Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu du.
Category Archives: Osasuna
“Informazio gutxi eta beldur asko dago epilepsiarekin”
Podemosen ekitaldi batean krisi epileptiko bat sufritu zuen emakumearen salaketa bideoa asko zabaldu zen orain hilabete gutxi. Emakumeak bertan zion ez zitzaiola inor hurbildu laguntzera. Zergatik ez lagundu? Ezjakintasunagatik, beldurragatik, estigmagatik? Gaurko eguna Estatu espainiarrean epilepsiaren nazio eguna izendatua dagoen honetan AGI Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko lagunekin hitz egin dugu.
Amiantoagatik beste langile bat hil dela baieztatu du Asviamie elkarteak. Zazpigarrena 2016a hasi zenetik
Uzkudunek enpresa eta erakundeak jo ditu heriotzaren erantzule, amianto partikulak irensteagatik inolako neurririk ez hartzeagatik. Amiantoaren erruz azaleratutako gaixotasunak oldean ari dira hedatzen, gehienak erretiroa hartu ondoren. Amiantoaren biktimen elkartearen esanetan, altzairutegi edota galdategietan lan eginikoen artean «geroz eta agerikoagoak» dira arnas gaixotasunak: enfisemak, biriketako minbiziak eta biriketako EPOC gaitz butxatzaile kronikoak dira ohikoenak. Erretzearekin lotzen dira maiz, baina Asviamiek izurritetzat jo ditu, eta herritarrei eskatu die sala dezatela urraketa oro.
INTSUSA EDO TURTA ( Sambucus nigra ) Sauco
6-8 metro edo gehiagoko altuera har dezakeen arbustua edo zuhaixka.
Intsusaren zurtoina zuhaitz batena bezala gogorra izaten da. Zurtoin edo enbor honek bi azal izaten ditu. Bata, ikusten dena eta kanpotik dagoena marroia izaten da; bestea berriz honen azpialdean eta ez da ikusten hori berdea da.
Botikak, gutxiago hobe da
Lo egiteko pastillak, bizkarreko minarentzat anti-inflamatorioak, menopausiarentzat hormonak, ajearentzat Ibuprofenoa…gero eta gaixoago gaude ala kontsumitu beharko genituzken botikak baino gehiago kontsumitzen ditugu? Medikalizazioaz hitz egin dugu bi osasun langilerekin: Mikel Baza medikua eta Arritxu Etxeberria farmazilaria.
Zaborrak, osasuna eta interesak
[TERTULIA] Hondakinen kudeaketarekin lotuta azken aldian gertatu direnei begira jarri gara Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin: Lezoko alkatearen dimisioa, Ordizia eta beste herri batzuetako galdeketak edota erraustegiaren aurkako mugimendua.
EZTUL BELARRA [TUSSILAGO FARFARA] TUSILAGO
15 cm rako altuera har dezake. Hosto zabal handi batzuk izaten ditu, bihotz formakoak eta hortzdunak. Azpikaldetik txuriskak eta goikaldetik berdeak.
Zer da esklerosi anizkoitza?
Esklerosi anizkoitza zerk bultzatzen duen ez dakigu. Zer den badakigu eta gazteen bizi kalitatea mugatzen duen gaixotasun kronikoa dela ere bai. Gizakioen nerbioak babesten duten materiala kaltetzen du gaixotasunak, gorputzean interferentziak sortuz. Halere, badugu gaixoen bizi kalitatea hobetzeko kablea entzufatzen laguntzea.
Zer nolako eragina izango du hegazti gripearen krisiak ipar Euskal Herrian?
Segurtasun neurri gisa 10.000 oilasko hil dituzte jada, eta jakinarazi dute 4000 etxaldek pairatuko dizutela ondorioak. Idoia Eraso [Gara], Pantxika Arranbide [Irulegiko Irratia] eta Pepe Aizpuruk [Gure Irratia] kazetariak izan ditugu bidelagun.
Emakume baserritarrei omenaldia Ordiziko ferian
Azoken tartean ohi bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara Lierni Elortzarekin. Lehenik eta behin, Ordiziko plazan joan den asteaz geroztik presente dagoen oroigarria aipatu dugu. Goizane du izena eta emakume baserritarren omenezko egurrezko eskultura da. Txistorra lehiaketa, arkume prezioa eta gabonetako apaingarrietako izei eta pazko loreak ere aipatu ditugu.