Mindful Eating

Estresari aurre egiteko joera berria ezaguna izango duzu, mindfulness (edo osotasuneko arreta). Teknika iraultzailea da, eta jada elikaduran erabiltzen da. Hemen eta orain bizi izatea da, zeure burua den bezala onartzea, eta ahora eramaten duzunaz kontzientea izatea. Mindful eating ez da dieta mota bat, bizimodu bat da; ezta ere autolaguntza-metodo berria, baizik eta berezko itzulia. Haurtxo batek janaria behar duenean eskatzen du, behar adina jaten du eta gozatzen du; eta hala ere, sen hori lapurtzen diogu. “Ez jolastu janariarekin”, “amaitu platerra”, “utzi hainbeste mastekatzeari”, “holako ume mizkinik!”, “jaten ez baduzu ez duzu postrerik izango”… bezalako esaldiak, gure elikadura-heziketaren parte dira.

Nola elikatu kirola egin ostean?

Sukalde tartean bere gogoeta eta errezetak ekarri dizkigu ohi bezala Imanol Zubelzuk. Gaurkoan, kirola egin ostean jatea komeni den osagaiez hitz egin digu. Karbohidratoak eta aminoazidoak nabarmendu dizkigu, baita potasioa ere. Nuddleak barazki eta haragiarekin jatea oso egokia izan daiteke baita platano bat jatea ere. On egin!

“Kimioterapia jasotzen ari denak zein bere zaintzaileak ondo jatea da garrantzitsuena”

Kimioterapiak gosea kentzen du edota beherakoa eta goragalea sortu. Minbizia duen gaixoak ordea, beharrezkoa du indartzeko jatea. Baina zer jan? Zer komeni zaio kimioterapia jasotzen ari den pertsona bati jatea? Horretan laguntzeko errezeta liburua kaleratu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak, tailerrak ere antolatu ditu. Tartean Mireia Alonso izan dute irakasle.

Piramidearen Erorialdia

Piramidearen azken berritzeak azken (aurreko) polemika piztu du nutrizionisten artean. Profesionalei zuzenduta dagoen nutrizio-heziketarako erreminta da (SENC osatuta) eta osasun sustapenerako balio du. Beraz, ebidentzia zientifikoan oinarrituta egon beharko luke! Baina 90eko hamarkadan agertu zen elikadura-gidaliburu berria, zaharkituta azaldu da azkeneko berrikustean: retro-irudiaz a parte, 60 orrialdeko pdf-a “lagunduta” dator; mesedez, norbaitek 140 karakteretan labur dezala!

Arnasketa kontziente eta geldoak nola erlaxatzen gaituen argitu dute

Gizakiok aspaldi erabiltzen dugu arnasketa geldo eta kontrolatua lasaitasun mentala lortzeko eta krisialdiei aurre egiteko, baina orain arte neurologiak ez du jakin zein zen horren oinarri fisiologiko eta neuronala. Stanfordeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek, ordea, saguen garunean identifikatu dute zein den arnasketa eta garunaren maila goreneko aktibitatea lotzen dituen gunea.

Glutenarekiko intolerantziak

Glutenarekiko intolerantziarik ez baduzu, «glutenik gabe jateak osasunerako onurarik ez dakar»; biztanleriaren % 2k arrazoi medikoak ditu hartarako, baina % 10ek gomendio hauek jarraitzen ditu.

Paregabea naiz

Ibiltokira igo dira. Azken joerak ikusgai ditugu. Frantziak, muturreko argaltasuna sustatu zuen herrialdeak, aurrerapauso bat eman du: desnutrizioa ekiditeko, osasun-ziurtagiria eskatu die bere modeloei; lege-hitza da. «Osasun»-aren pasagunera igotzen den azkena da. Baina hori guztia elikadura-jokaera gorabeherak aurreikusiko ditu?

Lasarteko Landaberri ikastola: Errauskailutik 700 metrora, baina informaziorik ez

Asko dira datozen egunetarako antolatu diren protestak Zubietako errauskailuaren harira. Igandean, GuraSOS plataformak deituta manifestazioa izango da Donostian eta gaur bertan, eguerdian, Lasarteko Landaberri ikastolako irakasleek elkarretaratzea egingo dute Donostiako Hezkuntza Delegaritzaren atarian erruaskailuak sortzen dien kezka arrazoitzeko.

“Boletorik jokatu gabe egokitu zait minbiziaren loteria”

Iazko maiatzean diagnostikatu zioten eztarriko minbizia Martxelo Otamendi Berriako zuzendariari. Gainditu du nahiz eta kontsultekin jarraitzen duen. “Hemendik aterako zara asko hitz egiten” esan omen zion erizain batek eta hala da, ez du jarioa galdu Otamendik, ez eta umorea ere. Bere esperientziaz hitz egin digu.

Gantzak dantzan

«Tómate un respiro. Toma un…» edo «Leche, cacao, avellanas y azúcar» entzundakoan, iragarritako produktuak burura datorkizkizu. Mota hauetako produktuak izan dira polemika piztu dutenak. Elkarren arteko antzik al dute? Azukrea, landare-koipea, kakao eta esnea oinarrizko osagaitzat dituzte. Stop! Etiketatzeak aldaketak izan ditu!.