“Europar Batasuna ezin da erreformatu”

EHXIT, Apurtu Kapitalaren Europa. Horixe Askapena erakunde internazionalistak Europaren gaia lehentasunez hartzeko aukeratutako mezua. Europar Batasuna krisi betean dagoela diote, eta batasun honen ahulguneen aurrean, posizioak hartzeko unea dela, Euskal Herrian Europar Batasunaren aurkako masa kritiko nahikoa badagoela iritzita.

Quark: ze formakoa da lurra?

Entzun izan dugu lurra laua dela, zuzena ahal da? Onar dezagun lur lauaren ideia, eta disko baten gaineko biztanleak garela. Nolakoa izango litzateke gure inguruko guzia? Hemen Guillermo Roa eta bere taldeak emandako azalpena.

Blocks, Errealitate Birtualerako 3D edukiak sortzeko Google-en aplikazio berria

Aurreko saioan, Errealitate Birtuala bizitzeko Poly, Google-en 3D objektuen liburutegi berria aurkeztu genuen, oraingoan 3D objektu hauek edozein erabiltzailek diseinatzeko eta kreatibitatea sustatzeko debaldeko Google-en Block aplikazioa aztertuko dugu.

“Lau urtetan inork ez dit aitortu buruan kolpatu ninduen ertzainak gaizki jokatu zuela”

Amalur Mendizabal hernaniarra Amaiurko senataria zen 2013. urtean. Herriraren aurkako polizia operazioaren egunean, beste herritar askorekin batera, euskal presoen abokatuen Hernaniko bulegora gerturatu zen atxilotuen egoeraz kezkatuta. Ertzain batek buruan jo zuen eta egunotan ari dira epaiketa egiten.

Epaileen normalizazioa

Epaileek, nahita edo nahigabe, beti lortzen dute ikusgarri izatea neurketetan. Onerako edo txarrerako. Emakumezkoen futboleko Lehen Maila ez da salbuespena, are gutxiago aurten. Aurretik epaiketa askoz eskasagoak egon diren arren.

“Sarearen izaera hasieratik irekia eta banatua da, kontrol puntu zentralik gabea”

Estatu Batuetan, Donald Trumpen gobernuak bertan behera utzi ditu Barak Obamaren agintaldian sarearen neutraltasuna bermatzeko onartutako neurriak. Sarearen neutraltasuna zer den, eta neutraltasun hori desagertzeak ze ondorio izan ditzakeen azaldu digu Gorka Juliok. Garatzailea, hacktibista eta irakaslea da bera, eta neutraltasuna bertan behera uzteko nahiaren atzean, internet hornitzaileen interesak daudela kontatu digu.

“Bertsoa eta burua oso gauza sorginak dira”

Barakaldoko finaleko nekeak edo ajeak zearo gainditzeke oraindik, finala nola bizi izan zuen azaldu digu Maialen Lujanbiok, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleak. Kontatu digu ez dela erraza izaten BEC-eko saioan komenigarriena den aldartean egotea. Hori, finean, ez dela txar-txarra ere azaldu digu, horri esker bertsolaritza “oso gauza sorgina” delako.

Grina gehiago eta koreografia gutxiago

Aurrekoan bidali zidaten artikulo bat “Más sexo anal y oral, así han evolucionado las relaciones en los últimos años. El Español” delako egukarian argitaratua.

Burura etorri zitzaidan lehenengo gauza hauxe izan da, emandako salto handiena ez dator jolas erotikoei lotuta, baizik eta garen sexuari lotuta. Sujetuak, pertsona sexutuak identitatetik bizitzen dira eta izaera bereizi horren arabera, erakarpenak sortzen dira, desirak, eta hauetatik antolatzen dituzte harremanak, elkartze erotikoak, jolasak, elkarbizitzak, edo bizitza egitasmoak.

[TERTULIA] Ezkerraren jarrera ‘gaitzesgarria’ zerrenda bakarraren inguruan

Hezkuntza publikoan zerrenda bakarra ezartzearen kontra agertu da aldaketaren Gobernua sostengatzen duen Izquierda-Ezkerra alderdia. Hilaren 21ean PSNk bi zerrenden sistema legez bermatzeko parlamentura eramango duen proposamena babestuko du aipatu alderdiak. Mikel Jauregi eta Zigor Etxeburuak Ezkerrak ‘azalpen asko dituela emateko bere kontraesanen barruan’ adierazi dute. EAEn, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko profesionalen aldarriez ere jardun dute.

“Parisekin negoziatzeko posizio indartsua du Korsikako Gobernuak”

Pasaden asteburuan Korsikan egindako hauteskunde erregionaletan Pè a Corsica koalizio abertzaleak bozken %56,5 erdietsi zuen. Koalizioak Kontseiluko 63 eserlekutik 41 lortu ditu. Orain gehiengoa izaki, aldarri eta lege ezberdinak indarrean jartzeko aukera izango dute Eguzki Urteaga EHUko soziologoak esan digunez.