Azken boladan pilpilean dabiltza Bitcoin txanpon digitalaren gora beherak, 2017ko urtarrilean bitcoin bakoitzak 1000 dolarreko balioa lortu zuen, pasadan abenduan 20.000 dolarrera heldu zen eta bat-batean 12.000 dolarrera jaitsi da baina sortu zenean, zentimo batzuen balioa besterik ez zuen izan. Zer gertatzen da bitcoin-arekin? Hurrengo burbuilaren itxura du? Jakintsu batzuen ustez, 2001ean Puntocom-ekin gertatu zena gogoratzen du, baina gero eta jende gehiago ari da bitcoin-aren komunitatean sartzen, fidagarria al da? Aztertu dezagun
Estatuko botereak sagar berean [Tertulia]
Carles Puigdemontek atzo Danimarkan egindako hitzaldiaz eta Kataluniako egoera politikoaz hausnartu dute Igor Goikolea Hala Bediko kideak eta Beñat Hach Embarek Zuzeuko lagunak. Bestalde, bihar Bilboko auzitegian Iñigo Cabakas larri zauritu zutenean polizia burua zen Ugarteko ezizenez ezagutzen denak Jone Goirizelaia eta GARAko kazetarien aurka jarritako salaketaren epaiketa hasiko da. Ikuspegi humano batetik, harrigarria solaskideen esanetan. Azkenik, etxekaleratzeen inguruan mintzatu dira.
Hitzez eta Ahotsez’ euskal literatur zaletasuna ereiten
‘Hitzez eta Ahotsez’ literatur ekimenaren bosgarren edizioa abian jarriko da ostiralean. Aurtengo gaia lurra izango da. Auzolanean haziak erein eta uzta ondoren biltzeko ahaleginez egiten dute ekimen kulturala Durangon Marisa Barrenak esan digunez. Euskal literaturarekiko zaletasuna sustatzea beti ortzimugan, hilabete oso bereziak direla esan digu Barrenak.
“Reality show bat izan da Trumpen lehen urtea”
Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako presidente gisa urtea bete duenean Joseba Zulaika Nevadan urte luzeak daramatzan euskal antropologoarekin aztertu ditugu azken 12 hilabeteak. Trumpen arrazakeria da gehien nabarmendu duena, baita presidenteak Ipar Koreari egindako mehatsuen arriskua ere. Ohartarazi du, halaber, estatu batuarren %35 inguruk babesten duela Trump.
KoopFabrika martxan da
Proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa, Kooperatiba Fabrika martxan da. Iaz 20 proiektu baino gehiago abian jartzen lagundu ondoren, Arianne Kareaga Lanki Ikertegiko teknikariak esan digunez, aurten ere parte hartzearekin oso gustura daude. Komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasuna hartzen dute kontuan.
Adolfo Eraso, zientzialari geldiezina
Adolfo Eraso zientzialariaren berri ekarri digu Oier Gorosabel espeleologoak. 82 urte ditu Erasok eta oso ezaguna da eremu ezberdinetan egin dituen lanengatik. Oso aktibo jarritzen du lizartarrak eta urtearen gehiengoa poloetan ematen du aldaketa klikatikoa ikertzen. Euskal Herrian egin diren ikerketa espeleologo nagusietan egon da Eraso.
“Euskarak ere borondate politikoa ezinbesteko du”
Atzo berretsi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013-2017 aldirako onartu zuen Euskal Plana behin betiko mugatzea. Zigor Etxeburua Euskara Zuzendari zenean onartu zen plan hori. Etxeburuak salatu duenez, orohar Aldundiaren ekimen guztien kontra aritu zen Carlos Urkijo. Euskarari lehentasuna eman egungo desoreka orekatzeko helburuz egin zuten Etxeburuaren esanetan. Epai politikoa izan da Etxeburuaren esanetan, eta tamalez, momentuko interes politikoen araberako bidea egingo duela Euskararen Planak uste du.
Zein da Wallapop, Marisol eta Interviúren arteko lotura?
42 urte eta gero agur esan du Interviú aldizkariak. Grupo Zeta taldeak argudiatu du handiak izan direla azken urteetan izan dituzten diru galerak eta horrtik erabakia: Interviú eta Tiempo aldizkariak ez dira gehiago plazaratuko. Itxiera aitzakia hartuta aldizkariaren errepasoa egin dugu Martin Garitanorekin. Ba al zenekien Marisol izan zela Interviúko azalean biluzik agertu zen lehen emakumea? Eta Antonio Alvárez Solís izan zelan lehen zuzendaria?
Nola egin sarean egiten dugun lana ikusgarriago? ‘Nortasuna Sarean’ jardunaldietan erantzunak
Hilaren 24an Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian, ‘Nortasuna Sarean’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu Tapuntu kooperatibak. Mikel Olaizek esan digunez, sarean egiten den lana ikusgarriago egiteko eta sarera edukia igotzeko orduan zure publikoarengana nola iritsi erantzuteko jardunaldiak izango dira. Hitzaldi eta solasaldia antolatu dituzte urririk, eta aldez aurretik apuntatu behar da bertara joateko.
Euskaldunon ilargi-egutegiaz Joseba Aurkenerena
Aitzin-aitzinetik gizatalde ezberdinek euren egutegiak egiteko zeruko astroak hartu zituzten erreferentzia gisa, eta beraien mugimenduan oinarriturik, beren denbora eta eguraldi neurketak atera zituzten. Batzuk eguzkiaren mugimenduaz baliatu ziren, besteak, berriz, ilargiarenaz. Azkenekoen artean gure arbaso zaharrak, garai bateko euskaldunak.