Idoia Eraso (GARA), Pantxika Arranbide (Irulegiko Irratia) eta Pepe Aizpuru (Gure Irratia) kazetariek asteak eman dituen albiste esanguratsuenetako batzuk aztertu dituzte. Besteak beste, Lan Erreformaren kontrako greba orokorra eta lurralde elkargo bakarraren afera bezalako gaiak landu dituzte hiru kazetariek.
Category Archives: Nazioartea
“Bruselan gertatutakoa errefuxiatuen auziarekin nahastea eskuindar muturra elikatzea da”
Josu Juaristi EHBilduko europarlamentariarentzat ez da nahastu behar errefuxiatuen auzia gaur Bruselan gertatutakoarekin. Estatu Buruen adierazpenak argiak izan dira gaur “Europa gerran dago” esan du Frantziako Lehen Ministroak. Juaristik aitortu du nahiago lituzkela bestelako adierazpenak entzun, Norbegiako Gobernuak Breivik en atentatuaren aurrean hartutako jarrera “demokrazia gehiago da erantzuteko modu oenena” Baina guztiaren gainetik nabarmendu du “gaurko eguna da hildako eta zaurituen senitartekoei elkartasuna adieratzeko”
Gerra estrategia lehen eta orain
[TERTULIA] 30 urte dira Euskal Herriak ezetz esan ziola NATOri, Nato ekonomikoa bezala ezagutzen dugun TTIP akordioa ere hor dugu eta Europa ekonomiko horretan azken krisia errefuxiatuena da. Duela 30 urteko mugimendu antimilitaristak gaurkotasuna du egun? Gerraren aurka ekitetik urrun gaude?
Moralesi ezezkoa baina prozesuak aurrera
Evo Morales presidenteak ez du konstituzioa aldatzeko babesik lortu igandean egindako erreferendumean eta hortaz ezingo du 2019ko hauteskundeetara aurkeztu. Hamar urteotan halere, pobreziarekin amaitzeko eta indigenen duintasuna berreskuratzeko urratsak eman dira eta prozesuak aurrera jarraitzen du. Hala adierazi digu bertatik Joanes Etxebarriak.
Kolonbia: akordioa iritsiko da!
Nazioarteko atalean Kolonbiara begira jarri gara Gara egunkariko Ainara Lertxundirekin. La Habanatik iritsi berria da kazetaria, Kolonbiako gobernuaren eta FARC gerrilaren arteko negoziaketak bertatik bertara bizitu ondoren. Martxoaren 23rako ez baina bi aldeen arteko akordioa iritsiko dela ziur agertu da Lertxundi. Aurrera begira dituzten erronkak, halere, ez dira txikiak.
Asteko argazkiak: AEBak eta Eliza katolikoa, bi potentzia
Asteko argazkiak atalean lau argazkiz osaturiko seriea ekarri digu Irantzu Pastor argazkilariak. Munduko bi botere nagusi diren AEBak eta Eliza katolikoa hartu ditu gaitzat eta Mexikora Aita Santuak egindako bisitatik eta AEBetako hauteskunde presidentzialetik bina argazki ekarri dizkigu.
Prozesu subiranistaren erreferente
Asteburuan zendu da Muriel Casals Omnium Culturaleko kide eta Junts Pel Si-ko diputatu. ANCeko Carme Forcadell-ekin batera gizarte zibilaren eskutik Kataluniako prozesu subiranistari bultzada eman dion erreferenteetako bat izan da. “Figura orekatua eta ahots zorrotza” aipatu digu Berriako kazetari Samara Veltek.
Donbassen aldeko eta inperialismoaren aurkako protesta deitu dute biharko Bilbon
Bihar, urtarrilak 23, elkarretaratzea izango da Bilboko Gran Viako 45.zenbakian, Moyua Plazako Gobernu Zibilaren atzekaldean dagoen Privat Bank banketxe ukrainarraren egoitzaren parean.
Dagoeneko zabalik da Askapenaren brigadetan izena emateko epea
2016rako bere brigadak aurkeztu zituen larunbatean Askapena erakunde internazionalistak, Donostian.
Belaunaldi aldaketaren Kongresua izan daitekeena egiten ari da Frente Polisarioa
Dahla-eko errefuxiatu gunean egiten ari da Frente Polisarioaren 14. Kongresua. Erabaki garrantzitsuak espero dira, besteak beste, Polisarioaren zuzendaritzan belaunaldi aldaketa egon daitekeela aurreratu baitute hainbat iturrik.