Brasilgo borroken berri, Askapenako brigadistek kontatuta

Maddi Ane Txoperena eta Haizea Solagurenbeaskoa dira uda honetan Brasilen izan diren brigadistetako bi. Kontatu digutenez, MST mugimenduarekin ezagutu dute herrialdearen errealitate zati bat. “Lurrarekin duten borroka, baina lurrera soilik mugatzen ez dena” izan dute ikasgaietako bat. Halaber, Dilma Rousseff boteretik kentzeko emandako “estatu kolpeaz” hitz egin dugu eurekin.

“Grezia ez da burujabea, Alemaniako kolonia dirudi”

Uda honetan Askapenak antolatutako Greziako brigadisten esperientzia ezagutu dugu Lur Gilekin. Lurraldearen egoera ez da xamurra, “gerra pasatu ondorengo egoera batean dago, ezagutzen den gerra gordin hori pasatu gabe” hala dio Gilek. Ezker antolatuaren egoeraz, sortutako elkartasun ekimenez, errefuxiatuez eta egoera orokorraz hitz egin digu.

Azawad: Tuaregek aska ezinezko herria

Estaturik gabeko nazio zapalduen atalean Azawaden berri dakar gaur Oihan Larrañagak. Mali iparraldean dago kokatuta, Saharako desertuan eta Azawaden independentzia eskatzen dutenenak Tuaregak dira. Azawadeko Tuaregek zerikusi gehiago dute Niger edo Algeriako Tuaregekin Mali hegoaldeko biztanleekin baino. Altxamendu militar ezberdinak izan dira, guztira lau eta 2012an egindakoa izan zen arrakastatsuena. Lurraldea kontrolpean hartu arren ez zuen asko iraun, zergatik?

Mendebaldeko Papua, Indonesiaren menpe

Oihan Larrañagaren laguntzaz Hego Papua herrialde zapalduaren errealitatea ezagutu dugu. Asia Hego-Ekialdean dagoen irla baten erdia da, Papua ginea Berria da beste erdia. 250 tribu inguru bizi dira bertan, eta 1962az geroztik Indonesiaren menpe dago. Aurretik baina, Holandaren menpe egon ziren.

Balutxistan: Iran, Pakistan eta Afganistan artean dagoen herri zapaldua

ran, Pakistan eta Afganistan artean dagoen nazioa da Balutxistan, errepresioa eguneroko ogia da. Pakistanek 2010-2015era 18.000 balutxe  bahitu eta 2000 hil zituen, eta kopuru horrek gora egin duela aurreikusi daiteke. Munduan barrena asko dira estaturik gabeko herriak, nazio gisa garateko arazoak dituztenak edo zuzenean sekuako errepresioa pairatzen dutenak. Horietako asko baina ez dira batera ezagunak eta leku gutxi dute komunikabideetan, ez da hala gertatuko Info7 irratian eta Oihan Larrañagak asteazkenero emango digu nazio baten berri.

“Lotsa ematen digu europarrak izatea eta Europa lotsaraztera etorri gara”

Euskal Herriko 121 pertsonek ostatzen dute Greziarako Karabanan  Telasonika hirian dago. Autobusean  harrabatu dugu Itziar Bardaji Zabaldiko kidea (Iruñea).  Ez dira euskaldunak Grezian dauden bakarrak #nobordercamp ekimenean nazioarteko jende asko hartzen ari da parte. “Gure helburua ez da errefuxiatuei lehen-laguntza ematea. Marko politiko batean dago kokatuta karabana hau” azaldu du Badajik, eta gaineratu, protesta ez dela Grezian amaitzeko, Euskal Herrira bueltatzerakoan lanean jarraituko dutela “migranteen gaia beti egon behar da mahai gainean”.

Txente Rekondo: “Estatu kolpe saiakera eman izan ez balitz ere, prestatuta zeuden atxiloketak egiten ari da Erdogan”

Joan den ostiral gauean Turkian eman zen estatu kolpe saiakerari buruz hitz egin dugu Txente Rekondo, nazioarteko analista eta Info7 Irratiko ohiko kolaboratzailearekin. Bere esanetan estatu kolpe saiakera nahiko “txapuzeroa” izan da, eta koordinazio falta nabarmena izan du.

Balak boligrafo bihurtuta

Nazioarteko atalean Kolonbiara begira jarri gara GARA egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Joan den astean Habanan ikusitako argazki baikor horrekin agurtu dugu ikasturtea berarekin, bake akordio definitiboa ikasturte berriarekin batera iritsiko denaren itxaropenarekin. Behin betiko su eten eta armagabetze sinaduraz aritu gara.

“Gaur egun, erreformismoak ez dauka tokirik Europar Batasunaren baitan”

Europar Batasunetik ateratzea erabaki du Erresuma Batuak erreferendumean. Boto emaileen %51,9k ateratzearen alde egin du eta EBn geratzearen alde %48,1ek . Oro har, Brexit-aren aldekoek 1,2 milioi boto gehiago atera dituzte. Bestalde, partehartzea oso altua izan da,  %72,2koa, hain zuzen. Eskozia eta Ipar Irlandako herritarrek berriz, EBn geratzearen alde egin dute eta SNP alderdiak iragarri du jada Eskoziaren independentziaren aldeko beste erreferendum bat deituko dutela.

Ze aukera eta arrisku ditu Brexitak?

[TERTULIA] Hala galdetu diegu Ixabel Etxeberria eta Garbiñe Elizegiri. Brexitaz gogoeta egiteaz gainera, Frantziako lan erreformaren aurkako protestak eta indarkeria matxista aipatu ditugu.