Urteetan pilatutako esperientzia oinarri, Mirari Martiarenak jatetxeetako bezeroen inguruan mintzatu da Astorroxan. Badira jatetxera ume askorekin joaten diren familiak, mahai inguru luzeak egiten dituztenak, bejetarianoak, mila buelta eginarazten dizkizun bezeroak, propina eskasa uzten dutenak, zerbitzaria euren esklaboa dela uste dutenak edota txisteak kontatzeko eskatzen dizkizutenak.
Category Archives: Umorea
Dolox komunen deskubrimentuan buru-belarri
Dolores Mujika “Dolox” udan deskubritu duenaren berri ematera etorri zaigu. Karmenekin batera taberna komunetara sartzeko ilaran zegoela mutilenean sartzea bururatu zitzaien, eta hara! Ze deskubrimentua! Esperientzia horren ondoren parrandara joan diren leku guztietako komunetan sartzen aritu da.
Ezagutzen duzue urtzen ez den izozkirik? Bada, Mirarik bai!
Astorroxaren tartera batu zaitu Mirari Martiarena. Helatuez, izozkiez, mantekauez aritu zaigu. Izan daitezke kukurutxoan, makiltxoarekin edota ontzitxoan. Martiarenaren aburuz, izozkia jateko moduak pertsona nolakoa den azaleratzen omen du.
Jon Plazaola: “Topikoei buruzko azpigenero bat sortu da estatuko komedian”
Jon Plazaola urretxuarra Allí Abajo telesaileko protagonista da. 8 apellidos vascos filmaren funtsari eusten dion telesaila da. Orohar, Plazoalaren esanetan “estatuan egiten den komedian azpigenero bat sortu da, herrialde ezberberdinetako topikoei buruz”. Topikoez, telesailaz, euskal aktoreek Euskal Herrian lan egiteko dituzten aukeren eta zailtasunen inguruan, baita euskal aktore ezberdinek Espainia aldean jasan dituzten kritika eta erasoen inguruan ere mintzatu gara Plazaolarekin.
Udan, presioa inoiz baino handiagoa denean, ozen esango dugu… emakumeak ez dira “perfektuak”!
Astorroxa tartean, umorez nola ez, uda iristen denean emakumeei gorputz perfektua eskatzen zaiela nabarmendu du Idoia Torregaraik. Bada, aitortu digu bera ez dela beti depilatzen, ez dakiela makilatzen, ilea ez duela apaintzen, hankak zabalik izaten dituela batzutan, eta ama “perfektua” ere ez dela.
Ambereserako bidean agurtu dugu Giussepe Olaizzola, operara joateko deia eginda
Astero egiten dugun Astorroxa umore tartean Giussepe Olaizzola opera kritikoarekin izan gara. Ambereserako bidean topatu dugu bere astoa eta mandoa ondoan dituela. Kurtsoko azken konexioa egin dugu, eskerrak eman dizkiogu eta berak operara joateko deia luzatu du.
Siesta: txikitakoa, ironikoa, lanekoa, trenekoa, bi ordukoa…
Nork ez du gustoko siesta? Idoia Torregaraik izugarri maite du, ezin du beragabe bizi. Astorroxa tartean 11 siesta mota daudela azaldu digu. Txikitan behartu egiten zaituzte, ume txikiak dituzunean ia ezinezkoa da, trena nahiz kotxea leku onak dira, siesta txarrak ere badaude, baita telebista aurrekoak edota asko luzatzen direnak.
Frantziatik Eurovisioneko abeslarientzat gomendioak
Astorroxa umore tartean Frantzian topatu dugu Giussepe Olaizzola opera kritikoa opera abeslari bati eskolak ematena, astoa eta mandoa alboan dituela. Bi opera eder ekarri dizkigu gaurkoan “opari ederra sensiblea den jendearentzat” esanaz eta gomendioak ere bidali dizkie Eurovisioneko abeslariei.
Zer esan norbait hiltzen denean? Mezu alternatiboak badaude
Astorroxa umore tarteko gonbidatu izan dugu gaur Onintza Enbeita. Bizitza esnatu eta goratzeko urtaroan gauden arren, heriotzarekin lotutako gai bat ekarri digu, betiere umore puntua jarriz: hildakoei jartzen zaizkien esaldiak. Hildakoekin zintzoak eta humanoak izateko proposamena egin digu eta berari jartzeko esaldia ere aurreratu digu: “hemen nau nire borondatearen kontra”.
Turismoarekin sututa eta pixaren iraultza aldarrikatuz!
Astorroxa gure umore tartera beste behin ere bisita egin digu Dolores Mujika “Doloxek”. Zoriondu gaitu, Idoia Torregarairi muxu handi bat bidali dio eta segidan bere haserre eta aldarrikapenak agertu dizkigu: turismoak Donostian izan duen gorakadarekin sututa dago eta Gazte Akelarretik bueltan pixaren iraultza aldarrikatu du. Bilgune Feministarentzat ere badu proposamena: hiztegi bat.