“Momentu ezin hobea da software librera pasatzeko”

Azken egunotan 150 herrialdetako 200.000 ordenagailu baino gehiagori eragin dien birusari buruz jardun dugu Dabid martinez, Software librearen aldeko ekintzailearekin. Besteak beste WannaCry, Ransomware edo phising bezalako terminoek zer esan nahi duten azaldu digu.

WordPress zer den eta zertarako erabiltzen den

Gaurko saioan WordPress zer den eta zertarako erabiltzen den  aztertuko dugu. Edukiak kudeatzeko sistema bat da, CMS siglekin  ezagutzen dena eta webguneak eta web edukiak kudeatzeko eta  sortzeko balio duena nahiz eta bere jatorria blogak argitatatzekoa  izan arren.

“Inoiz euskaraz egin den lanik handiena da Wikipediakoa”

7.000 hizkuntzetatik 300 inguruk baino ez dute Wikipediako bertsiorik eta tartean gaude gu. 2003an ikusi zuen argia euskarazko Wikipediak eta dagoeneko ia 300.000 artikulu ditu. Zabaltzen eta kalitatezko edukietan sakontzen joan nahi dute Euskal Wikilarien Elkarteko lagunek. Bertako kide Galder Gonzalezek hitzaldia eskainiko du gaur Baionako Zizpa gaztetxean.

Unreal Engine

Inoiz pentsatu duzue nola eginda dauden animazioko filmetako  eszenatokiak? edo bideojokoetako eszenak? Gero eta errealagoak  dira, hain errealak, batzuetan ez garela gai digitalak direla  konturatzeko, gure begiek ez baitute bereiztuten benetakoak edo  teknologiari esker sortutakoak diren.

Creative commons

Aurreko ikasturtean, creative commons lizentziak aurkeztu nituen, nola osatzen diren eta zertarako erabiltzen den azalduaz. Oraingoan ordea, eduki horiek bilatzeko tresna hartuko dut gaitzat.

Errealitate birtuala neurozientzian

Errealitate birtuala hainbat arlotara eraman dezakegu, txoko honetan hitz egin dugu industrian duen zereginean adibidez. Gaurko saioan, neurozientzian zelan aplikatu ahal den ikusiko dugu.

IKTak eta Hezkuntza

Pasa den astean, hitzaldi bat aditzen ari nintzela, IKTak eta hezkuntzaren gaia plazaratu zuen hizlariak. Egia esan, hitz horiek aditu arte ez nintzen hitzaldiaren monotoniatik esnatu. I K T, Informazio eta komunikazio teknologia. Teknologia aipatzen denean, teknologia berriari buruz ari gara eta Informazioa aipatzean, googleko bilaketei buruz ia ia. IKTek hezkuntzan harrabots izugarria sortzen dute klaustrokideen artean.

Zure tesia 6 txiotan nola azaldu?

Euren tesia sei txiotan azaldu bakarrik ez, modu ulergarri eta originalean egin dute Uxoa Iñurrieta eta iraia Muñoak, horregatik irabazi dute UEUk antolatutako Txiotesia. Lehena da txiolari ulergarriena eta bigarrena txiolari originalena. Biekin hitz egin dugu.

Google Activity zerbitzua

Aurreko talaiatik saioari jarraipena emanaz, gaur Google zerbitzuek metatu dezaketen informazioa kontrolatzeko eskaintzen duen zerbitzua aurkeztea dut helburu.