Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen den honetan ari da Gaztelumendi Euskal Herritik Greziarako elkartasun bidaia egiten eta horregatik, Gernika ere Greziara eramandu nahi izan du Larrabetzuko kazetariak. Horregatik daramatza soinean, bertako lagunen artean banatzeko, Picasso-ren “Gernika” artelanaren erreplikak.
Category Archives: Nazioartea
Turkiari presioa PEN Internationaletik
Adierazpen askatasunaren alde mundu mailako hainbat idazle biltzen dituen PEN Internationaleko ordezkaritza bat Turkian izan berri da bertako egoera bertatik bertara ezagutzen. Errepresio basatia bizitzen ari diren Idazle, kazetari eta irakasle kurduekin elkartu dira, besteak beste. Urtzi Urrutikoetxea bertan izan da Euskal Herriko ordezkari gisa.
Agurtu dute Fidel, iraultzaren balioei eutsiz
Kubatik bueltan gurean izan ditugu Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarroman kazetariak, bidali berezi gisa aritu dira Gara eta Berriarako Fidel Castroren agurraren berri ematen Kubatik. Bereziki beltzen komunitateak emandako agurra nabarmendu dute. Fidelik gabeko Kubak dituen erronkei begira ere jarri gara.
Sozialdemokrazia, eskuin muturra…ze erronka ditu ezkerrak Europan?
Galdera horri erantzunez jarri gara Samara Velte Berriako kazetariarekin, Alemaniatik abiatuta. Iheslarien auzian zergatik ari da eskuineragoko bidea hartzen Angela Merkelen DCU alderdia? Europako ezkerrari dagokionean berriz, nola izan sozialdemokraziaren alternatiba? Eta eskuin muturraren aurrean zer egin?
Zipre, batasuna lortu nahian
Estatua antolatzeko eredu hainbat daude munduan eta Europan, horietako bat ezagutu dugu gaur Urtzi Urrutikoetxea kazetariarekin, Zipreko uhartearena. Estatu independientea den arren, bitan zatituta dago, greziar zipretarrak eta turkiar-zipretarrak daude, eta batasuna lortu nahian dabiltza.
Fidel Castroren irudi ikonikotik eskapo
Gari Garaialde argazkilariak Fidel Castroren 3 irudi ekarri dizkigu gaur #astekoargazkia atalera. Alberto Korda argazkilariaren eta Enrique Menesesen lanak izan ditu aipagai. Korda da Ernesto Che Guevararen argazki famatuaren egilea, eta bere liburuan ere agertzen dira Cubako iraultzako dozenaka argazki. Meneses kazetaria zen, eta bera izan zen Sierra Maestran, iraultzaileekin, lau hilabetez bizitu zen argazkilari bakarra. 1956ko abenduan, Fidel Castrok zuzentzen zuen gerrilari taldeak bertan hasi zuen iraultza Batista diktaduraren kontra.
Felix Sarasola: “Habanan tristezia da nagusi. Fidelen heriotzak lur jota utzi gaitu”
Felix Sarasola sukaldariak urteak daramtza Kuban, Habanan, bizitzen eta hori dela eta, gaur berarekin solastu nahi izan dugu Fidel Castroren heriotzak karibeko uhartean sorrarazi duen sentimendua ezagutzeko. Bere hitzetan “Habanan tristezia da nagusi. Fidelen heriotzak lur jota utzi gaitu”.
François Fillon “thatcherista-ren garaipena aztergai Eguzki Urteagarekin
Frantziako eskuinaren primarioetan François Fillon nagusitu da eta gaur, Kalegorrian saioan, garaipen horrek izan ditzakeen ondorioen inguruan hausnartu dugu Eguzki Urteaga gure kolaboratzailearekin.
Gerrazalea atsegin nola aurkeztu
Asteko argazkiak atalean Barak Obama AEBetako presidente ohiaren argazkilari ofiziala aurkeztu digu Bostok Photoko Gari Garaialdek: Pete Souza. Bere abilezia nagusia, presidentearen bizitza pribatuan sartu izanaren sentsazioa ematea dela adierazi digu Garaialdek. Eta horrela, karismadun presidentea atsegin aurkeztu.
“Pariseko atentatuen ondorioz, frantziako politikaren grabitate zentroa eskubira desplazatu da”
Hamabostean behi egiten dugun moduan, frantses Estatuko politikagintza aztertu dugu Kalegorrian saioan Eguzki Urteagaren laguntzaz. Iragan asteburuan Pariseko atentatuen lehen urteurrena bete zela probestuz, Estatu Islamikoak aldarrikaturiko atentatu horiek Frantziako politikagintzan izan duten eragina aztertu du Urteagak.