Hauteskunde emaitzen inkestak egiten ari dira azken asteotan. Mirari Martiarenak AstoroxaFokus propioa egin du. Baina ez gizakien bozka intentzioari buruz, baizik eta animaliek zein alderdiri bozkatuko lieketen galdegin du. Pintto txakurra esaterako, zein alderditakoa den badakizu?
Category Archives: Umorea
Idoia Torregarai: «Betaurreko moreari betaurreko umorea gehitzen diogu Barretartian»
Barretartia umore zerbitzuak jarri du martxan Idoia Torregaraik. Umorea bizitzeko hautu bat edo jarrera bat dela uste du Torregaraik, eta tresna horrekin bizitzako arlo askori egin diezaiokegula aurre. Tailerrak, hitzaldiak, topaketak… umorearekin zipriztindu eta ahalduntzeko herramintak ematea du xede Torregaraik.
«Ezkontzen ez direnek ere lanean eztei oporrak eduki beharko lituzkete» dio Mirariren manifestuak
Ezkontzen denboraldia bertan da. Urtean bakarra izatea ez da kaltegarria, ordea arazo bilaka daiteke gehiagotara gonbidatzen gaituztenean. Ez da gauza bera lagun baten ezteietara joatea edota familiako baten ospakizunetara. Arroparekin ere buruhauste handiak eduki genitzazke, batez ere goitik beherako erradiografiak egiten direlako. Guztiaren gainetik balio duena ongi pasatzea da betiere, are gehiago barra librea baldin badago.
«Udaberrian larrua gehiago jotzen da». Bai ala ez?
Udaberria hastearekin bat bertan da ezkontza denboraldia. Bada sei ezkontza dituenik ere, poltsikoari astindu ederra emango dionik. Udaberriak harreman sexualak ugaritzen omen ditu, baina bada kontrakoa dioen ikerketa zientifikorik. Hoberena, erregularra izatea urte osoan zehar, hala dio behintzat Mirari Martiarenak. Gonbidapena, urteko egutegian apuntatu zenbat aldiz jotzen duzuen larrua eta estatistikak aterako ditugu ondoren!
Mirarik txakur bati azpiazuna zerbitzatu zionekoa
Txinatarrek urte berriaren ospakizunei ekin diote. Txakurraren urtean murgildu dira. Horoskopoan badakizu zein animalia zaren? Bada, entzun Mirari Martiarenari. Egun, txakurrei ez zaie Pintto izena jartzen, ‘trasmisioan’ galdu dela dio txakurlogian adituak. Kritikatu ditu pertsonak baino hobe txakurrak tratatzen dituztenak. Pentsa, zerbitzari lanetan behin idi azpiazuna eman zion txakur bati jabeek hala eskatuta!
“Kritika egiteko, kezkak deseraikitzeko, bakean ez uzteko umorea estrategia ezin hobea da”
Lankuk ekoitzita, ‘Bakean dagoena bakean utzi’ izeneko bikotekako bakarrizketa osatu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Hauek ezagututa, joaten diren lekura joaten direla, bake gutxi izango da. Euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko moreak jantzita. Umorea noski entretenimendurako bada, baina baita trasmititu nahi dituzten baloreak zabaltzeko ere.
Fairphone-a ,irauteko sortutako telefonoa
Zenbat aldiz aldatu behar izan duzu mugikorra? Berriki Estatu frantsesak Apple-ren inguruan abiatutako ikerketa dela eta, mugikorren zaharkitzapenaren inguruan aritu gara Ander Edorekin. Bidezko merkataritza bidez sortutako Fairphone telefonoa ezagutu dugu eta erabiltzaile batekin hitz egin dugu.
Zein da Wallapop, Marisol eta Interviúren arteko lotura?
42 urte eta gero agur esan du Interviú aldizkariak. Grupo Zeta taldeak argudiatu du handiak izan direla azken urteetan izan dituzten diru galerak eta horrtik erabakia: Interviú eta Tiempo aldizkariak ez dira gehiago plazaratuko. Itxiera aitzakia hartuta aldizkariaren errepasoa egin dugu Martin Garitanorekin. Ba al zenekien Marisol izan zela Interviúko azalean biluzik agertu zen lehen emakumea? Eta Antonio Alvárez Solís izan zelan lehen zuzendaria?
Neguarekin bat, hemen da Txapelketitisa!
Espero bezala, #BTN17 kausa nagusi duen Txapelketitisak jota dago Mirari Martiarena. Lau urtetik behin epidemia zabaltzen da Euskal Herrian. Sintoma nagusiak: saioetarako sarrerak gotortutako kaxetan gordetzea, kuadernoa eskuan bertsoen puntuazioak egitea, sare sozialetan iruzkinak etengabe jartzea edota saioetako ateak zabaltzerako han egotea. Baina bada bertsoa gustatzen ez dionik, eta Martiarenak esan digunez antibertso mugimendua aurki hasiko da mobilizazioak egiten.
Mertzeria eta burdindegien ordez, izozki dendak eta hotelak. Mesedez eta faborez!
Donostiako Alde Zaharrean gauzak ez doaz ongi. Beno hala dio behintzat Dolores Mujika ‘Dolox’ek. Lehen izozkia jan eta suak ikustea donostiarrekin lotzen bazuten, zer esanik ez orain Alde Zaharrean zabaldu dizuten polo denden ondoren. Baina ez hori bakarrik, Santa Maria elizaren ondoan egingo duten hotelaren aurka egin du gogor Doloxek, auzoko gazteak kanpora joan behar eta bitartean hotelak zabatzea onartezina dela deritzo.