Gaurkoan Ukrainari buruz hitz egiten hasi dugu saioa, Asier Blas politologo eta irakaslearekin. Lituanian ari da egun unibertsitateko irakasle lanetan. Bertatik , Ukrainan gertatzen ari denaren inguruko analisia egingo digu.
Ondoren “Europa, neoliberalismoaren erasopean” izeneko erreportajea emitituko dugu. Iazko denboraldian egin genuen erreportajea, baina komeni da Europako hauteskundeen atarian, egoeraren errepaso orokor bat egitea eta guzti honen errudunak nor diren gogoratzea.
Category Archives: Nazioartea
Ukrainia egoera okerrera
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Ukrainiako azken gertakariak aztertu ditu.
Guai izan…Fidel Castro kondenatu
Ruben Sanchezek, azaletik politikoki onargarria den sistema politiko mediatiko eta gizartean,Fidel Castro kondenatzea oso ongi ikusia dela azpimarratu du.
Ukrainiako azken gertakariak aztergai
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Ukrainiako azken gertakariak aztertu ditu.
Mundurama
Egoera ez da erraza Afrika Erdialdeko Errepublikan. Selekako musulmanen boterealdian gainontzeko herritarrek pairatu behar izan zuten jazarpena musulmanen aurkako jazarpen bihurtu da orain, Selekak boterea galdu ondoren. Azken hilabeteotako ezegonkortasun politikoak gainera eragin handiak izan ditu arlo ekonomikoan, eta badira giza hondamendi baten atarian egon gaitezkeela diotenak ere. Guzti horri buruz hitz egin dugu saio honetan, gaia bertatik bertara ezagutzen duten gonbidatuekin.
Ruanda eta Bosniako urteurrenak aztergai
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Ruanda eta Bosniako urteurrenak oroitarazi eta aztertu ditu, menndebaldeko potentzien hipokrisiak analisatuz.
Frantses hauteskundeen ondoko politikak aztergai
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Frantses hauteskundeen ondoko politikak zein izango diren aztertu du, Europan ezagutzen den ofenstiba ultra liberalarekin lotuz.
Zerri hoiek mundua lehertaraziko dute
Ruben Sanchezek Ukrainiako eta Krimeako azken gertakariak oinarri hartuta, krisi honetatik azaltzen den mundu berri honetako interes oligarkoak salatu ditu.
Mundurama
529 laguni heriotza zigorra ezarri die Egiptoko epaitegi batek. Iraultza lehertu eta hiru urte igaro dira, eta egoerak ez du hobera egin. Egungo errealitatea nolakoa den ulertzen saiatuko gara gaurko erreportajean. Horretarako, gurekin izango ditugu Youssof Salhen, Egiptoko estatu golpearen aurkako ikasle mugimenduaren bozeramailea, eta Ane Irazabal, Egiptotik lan egiten duen kazetaria.
Saioaren bigarren zatian Mexikoz jardungo dugu Marcela Turati, kazetari eta Mexikoko kazetarien hilketan aurkako aktibistarekin. Narkotrafikoaren eraginez, kazetariontzat arriskutsuenak diren munduko lurraldeen zerrendetan beti lehen postuetan egoten da Mexiko. Lehen lerroan jarduten duten kazetarien egoeraz eta narkotrafikoak gobernuarengan eta gizartearengan duen eraginaz jardungo dugu, gaian murgilduta jarduten duen Marcela Turatirekin.
Saioa amaitzeko, Tayip Erdogan, Turkiako lehen ministroak internet zentsuratzeko hartu dituen azken neurriez hitz egingo dugu Can Seven, Turkiako Alderdi komunistako nazioarteko taldeko kidearekin.
Marcha por la dignidad manifestazioaren inguruko gogoeta
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Marcha por la dignidad manifestazioaren eta Adolfo Suarezen heriotzaz ausnartketa egin du.