Balio handikoak eta merezitakoak

Hamasei izan dira euskal sokatiralariek Xuzhoun Txinan jokatutako Munduko goma gaineko txapelketan lortutako dominak, bi urrezkoak, zazpi zilarrezkoak eta beste zazpi brontzezkoak. Horietatik bederatzi, taldeka lortu dituzte eta beste zazpiak, selekzio gisa, Basque Country izenarekin. Beraz, txapela kentzekoa izan da Badaiotz, Berriozar, Gaztedi, Ibarra, Sokarri eta Zuraireko neska mutilek beste hogeita bi naziotako tiralarien aurrean lortu duten emaitza.

[Tertulia] ‘Emakumeok ez gaude prest gehiago itzalean egoteko’

Pasaden asteko greba feministan oso pozik izan ziren eta laino artean bizi zuten Marisa Barrenak eta Ixabel Etxeberriak. Indar itzela erakutsi eta gutxinaka bada ere mundua eraldatzen joateko abiapuntua izan daitekeela uste dute. ’77an mugimendu feministan hasi ginenok greba prestatzeko prozesuan indarberritu gara’, nabarmendu dute. Politikari eta erakunde buru batzuen jarrera salatu dute. ‘Bidea luzea izanagatik ere, orain lan egin eta sortutako energia kudeatzen has gaitezen’.

“AHTk zauri sakona eragingo luke Arabako Lautadan”

Arabako Batzar Nagusien egoitza parean dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Abiadura Handiko Trenak Arabako lautadan eragingo lukeen kalteaz ohartarazi eta proiektua gelditu dezatela exijitzeko.  Elkarretaratzean, bestak beste, Asparrenako, Dulantziko eta Donemillagako alkateek parte hartu dute eta proiektuaren kontrako 7000 alegazio aurkeztu dituztela gogorarazi dute, sekulako kopurua kontutan hartuta Lautadako hautesle errolda 9000 lagunekoa dela.

Paul Urkijo: “Patxi Errementaria ipuinarekin nire imaginazioak hegan egin du”

Pasaden astean estreinatu zen Hego Euskal Herriko zinemetan Paul Urkijok zuzendutako ‘Errementari’ pelikula. ‘Putada’ bat den arren, Ipar Euskal Herrian bai ala bai aurki estreinatzea espero du Urkijok. Patxi Errementariren liburua altzoan, ipuinak falta zituen pertsonen, giroaren eta istorioaren eraikuntzan ‘hegan’ egin duela esan digu. Lehen pelikula luzea egin du, eta nabaritu du jauzia, batez ere ‘presio gehiago’ eduki du zuzendariak.

Zuriñe Rodriguez, [Gasteiz]: “Ertzainek esan digute feminismoari mina egiten ari garela eta arazo bat dugula gizonekin”

Martxoaren 8ko greba feministaren baitan izan den tentsio une bakanetakoa Gasteizen gertatu da. Goizeko lehen orduan El Pilar auzoan informazioa banatzen eta pankartak jartzen ari zen emakume talde abt geldiarai du ertzaintzak “oso modu paternalista eta bortitzean”. Euren artean zen Zuriñe Rodriguez kazetariak eman digu gertatutakoaren berri.

Maider Aramendi (EBEL): “Emakume baserritarrek aitortza sozial eta politikorik ez dute”

Egoera oso larria dela esan digu Gipuzkoako EHNE sindikatuaren baitako Emakume Baserritarren Elkarteko Maider Aramendik. Hamarretik emakume bakarra da baserritar profesionala, nahiz eta hamarretik zazpik egiten duten lan baserrian. Honi gehitu behar zaio emakume baserritarrengan erortzen den etxeko zaintza lana. Baserria beheruntz doa Aramandiren esanetan. Emakumeen egoera hobetu ezean, eta erakundeek behingoz hitz politetatik ekintzetara pasa ezean, hau bukatu egingo dela esan digu.

Ilargiaren urteaz

Urtearen hasieran, “Ilargiaren urtea” izango zela iragarri zuen batek baino gehiagok. Izan ere, Ilargia helburu zuten hainbat egitasmo zeuden planifikatuta epe motzera, eta zurrumurru bat ere zabaldu zen: 2018a gizakia berriro Ilargira eramango zuen urtea izan zitekeen.

Amantalok ere greban! Amantalok balkoira!

Zentimo ziztrin batzuen truke sortu ninduten. Maitasunaz ezer gutxi dakien fabrika zahar, gris, handi eta inpertsonal hartan. Garbitzeko, pertsonak zaintzeko, sukaldetzeko eta inork bete nahi ez dituen lan horiek egiteko erabili naute gaur arte. Lan zikinak egiteko. Inork ikusi, baloratu eta egin nahi ez dituenak. Gutxi ordaindutakoak, edo ezer ez.

Ana Elena Altuna [Ongi Etorri Errefuxiatuak]: “Herriak egiten du instituzioek egin beharko luketena”

Bilboko portuan Portsmoutherako ferrya hartu nahi duten migratzaileen kanpalekua hustu dute goizean Espainiako Poliziak eta Bilboko Portu Agintaritzak elkarlanean. Poliziaren hainbat furgoi agertu dira, eta kanpalekuan zeuden gazteak identifikatzen hasi dira: izen-abizenak galdetu eta pasaportea eskatu dizkiete. Bertan zeuden Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek salatu dutenez, gutxienez sei Bilboko Immigrazio Bulegora eroan dituzte.