Hezkuntzan ere teknologiak bere lekua eskatzen du eta familien eta ikastetxeen arteko komunikazioa errazteko asmoarekin Familien Gunea deituriko online plataforma kaleratu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik. Familia eta ikastetxearen arteko harremanak zuzenagoak izateko kanal digital berria.
Harmaila aldizkaria
Pasa den astean kirol munduan agintean dauden emakume kopuruez eta hauen ausentziez aritu ginen San Telmo museoan, bi aditurekin. Bat kirol-psikologia izatearren eta hainbat klub ikertu dituelako eta bestea Delteco Gipuzkoa Basketeko presidente delako, alegia. Ainhoa Azurmendi eta Nekane Arzallus, hurrenez hurren.
Sortzaileak.eus: euskal kultur sortzaileen erakuslehio.
Berriak emandako bekari esker, hilabete haseran aurkeztu zuen Gotzon Barandiaranek sortzaileak.eus atari digitala. Euskal Herrian arlo ezberdinetan dauden sortzaileen ikusgarritasuna bermatzea du helburutzat besteak beste. 2230 fitxa daude dagoeneko atarian, baina berritu eta elikatzeko finantziamendua behar dela adierazi du Barandiaranek. Ekarpen publikoa izaki, erakunde publikoen inplikazioa batik bat.
EuskarAbentura, 31 egunez oinez bertako ondarea eta euskara uztartuz
16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar uztailean. Oinez, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz, Euskal Herriko ondarea ezagutuko dute. EuskarAbentura du izena ekimenak, eta izenak dioen bezala, abentura eta euskara uztartuko dituzte. ‘Hiztun gazteen aktibazioan eragitea’ dute helburu nagusietako bat Josu Lopez de Aretxaga antolatzailearen esanetan.
Gaizka Sarasola “Jende guztiak badaki komisaldegietan zer gertatu den”
Gaizka Sarasola, Mattin Sarasolaren anaiak aitortu digu etxean ez zutela esperantza handiegirik Europako Giza Eskubideen Auzitegiarekiko. Azkenean, Estatu espainiarra zigortu egin dute tratu txarrak izan zirela ebatzita. Sarasolarentzat pausu bat da, espero du zerbaitetarako balioko duela, baina argi esan digu: “ez dugu tribunal baten aitortza ebazpenik behar jakiteko zer bizitu zuten”.
“Kritika egiteko, kezkak deseraikitzeko, bakean ez uzteko umorea estrategia ezin hobea da”
Lankuk ekoitzita, ‘Bakean dagoena bakean utzi’ izeneko bikotekako bakarrizketa osatu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Hauek ezagututa, joaten diren lekura joaten direla, bake gutxi izango da. Euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko moreak jantzita. Umorea noski entretenimendurako bada, baina baita trasmititu nahi dituzten baloreak zabaltzeko ere.
Natxo Gonzalez plentziarra hirugarren Nazareko BWWT zirkuituko txapelketan
Atzo Portugalgo Nazaren egin zen olatu handien zirkuituko, BWWTko, txapelketan Lucas Chianca izan zen garaile. Hirugarren postua eskuratu zuen Natxo Gonzalez plentziarrak. Irudi benetan indartsuak utzi ditu beste behin olatu famatuak. Larunbatean eten egin behar izan zuten txapelketa, lehiakideen bizia bera ere arriskuan zegoela ikusita. Haritz Larrañagak esan digunez, Kaliforniako Mavericksen amaituko da txapelketa. Baina itsaso zakarra medio ez bada egiten, Gonzalezek datorren urtean lehen mailan egoteko txartela eskura dezake.
Futboleroak eta futbol euroak hitzak antzekoak baina…
Badakit bai oraingoan ere ez naizela originala izango, futbol munduan gertatutako pasadizo baten inguruan aritzeaz gain, aurreko astean, gurean, hedabide batzuk notiziari jarraipen zuzena egin ziotelako. Badakit ere esango dudanak, agian zaletu batzuen sentsibilitatea ukitu ditzakeela, baino tira, uste dut, futbol mundutik harago, hausnarketatxo bat, xumea bada ere, merezi duela.
Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna
Datorren igandea, otsailaren 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izango da.
Urko Apaolaza: “Soldata baxuak eta ordu asko lanean pasatzen dituzte AHT egiten ari direnek”
Zuloan: bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena izeneko liburua kaleratu zuen Urko Apaolazak kazetariak, ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz fundazioarekin elkarlanean. Aldi baterako enpresa taldeak ari dira eraikuntza zati ezberdinak egiten. Hauek lanak azpikontratatu eta azken hauek beste enpresa bat azpikontratatzen dute. Oso baldintza txarretan, askok ez dute euren eskubideen berri eta gainera alde guztiak dira horren jakitun.