Leslie Feinberg, komunista, transgenero, kazetari, fabrikako langile, zuri antiarrazista eta judu sekularra, borrokalari sutsua izan zen bizi osoan zehar, besteak beste, LGTB komunitatearean eskubideen alde.
Category Archives: Sexualitatea
Irteera barrura
Sana eta Adnan bosniar gazteek bere bihotzak elkarri isuri zizkieten, ezkontza bizitzen ondoezak gainditzeko ziber-saiakera batean; goitizen goxoen atzetik elkarri idatziz interneten topatu zuten elkar, arimakidea aurkitu zutela iruditu zitzaien, “bat-batean berriro maiteminduta nengoen, zoragarria zen, ezkon-bizitza berean harrapatuta geundela zirudien”.
Zentzuzko Utopia
Erotizatu bizitza. Utz diezaiola koitoak genitalen plazerraren zentro izateari. Berreraiki koitoa kopula, konexio, bezala. Aireatu genitaletan gordetako sexua. Ohoratu halaber zure genitalak zure gorputz maitearen zati maitatu bat gehiago bezala. Drama kendu afera erotikoei, hutsaldu gabe. Ikasi jolas egiten, ikasi jolasaren eta jolastearen garrantzia. Gutxienez bik nahi dutenero maitasuna egin.
Grina gehiago eta koreografia gutxiago
Aurrekoan bidali zidaten artikulo bat “Más sexo anal y oral, así han evolucionado las relaciones en los últimos años. El Español” delako egukarian argitaratua.
Burura etorri zitzaidan lehenengo gauza hauxe izan da, emandako salto handiena ez dator jolas erotikoei lotuta, baizik eta garen sexuari lotuta. Sujetuak, pertsona sexutuak identitatetik bizitzen dira eta izaera bereizi horren arabera, erakarpenak sortzen dira, desirak, eta hauetatik antolatzen dituzte harremanak, elkartze erotikoak, jolasak, elkarbizitzak, edo bizitza egitasmoak.
‘Sexualitatearen Koloreak’ gida, aniztasuna lantzeko tresna
‘Sexualitatearen Koloreak’ izeneko gida aurkeztu berri du Euskaldiko Gazteriaren Kontseiluak. EGKko presidente Maialen Olabek esan digunez, hezkuntzan aniztasunaren balorea zeharka txeratzeko oinarriak eskaintzen ditu gida honek. Hezitzaileentzat baliogarri izan nahi du, gazteekin egunerokoan aniztasuna lantzeko tresna.
Aske Gara
Zentzumenek ingurumena ezagutzen laguntzeko informazioa pasatzen digute. Guk badakigu bizitzan zer nahi dugun, eta badakigu helburu hori nola bete, gure inguruko zer den lagungarri eta zer traba. Askeak gara prozesu honetan parte hartzen duen mekanismo oro aldatzeko.
Pornoaz hitz egin behar da gaztetxoekin?
Amelia Barquinek ez du zalantzarik, pornoaz hitz egin behar da gaztetxoekin. Dohaineko pornoa delako nerabe gehienei sexuaz hitz egin dien lehen solaskide bakarra eta nagusitzen den porno ereduaren balioak arriskutsuak eta ez osasuntsuak izan daitezkelako. Baina nola hitz egin? Zein behar ditugu bai heldu zein gazteek? Zein eragin dute sare sozialek? Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin hitz egin dugu tertulian.
Erotika askatzailea
Egin behar ez zenukeen zerbait egiten duzunean, arau bat hausten duzu, beraz benetan badakizu egin nahi duzulako ari zarela. Zergatik da debekatua hain erotiko? Egin behar duzuna ez egitea, edota egin beharko ez zenukeena egitea oso lotuta daudelako askatasunarekin, autonomiarekin.
Transfobiarik ez
Chrysallis erakundeak ume transexualek bizi duten errealitatea jendarteak ikustarazteko egindako kanpaina eta gero, Hazteoir Madrilgo eskuin muturreko erakunde ultrakatolikoak, gorrotoa bultzatzen duen kanpaina jarri zuen martxan.
Erotika berpiztu, erotikaz berpiztu
Erotika eta desioa, dibertigarri, askatzaile. Desioa funtsezko indar bat da, naturan sustraitua. Erotikari esker, orduak eman ditzakegu jolasten, primeran pasatuz, eta hau guztia inortxo ere ukitu gabe gainera, imajinatu egin baitezakegu.