Frantziako presidente batek sekula izan duen ospe txarrena du François Hollandek

Garai zailak bizi ditu François Hollandek, Estatu Frantziarreko presidenteak. Inkestek diotenaren arabera, Frantziako presidente batek sekula izan duen ospe txarrena du Hollandek eta egoera irauli asmoz, primariak deitu ditu Alderdi Sozialista Frantsesaren baitan ospea eta erreferentzialtasuna irabazteko.

Orlando hainbat munduan eta gurean

Astebete da Orlandako eraso larria gertatu zela. Ixiltzen eta ezkutatzen direnak ordea asko dira mundu zabalean eta horietan harreta jarri nahi izan du LGTBI kolektiboak. Euskal Herrian ere ez gaude homofobia eta transfobiatik salbu. Hortik, ekainaren 28an kalera ateratzeko deia egin izana. Iruñea eta Bilboko lagunekin hitz egin dugu.

Uraren krisia, Etiopia kasu

El Niño femonemo klimatologikoaren eraginez, Afrikako biztanleriek lehorteak pairatzen ari dira.

Bazenekien Europako hondartzarik luzeena Letoniak duela? 275 km

Hala azaldu digu Mikel Etxebarria Radiokulturako lagun eta bidaiariak. Bere eskutik ezagutu dugu Letonia, Baltikoko herrialdea, Lituania eta Estonia artean dagoena. Eskandinabia zein Errusiako ikutuak nabarmendu dizkigu, herrialdeak duen natura aberatsa eta hiri nagusiak.

Zer gertatzen ari da Gracia auzoan?

Maiatzaren 23an lehertu ziren liskarrak Bartzelonako Gracia auzoan mossoek Banc Expropiat zentro soziala hustu ondoren. Gune honen bultzatzaileek eta udalak momentuz ez dute irtenbiderik topatu eta gune autogestionatutik adierazi dute ez dutela erakundeekin harremanik mantendu nahi. Gracian bizi den Saioa Baleztena kazetariarekin hitz egin dugu.

Ordungo eta egungo errefuxiatuak, zer ikasi dugu?

Nazioarteko atalean errefuxiatuen gaia hizpide hartu dugu Gara egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Horretarako, orain gutxi estreinatu den “1940ko maiatza” pelikula hartu dugu abiapuntu, Alemaniako arma naziak Frantzia erasotu eta bertako herri txiki bateko biztanleek ihesaldi kolektiboa antolatzen dutenekoa. Zer aldatu da ordutik? Siria edo Libanotik ihesa gurera datozenak ez al dira errefuxiatu berdinak?

“Brasilgo Estatu kolpea kapitalaren eta patriarkatuaren arteko aliantza kriminalaren ondorio da”

Hamabostean behin egiten dugun Munduraman tartean Brasileko egoera politikoaz hitz egin dugu gaur, Kalegorrian saioan, Oihan Larrañaga kazetariarekin. Egoera hobeto ulertzeko gainera, Amanda Verrone aktibista brasildarra elkarrizketatu du Larrañagak.

Mexikora eta Greziara brigadak antolatu ditu Zabaldik

Azken urteetako etenaldiaren ostean, Iruñeako Zabaldik berriz ere antolatu ditu brigadak. Aurten Mexikoko eta Greziako errealitate anitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da.

FARCeko emakume gerrillarien ahotsa

Victoria Sandino Palmera da bera, FARCeko komandantea eta Kolonbiako gobernuarekin Habanan izaten ari diren negoziaketetan parte hartzen ari dena. Negoziaketa horiek gertutik jarraitzen Kuban izan da berriki GARAko kazetari Ainara Lertxundi eta komandantearekin patxadaz hitz egiteko aukera izan du. FARCeko emakume gerrillarien egoeraz eta etorkizunaz hitz egin dute.

Zer gertatzen ari da Nagorno Karabajen? Piztuko al da beste gerra bat Caucason?

Gaur, betaurreko horiek soinean, Nagorno Karabajen, Azerbaijan eta Armeniaren arteko mugan dagoen lurralde menditsuan, berpiztu den gatazka armatua gertuagotik ikusten saiatu gara. Gatazkaren aurrekariak, egungo egoera eta Turkia eta Errusia bezalako aktoreen paperaz jardun du Oihan Larrañagak kazetariak gaurko tartean.