Euskal Herrian Euskarazeko Urko Airbe gonbidatu dugu gaur “Gakoa” saiora. Bere bitartez EHEk, Aztikerren laguntzaz, gaur aurkeztu duen ikerketa aletu dugu.
Podemos-Ahal dugu krisian Nafarroan: nork agintzen du hemen?
Gaurgo gogoeta honetan Nafarroako Podemosen barne krisiaz hitz egin nahi dut, botere harremanei buruzko hausnarketa egiteko aukera baliatuz. Horretarako Mala Rodriguezen kantak luzatzen duen galdera dut abiapuntu: nork agintzen du hemen?
Aitor Arregi (Handia): “Lagun askok jaso dute saria eta oso pozik gaude”
Hamahiru hautagaitza zituen ‘Handia’ pelikulak Goya sarietarako, eta hamar eskuratu ditu. Aitor Arregi, filmeko zuzendarietako batek esan digunez, urte askotan elkarrekin lan egin duten lagun askok jasotako aitortzagatik ilusio handiz bizi zuten larunbatekoa. Arantzatxo bat geratu zaie film onenaren eta zuzendari onenaren saria ez zutelako jaso, ‘behin hasita, hori ere nahi genuen’ aitortu digu umoretsu.
“Afrin” eskualdeko kurduen aldeko adierazpena onartu du Gasteizeko legebiltzarrak
Elkartasun keinu bati erreparatuz amaitu nahi izan du gaur astea, izan ere, Gasteizeko Parlamentuak Afrin eskualde kurduaren kontra Turkiak abiatu duen erasoaldia gaitzetsi du, adierazpen instituzional baten bidez.
Fairphone-a ,irauteko sortutako telefonoa
Zenbat aldiz aldatu behar izan duzu mugikorra? Berriki Estatu frantsesak Apple-ren inguruan abiatutako ikerketa dela eta, mugikorren zaharkitzapenaren inguruan aritu gara Ander Edorekin. Bidezko merkataritza bidez sortutako Fairphone telefonoa ezagutu dugu eta erabiltzaile batekin hitz egin dugu.
Mikel Martinez ‘Kalitate handia egon da teatro laburren gidoietan’
41 gidoi aurkeztu dira aurten ‘Cafe Bar Bilbaok’ hamabosgarrenez antolatu duen ‘Teatro Laburreko Sarien’ lehiaketara. Euskarazko gidoi onenaren saria Oier Guillanek irabazi du ‘Ero, Ia’ lanarekin eta gaztelaniazkoa Iñigo Cobok, ‘Oaxaca En Dos’ gidoiarengatik. Mikel Martinez aktore eta antolatzaileak aurkezturiko lanen kalitatea goraipatu du, eta batez ere lehiaketa honek gidoia idaztera animatzen duela jendea.
Greban dira Tolosaldea Bus-eko langileak
Larunbataz geroztik greban dira Tolosaldea Bus-eko langileak. Otsailaren 18ra arte jarraituko dute borrokan momentuz. Ana Alkortak azaldu digunez, bizi duten ‘egoera txarra’ iraultzea, euren lan baldintzak ‘duintzea’ eskatzen dute. Urtarrilean ere egin zuten greba, baina inolako erantzunik jaso ez dutenez mobilizazio berriei ekin diete. Tolosako inauterietan ere greba egunak dituzte deituta.
Datu ofizialen arabera, 16.400 emakumek salatu zuten bortxaketa iaz Frantziar Estatuan
Biarritzeko FIPA jaialdian Israel herrialde gonbidatu izateak sortu duen haserreaz aritu gara GARAko kazetari Idoia Erasorekin. Bestetik, Frantziako Barne Ministroak 2017an izan diren bortxaketa salaketen zenbatekoa azaleratu ondoren, egoeraz erradiografia egin digu Erasok.
Tajikistanen eskola bioklimatikoa egingo dute hemengo ikasleek
Tajikistanen eskola bioklimatiko bat eraikitzera doaz Angeluko Eraikuntza eta Obra Zibileko Unibertsitateko 56 ikasle martxoaren 2an. Horietako bat da Arrate Oronoz Mitxelena hondarribitarra. ‘Human’isa 18’ elkartearekin lurrikara baten ondoren erortzeko zorian dagoen eskola atondu eta eraikin berri bat egin asmo dute 200dik gora haurrei ikasteko aukera emateko.
2018aren erritmoan sartu da Burdinola irratsaioa
Nazioarteko nobedadeen artean, Galiziako Strikeback taldearen “The Plague” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Cruentator, Archspire, The Haunted eta Alien Weaponry banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Iruñerriko Herabe taldearen “Egiari Zor” diskoa nabarmendu dute, Meltdown eta Lurgorr banden doinuekin batera. Metalzaleak tarteak osatu du programa. Bat egin heavy metalarekin!