Karlos Zurutuza korrespontsalaren kronika Tripolitik

Sirian egindako lanaren ostean, Ekialde Hurbilera itzuli da Karlos Zurutuza euskal kazetaria eta Libiako hiriburuan, Tripolin da dagoeneko. Bertan topatu duen egoerarekin “harrituta” dagoela ziurtatu digu Zurutuzak, besteak beste, “Tripolik ez duelako Kabulekin edo Bagdagekin zerikusirik”. Gerrak utzitako arrastoa nabaria den arren, Tripoliko kaleetan “normaltasuna” topatu du Karlos Zurutuzak. Beti bezala, minorien ahotsa entzun eta hauen errealitatearen inguruan idazteko asmoarekin joan da Libiara Zurutuza eta Sirian kurduekin egin zuen bezala, orain tuaregen eta berebereen errealitatea kontatuko digu bere erreportaietan.

Mikel Valdivieso Txupinazoan egindako ekintzak bezalakoak egunero egin beharko lirateke

Mikel Valdivieso pasa den urriaren 15ean atxilotu zuten Iruñean, San Ferminetako txupinazoan ikurriña erraldoia jartzea leporatuta. UPNk ez duela euskal ikurren aurkako borroka irabaziko esan digu.

Siriako egoeraren errepasoa

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituka Siriako egoera politikoa eta militarra aztertu du, errebeldeen arteko tirabirak eta arma kimikoen inguruko azken berriak komentatuz.