Nola egin sarean egiten dugun lana ikusgarriago? ‘Nortasuna Sarean’ jardunaldietan erantzunak

Hilaren 24an Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian, ‘Nortasuna Sarean’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu Tapuntu kooperatibak. Mikel Olaizek esan digunez, sarean egiten den lana ikusgarriago egiteko eta sarera edukia igotzeko orduan zure publikoarengana nola iritsi erantzuteko jardunaldiak izango dira. Hitzaldi eta solasaldia antolatu dituzte urririk, eta aldez aurretik apuntatu behar da bertara joateko.

Blocks, Errealitate Birtualerako 3D edukiak sortzeko Google-en aplikazio berria

Aurreko saioan, Errealitate Birtuala bizitzeko Poly, Google-en 3D objektuen liburutegi berria aurkeztu genuen, oraingoan 3D objektu hauek edozein erabiltzailek diseinatzeko eta kreatibitatea sustatzeko debaldeko Google-en Block aplikazioa aztertuko dugu.

“Sarearen izaera hasieratik irekia eta banatua da, kontrol puntu zentralik gabea”

Estatu Batuetan, Donald Trumpen gobernuak bertan behera utzi ditu Barak Obamaren agintaldian sarearen neutraltasuna bermatzeko onartutako neurriak. Sarearen neutraltasuna zer den, eta neutraltasun hori desagertzeak ze ondorio izan ditzakeen azaldu digu Gorka Juliok. Garatzailea, hacktibista eta irakaslea da bera, eta neutraltasuna bertan behera uzteko nahiaren atzean, internet hornitzaileen interesak daudela kontatu digu.

Poly, Google-en 3D objetuen plataforma berria

Kaixo denoi! Google-ek kaleratu duen plataforma berria aztertuko dugu gaur, izan ere, Poly deituriko 3D objektuen liburutegi berria, errealitate birtuala eta areagotua teknologietara begira sortutako proiektua Blocks eta Tilt Brush programen ondoren.

1320 euro, zer du Iphone X ak?

Apple etxeak azken telefonoa merkaturatu zuen pasa den azaroaren 3an, ilara luzeak ikusi genituen denda atarian Iphone X erosteko. Mugikorra, baina, ez dago boltsiko guztietara egokitua, 1140 euro eta 1320 euro artean balio du Appleko azkenak. Kuriositateak jota gerturatu egin gara K-tuin dendara IphoneX a ezagutzera. Zergatik balio du hainbeste?

“Booktegik euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu”

Euskarazko kalitatezko liburuak doaan deskargatu eta gailu elektronikoetan irakurtzeko aukera ematen du Booktegi.eus atariak. Sei hilabete dira martxan jarri zenetik. 60 bat liburu daude eskuragarri eta astero bat igotzen dute. Guzti honen sustatzailea da Aritz Branton filologo eta itzultzailea. Zazpi mila bat erabiltzaile eta zortzi mila bat deskarga izan direla eta sei hilabete hauetan, oso pozik mintzatu zaigu Branton.

“Garrantzitsua da euskara presente egotea aintzat har gaitzaten”

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak lehen aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan hartu du parte. Euren helburua gurean ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuratzea da, argazki lehiaketa bidez eta sariak potoloak dira. Galder Gonzalez elkarte honetako kideak nabarmendu duenez, “proiektua auzolana eta jakintza askean” oinarritzen da.

WordPress, pluginak aztertzen

Aurreko saioetan WordPress zer azaldu ostean gure bloga edo webgunea sortzeko plantila edo txantiloi motak aztertu genuen, ba gaurkoan pluginak aztertuko ditugu, zer diren eta zertarako behar ditugun.

“Gazteak dira Internet eta mugikorren kontsumitzaileak eta euskaraz egin dezaten nahi dugu”

Joan den maiatzaren 17an, Euskarazko Interneten Eguna ospatu zuten Azpeitian. PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok gurean esan duenez, euskarak Interneten duen presentziari garrantzia ematea delako euren xedea.

WordPress, plantillak aztertzen

Kaixo denoi!

Pasadan saioan WordPress, blogak, webguneak eta oline dendak sortzeko pausu gutxitan erabiltzen den CMS bat zela komentatu genuen.

Gaurkoan, gure proiektua sortzeko ditugun  hiru aukerak aztertuko ditugu. Debaldeko plantilak, ordainpeko plantillak eta neurrira egindakoak.