Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko ataleko buruarekin jarri gara Kolonbiara begira eta FARC gerrillak gobernuarekin erdietsi duen bigarren bake akordioa aztertu dugu. Atal berriak zein diren aipatu digu, baita aurrera begirako erronkak zein diren argitu ere.
Category Archives: Nazioartea
“Coca Cola edo presidentea saltzea ez da hain desberdina”
Asteko argazkiak atalean AEBetako kanpainari eta presidente berriaren irudiari begira jarri gara Argazkipresseko Jagoba Manterolarekin. Nola zaintzen da irudia AEBetan? Ze irudi eman du hautagai batek zein besteak?
Estatua eskualdeek ere osatzen dutelako
Txikia izanagatik Valoniako eskualdeak erabaki handi bat blokeatzea lortu du, merkataritza liberalizatzeko EB eta Kanadaren arteko CETA hitzarmena. Belgikako Estatu federala Bruselak, Flandriak eta Valoniak osatzen dute eta erabakiak aurrera ateratzeko guztien oniritzia beharrezkoa da. Kasu honetan, Valoniak ezezkoa eman du eta hitzarmena blokeatu.
Zer ikas genezake Ipar Irlandako prozesutik?
Munduko gatazka politiko armatuei begiratzen badiegu, zein puntutan dago gure herria? Zein dira guren ditugun indarguneak eta ahulguneak? Horretarako komeni da begirada zabaldu eta beste gatazka batzuei begiratzea. Horixe egin dugu, Ipar Irlandara begira jarri gara Amaia Alvarez eta Xuban Intxaustirekin.
Zertan da bake prozesua?
Bakearen pedagogia egiten jarraitu behar dela, horretan ez du zalantzarik Garako kazetari Ainara Lertxundik. Oso gertutik bizitu ditu Kolonbiako sei urte hauetako bake negoziaketak, eta erreferendumean ezezkoa atera ostean erotzeko moduko egunak izan direla azkenak aitortu digu. Aurrera begira jarri gara, halere.
Zeintzuk da frantziar jendarteak zapi islamikoarekiko dituen uste okerrak?
Hamabostean behin egiten dugun moduan, Eguzki Urtegaraen bisita jaso dugu gaur Kalegorrian saioan. Zapi islamikoaz, oro har, eta franses jendarteak jantzi horrekiko dituen iritzi okerren ea aurreiritzien inguruan solastu du Urtegak “Beti izango dugu Paris” tartean.
Frantses Estatuko komunitate musulmanaren ezaugarriak eta aniztasuna aztergai, Eguzki Urteagarekin
Azken boladan Estatu frantsesean izan diren atentatuek komunitate musulmanak aspalditik sufritzen duen kriminalizazioa areagotu besterik ez dute egin. Testuinguru honetan, Le Journal du Dimanche astekariak komunitate honen inguruko esterotipoak bertan behera uzten dituen inkesta kaleratu zuen iragan asteburuan. Hain zuzen, inkesta hori hartu du hizpide Eguzki Urteagak gaurko “Beti izango dugu Paris” atalean.
Zein da Israelek Siriako gerran duen papera?
Pasa den irailaren 12az geroztik indarrean da AEBk eta Errusiak erdietsi duten su-eten akordioa Sirian. Txente Rekondo nazioarteko analistaren aburuz ordea, su-etenak ez du oinarri sendorik eta mesfidati azaldu da epe laburrean izan ditzakeen ondorioekin.
“Tresna demokratikoak prozesuaren mesedetara”
Hala azaldu digu Gure Esku Dago ekimeneko bozeramale Zelai Nikolasek atzoko Diada. Berarekin eta ANCk Euskal Herrian duen ordezkari Begotxu Olaizolarekin aztertu dugu atzoko ekimena, baita Kataluniako prozesua ere. Euskal Herriari ere begiratu diogu.
Bakea posible da
Irailaren 26an sinatuko dute bakea Cartagenan FARC gerrillak eta Kolonbiako gobernuak. Ikasturtea bake itxaropenarekin amaitu genuen eta bakearen pedagogia eginez abiatu dugu Gara egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Korapilo nagusiak aipatu ditugu: politika egiteko gerrillak behar dituen baldintzak, Urriaren 2ko kontsulta herritarra eta ELN talde armatua.