Elikadura-gai garrantzitsu asko daude, gure egunerokotasunean eragiten dutenak, eta hauteskunde-programetan oharkabean pasatzen direnak. Ez dugu lehendakari sukaldari bat behar, baina gastronomia gure gizartean inoiz baino pil-pilean dago. Jakin-badakigu, arroza eta garia bezalako zerealen prezio-aldaketek, eragin zuzena dutela pairatutako krisialdi-ekonomikoan. Dirudienez, elikadura-politikek pentsa genezakeena baino pisu handiagoa dute.
Category Archives: Osasuna
“Azukre eta hirin saturazioa dute eta horrek alergiak eragiten ditu”
Gure sukaldaritza tartean Elgoibarren dagoen Aubixako euskal girotze barnetegiko atea jo eta Maritxu Loiola bertako sukaldari eta hezitzaileak zabaldu digu atea. Bere flan errezeta emateaz gainera, alergiei buruzko gogoeta egin digu.
Airearen kutsadurak eta trafikoaren zaratak hipertentsioa eragin dezakete
Europan egindako ikerketa batek agerian utzi du airearen kutsaduraren eta trafikoaren zarataren eraginpean modu jarraian jartzeak hipertentsioa eragin dezakeela.
Buruko gaixotasunak osasun sistemako “ahatetxo itsusia”
Buru Osasunaren Nazioarteko eguna da gaur. Gurean ere eta krisiarekin batera areagotzen ari den errealitatea da; depresio, antsietate edo izualdiak ugaritzen ari baitira. Zer nolako estigma soziala dago gurean? Osasun sistema publikoak nola artatzen ditu buruko gaixotasuna duten pazienteak?
Erregimenaren tentakuluak emakumeen gorputzetan
Legeak bestelakorik dion arren urteak dira Nafarroako sare publikoan emakumeek ezin dutela abortatu. Hori aldatzeko proposamen integrala egin du aldaketaren gobernuak baina oztopo eta blokeo ugarirekin topo egin dute, “erregimenaren tentakuluak honaino ere iristen dira” esan digu EH Bilduko Bakartxo Ruizek. Egoeraren argazki bat egin dugu.
Ricardo Caparros (Ai Laket!): “Substantzia berriak tradizionalak ari dira ordezkatzen”
Euskal Herriko jaietan hara eta hona dabiltza Ai Laket!ekoak. Herritarrek kontsumituko duten droga eurengana eraman eta testa egiten diote droga horri. Modu horretan norberak jakin dezake zer duen esku hartean. Horretaz gain informazio objetiboa eman eta aurrez aurre solasteko aprobetsatzen dute kolektibo honetan dabiltzanek. Azken hilabeteetan eta batez ere eraso matxisten inguruan hedabideetan zabaldu den burundangaz hitz egin dugu Ai Laketeko Ricardo Caparrosekin Karelean saioan.
“Jendeak uste du makrobiotika dela arroza jatea”
Zenbat aldiz entzun duzu makrobiotika hitza zure inguruan? Zenbat lagun dituzu elikadura makrobiotikoa egiten dutenak? Eta zuk zeuk pentsatu al duzu nozbait zure elikadura eta bizitza estiloa aldatzea? Jexux Larretxea makrobiotikan aholkulari da, argi hitz egin du gurean osasuntsuago egoteko “debekatuak goizeko kafea, azukrea eta zukua. Garaian garaiko elikagaiak jan, eta, batez ere, ongi murtxikatu”.
“Ez dugu inoiz topatu burundanga edo eskopolamina sustantzia”
Ai Laket! elkarteak hamalau urte daramatza drogen analisia egiten eta denbora horretan ez dutela inoiz burundanga edo eskopolamina sustantzia topatu adierazi digu Unai Perez de San Roman bertako koordinatzaileak. Bolo-bolo dabil sustantzia hau azken aldian, Ibarra edota Irunen hainbat emakumek egindako salaketaren harira. Antzeko efektua droga askok eragin dezaketela esan digu Ai Laket!eko lagunak.
Quark: Down sindromea dutenentzako lehen terapia farmakologikoa garatu dute
Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea duten pertsonekin eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu. Bartzelonako Medikuen Itsas-Ospitaleko eta Erregluazio Genomikoaren Rafael de la Torrek eta Mara Diersenek zuzendu dute ikerketa, eta lehen aldiz erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela Down sindromea duten pertsonentzat.
Zergatik ez utzi erretzeari?
Lehen bait lehen edo beranduago baina erretzeari uztea, hori aukerarik onena dela uste du Andoni Andueza Barañaingo familia medikuak eta Nafarroako medikuen tabakoaren kontrako taldeko kideak. Asteartean izan zen tabakorik gabeko eguna, horren harira tabakoak osasunean eragiten dituen kalteez hitz egin dugu berarekin.