Astorroxa umore tartera ezkontzak ekarri dizkigu gaur Onintza Enbeitak. Ez galdetu inoiz Onintzari nolatan dagoen ezkontza batean, ez jarri solteroen mahaian eta batez ere esan wapa dagoela nahiz eta igerri, jantzita daraman fajak ez diola arnasa hartzen uzten.
Category Archives: Umorea
Dolox sex-shopean
Astorroxa umore tartean bigarren bisita egin digu Dolores Mujikak, jada konfidantzan “Dolox” deitzeko lizentzia eman digu. Bere bi peripezia kontatu dizkigu oraingoan: Donostiako alde zaharreko terraza batera kafesnea hartzera joan eta “hello” batekin agurtu zutenekoa eta sex-shopeko esperientzia. Taper-sexa hurrengorako!
Giussepe Olaizzola astoa eta mandoarekin Montenegro bidean
Astorroxa umore tartera itzuli zaigu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa. Montenegrorako bidean harrapatu dugu Melinda astoa eta Demetrio mandoarekin. Bi kantu ekarri dizkigu gaur: Shostakovichen waltza eta Luciano Pavarottiren “Donna e movile”.
Astorroxa: Dolores armairutik atera da
Bueltan da Astorroxa gure umore tartea eta lagun berriak ere batu zaizkigu bertara. Dolores Mujika emakume donostiarra da horietako bat. Gaur egin digu lehen bisita eta kontatu digu armairutik atera denetik askoz zoriontsuagoa dela Karmen bere lagunarekin.
Autozitrika eta Gizurdea hitzak onartu ditu Eukalzaldiak
Euskarak hitz berriak behar ditu eta Euskaltzaindian burokrazia oso mantsoa dela ikusita, hizkuntza akademia berria jarri dugu martxan Info7 irratian: Euskalzaldia. Hainbat dira gure erredakziotik pasako diren urgazleak, lehen mailako filologoak denak. Eñaut Gantxegi izan da euskara aberasten lehendabizikoa, bi hitz gehitu ditu hiztegira. Autozitrika eta Gizurdea. Zer diren jakin nahi?
Astorroxa: barrakak edo “lurreko infernua”
Bizitzako beste pasarte bat ekarri digu gaur Astorroxaumore tartea isteko Idoia Torregaraik Barretartia atalean: barraka edo tio vivo guneko bere esperientzia, “lurreko infernua” deitu diona. Karruselean, ohe elastikoetan, autotxokeetan, eltzean edo tiro pitxoiean bizitakoak kontatu dizkigu. Animo Santixabeletan Idoia!
Astorroxa: biderkatzen diren plater zikinak, galdutako galtzerdiak…etxeko misterioak!
Astorroxa umore tartean etxeko misterioei begira jarri gaitu Idoia Torregaraik. Zergatik biderkatzen dira gauetik goizera arraskako plater zikinak? Nondik ateratzen dira pasiloan oesteko hauts pelota horiek? Zer dela eta atzo ireki zenuen esne-tetrabrikari bi tanta geratzen zaizkio gaur goizean? Eta nora doaz galdutako galtzerdiak?
Operan zer da ongi kantatzea eta gaizki kantatzea? Bi adibide hemen
Astorroxa umore tartean bi emakume soprano ekarri dizkigu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoak. Batetik, Florence Foster Jenkins eta bestetik, Maria Callas ezaguna. Lilletik egin digu kontakizuna Olaizzolak.
“Egun bat Poziktibistanen: Don’t worry, be pozik, don’t worry, be txantxangorri”
Poziktibistanen gertatzen diren hainbat egoeraren adibideak aipatu dizkigu Martin Kittok gaurkoan: Hernanin euskarazko errotulu baten gainean eskuz idatzitako gaztelaniazko esaldia.
Astorroxa: Urkullu Otegirekin haserre
Astorroxa umore tartean Eñaut Gantxegi izan da gurean eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin etorri da. Azken hau benetan haserre agertu zaigu Arnaldo Otegiren kaleratzea dela eta, Belodromoan esandakoei erreferentzia egin die. “Txitxaka” ekimena ere aurkeztu digu Gantxegik.