Quark: Bisonte europarra

Elhuyareko Quark saioan bisonte europarraz hitz egin dute. Garai batean basa abere bikain hau, Europako hostozabalen baso misto epeletan Ozeano Atlantikoaren  bazterretik  Asiako mendebalderaino zabaltzen omen zen.

Quark: ExoMars misioa, Marterako bidean

Elhuyareko Quark saioan Exomars misioaz ari dira. Europa eta Errusiako Espazio Agentziek bi helburu zituzten misioarekin: satelite bat Marteren orbitan eman eta modulo bat Marteren azalean kokatu.

Zer nolako eragina du Klima Aldaketak munduko gatazka politikoetan? Eta migrazio fluxuetan?

Hamabostean behin egiten dugun moduan “Zientzia eta kritika” atalean, Unai Pascualen bisita jaso dugu gaur Kalegorrian saioan.

Lortuko al du Pariseko akordioak klima aldaketa geldiaraztea?

Gaur atal berri bat esterinatu dugu Kalegorrian saioan. Zientziari, ikuspegi kritikoari eta klima aldaketari eskainitako tartea izango da. Hamabostean behin Unai Pascual BC3 (Basque Center for Climate Change) ikerketa taldeko kidearen eta zientzialariaren bisita jasoko dugu.

IgNobelak vs. Nobelak

Egun hauetan ari gara jakiten nortzuk jasoko dituzten Nobel Sariak. Izenak orain iragarri arren, abenduaren 10era arte itxaron beharko dute sariak eskuratzeko. Bitartean, IgNobelaren irabazleek dagoeneko jaso dituzte beren sariak.

“Zientzian jantzia den gizartea kritikoagoa da, indartsua manipulazioen aurrean”

Passion for knowledge jakintzarako pasioa izeneko zientzia jardunaldiak egiten ari dira egun hauetan Donostian, bertako International Physics Centerrek antolatuta. Bost Nobel saridun gonbidatzearekin batera publiko ororentzako egitarau zabala antolatu dute. Pasio horretara gerturatu gaitu Manex Urruzolak.

Quark: froga nuklearretatik mende erdia igaro denean, Bikini Uhartean bizitzeko baldintzarik ez dago

Duela 50-60 urte, AEBek 67 froga nuklear egin zituzten Marshall Uharteetan (Australiako ipar-ekialdean). Horietako irla bat da Bikini, bi zatiz osatutako bainujantzi ospetsuari izena ematen diona. Garai hartan, probak egin aurretik, uharte batzuk jendez hustu zituzten, gerora itzultzeko aukera izango zutela aginduta. Alabaina, gaur egun oraindik hutsik jarraitzen dute, probek askatutako isotopo erradiaktiboak osasunerako kaltegarriak baitira. Denbora igaro ahala, itzultzeko eskaerek indarra hartu dutela-eta, Columbia Unibertsitateko ikertzaileek sei uharteetako gamma erradiazioa neurtu dute, emaitza kezakagarriekin.

Uraren krisia, Etiopia kasu

El Niño femonemo klimatologikoaren eraginez, Afrikako biztanleriek lehorteak pairatzen ari dira.

Quark: Down sindromea dutenentzako lehen terapia farmakologikoa garatu dute

Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea duten pertsonekin eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu. Bartzelonako Medikuen Itsas-Ospitaleko eta Erregluazio Genomikoaren Rafael de la Torrek eta Mara Diersenek zuzendu dute ikerketa, eta lehen aldiz erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela Down sindromea duten pertsonentzat.

Sexu-jazarpena pairatu dute Estatu Batuetako medikuntza-ikertzaile emakumezkoen ia herenek

Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu du.