Tijuana eta San Diego banatzen dituen mugara geroz eta ertamerikar gehiago ari dira iristen. Harresiaren alde batean zein bestean ateratako argazkiak hartu ditu honetaz hitz egiteko aitzaki bezala Irantzu Pastor argazkilariak.
Category Archives: Nazioartea
Ertamerikako migranteen karabana #AstekoArgazkian Gari Garaialderekin
Mexikoko hiriburura iritsi da duela aste batzuk atera zen karabana. Bizi hobeago baten bila AEBtara joatea deliberatu dute milaka lagunek. Alberto Pradilla kazetariak ‘Plaza Publica’ egunkarian kaleratu dituen erreportaiei irudia jarri dien Simone Dalmassoren hiru argazki ekarri ditu Bostok Photoko Gari Garaialdek.
Munduan asko zabaltzen ez den Yemengo gerra hotsa
Yemengo egoera larriaz mintzatu da Txente Rekondo, nazioarteko gaietan aditua. NBEk munduko krisi humanitario larriena dela dio. 90.hamarkadatik herrialdeak ez du bakerik ezagutu eta 2015ean Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioa egungo presidentearen alde egiten hasi zenetik, gerra gordindu egin da. Herrialde eta eragile askoren interesak daude bertan jokoan. Munduak kasu askorik egiten ez dion gerra honetako armak ixiltzeko unea urrun dagoela dirudi.
Palestinan da Brigada Feminista
Asteazkena izaki, Askapenako brigaden berri izan dugu gaur, Libano eta Palestinara begira jarri gara. Libanon dagoen taldea Rami Salami DBZko militantearekin izan ziren eta hainbat errefuxiatu-gune bisitatzeko aukera izan zuten. Palestinan dagoen brigadak ere hainbat bisita egin ditu, besteak beste, Ali Mohamed Jeddha afropalestinarrarekin hitz egin du, eta AidaCamp errefuxiatu gunean ere izan dira, bisita aprobetxatu egin dute harresian mural bat margotzeko.
Quim Torra presidente berriaren inguruko hausnarketa Beñat Zaldua kazetariarekin
6 hilabete eta gero, presidente berria du Generalitateak. Quim Torra izango da aurrerantzean Kataluniako presidentea eta berau baloratzeko Beñat Zaldua, GARA egunkariko kazetaria, gonbidatu dugu gaur Gakoa saioara
Kultura eta Sormenaren Industriak hemen eta orain: ideien entsalada bat
Aste bi igaro dira Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean “Kultura eta Sormenaren Industriak hemen eta orain” mahai ingurua osatu genuenetik. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Sabin Goitia, Gerediaga elkarteko Nerea Mujika, Elkar Fundazioko Joanmari Larrarte eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ramón Zallo, ehun bat ikasleren aurrean.
Txente Rekondo: «Interes eta botere oso ezberdinak nahasten dira Sirian»
Ustez Siriako Goebrnuak Douma hirian erasoaldi batean arma kimikoak erabili izanari erantzun diote asteburuan AEBk, Britainia Handiak eta Frantziak. 105 misil jaurti zituzten Damasko eta Homsera. Arma kimikoak garatzeko eta ekoizteko biltegiak izan dituztlea jo puntu esan dute. Txente Rekondoren esanetan gerraren norabidean aldaketa handirik ez du eragin erasoaldiak. «Gerra ofiziala» Al Assaden Gobernua irabaztear den honetan herrialdeen posizioa berretsi eta propaganda egon liteke atzean Rekondoren aburuz.
Libe Narvarte (Alboan GKE): «Kongoko Errepublika Demokratikoan giza eskubideak urratuz ateratzen duten minerala gure poltsikoetara iristen da»
Eskuartean ditugun mugikor, tablet, kamera digital eta orohar gailu elektronikoek Kongoko Errepublika Demokratikoko zati bat dute. Han, talde armatuek kontrolatu eta giza eskubide urraketa larrien gerizpean lan egiten duten mehatzariek ateratako mineralek gure poltsikoetan amaitzen dute. Alboan GKEko Libe Narvartek esan digunez, urtean 100 mila emakume bortxatzen dituzte eta milioika dira desplazatuak. Zaila den arren, gatazketatik libre diren gailu elektronikoak kontsumitzeko lanketa ari dira egiten.
Emakume palestinarrek pairatzen duten indarkeria ez ikusgarriaren lekuko
Palestinatik itzuli berriak dira Igone Mariezkurrena kazetaria eta Irantzu Pastor argazkilaria. Palestinako gatazkak eta okupazio sionistak emakumeei eragiten dien indarkeria sotil eta ez ikusgarriak izan dituzte aztergai. Psikiatrekin, emakume preso ohiekin, senideak kartzelan dituztenekin, martirren familiarrekin elkartu dira besteak beste. Emakume indartsuak, familien zutabe direnak, gizonezkoen frustrazioa etxean ordaintzen dutenak eta aspektu askoz gehiagotaz solastu dute.
‘Giza eskubideak trasnazionalen etekinek gainetik daude’
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Marta Abiegak errefuxiatuen egoerari ezikusiarena egiten aritzea leporatu die nazioarteko erakundeei. Herrialde txiroetako gatazken sorburu izan eta ondoren handik ihesean doazenei harresiak eraikitzea deitoratu du Abiegak. Interes ekonomiko eta politikoz blaitutako egoera konplexuaren aurrean, bertako herritar eta erakundeei esku-hartzeko eskatu die.