Mundurama

Gaurkoan Ipar Koreari buruz hizketan hasiko dugu saioa. Joan den igandean izan dira hauteskundeak bertan. Nolakoa da hauteskunde sistema honelako lurralde batea n? Horixe galdetuko diogu, besteak beste, Ipar Korearen atzerrirako delegatu berezia den Alejandro Cao de Benosi. Horrez gain, lurraldeak bizi duen hazkunde ekonomikoaz ere jardungo dugu, eta baita iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremanei buruz ere.

Saioaren bigarren zatian Krimea eta Ukraina izango ditugu hizketagai. Krimeako parlamentuak alde bakarreko independentzia onartu ondoren, igande honetan dira krimearrak Errusiarekin bat egin ala ez erabakitzeko erreferenduma egitekoak. Honen inplikazioak, eta orokorrean lurraldean gertatzen ari denari buruzko bere ideiak azalduko dizkigu Txente Rekondo, nazioarteko gaien analistak.

M11, gezurrak eta manipulazioak gogoan

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak M11 atentatauk oroitarazi ditu, Gobernu eta prentsa espainolaren gezurrak eta manipulazioak gogoraziz, baita ere atentatu horiek kontextu internazionalean analisatuz.

Mendebaldeko potentzien zinismoa agerian Ukrainiako kasuan

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak mendebaldeko potentzien zinismoa agerian geratu dela Ukrainiako kasuan azpimarratu du, eta gaurko munduko giltza berriak aztertu ditu.

Mundurama

Venezuelako egoerari buruzko erreportaje batekin hasiko dugu saioa. Azken aldian lurral dean gertatzen ari den liskarren nondik norakoak argitzen saiatuko gara. Horretarako, Venezuelatik bertatik egoeraren bi azterketa oso ezberdin egin dizkigute Juan Guaido, Voluntad Popular alderdi opositoreko kideak, eta Sergio Pascual, Caracasen bizi den antropologia politikoan doktoreak.
Ondoren Ukrainako protestei buruz jardungo dugu Gabirel Ezkurdia, nazioarteko gaien analistarekin. Gaiaren analisi historiko eta politiko bat egiten saiatuko gara berekin, erpin asko dituen gai konplexu honi nondik heldu jakite aldera.
Amaitzeko, Komite Internazionalistek 2014rako antolatu dituzten brigadak aurkeztuko dizkigu Julen Rodrigez, Komite Internazionalistakeko kideak.

Ukrainiako azken gertaerak

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Ukrainian sortu den egoera berria aztertu du, gerorako hainbat galdera oraindik airean daudela azpmarratuz.

Venezuelako egoera aztergai

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adiuak Venezuelan iziaten ari diren protestak eta istiluak aztertu ditu, nazioarte mailan konplexu gabeko eskuinak eramaiten ari den ofentsiba komentatuz.