Nazioarteko nobedadeen artean, Kataluniako CRISIX taldearen “From Blue To Black” diskoa izan da protagonista. Bestalde, Mystic Prophecy, Miasmal, Accuser eta Holy Grail banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, ANKHAR zestoarren “Deshumanizazioa” diskoa nabarmendu dute, Disaster Now eta Cobra taldeen doinu berriekin batera.
Category Archives: Musika
“Ez dut flamenkoa euskaraz egin nahi, izatekotan holandesen flamenkotik gertuago nago”
Amorante da bere izen artistikoa, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteri miresmenez. Iban Urizar da bera eta gure kantugintzan berria, desberdina den kantukera da berea. Argi esan digu ez duela euskarazko flamenkoa egiten eta erreferentzia angloparlanteetatik ihes egiten duela. Bere lehen bost kantuekin soinu postala kaleratu du.
Jose Larrañaga euskal konpositorearen obra Klasikoak irratsaioan
Maite Idirin sopranoaren eskutik, astero bezala, euskal konpositore baten obra entzuteko parada izaten dugu. Aste honetan, Jose Larrañaga organistaren txanda izan da.
The Titanians Iruñeko taldearen lan berriaren aurkezpena, Reggae Fever irratsaioan
The Melodiansekin hasi dugu gaurko atala, haiek izan baitira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izan dugu. Roots Reggae horrek Donostiara eraman gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. Saioa amaitzeko The Oldians entzun ditugu. Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!
Brokenbeats, funky eta house doinuak revolutionary grooves irratsaioan
Brokenbeats, funky eta house doinuak izan dira aste hotenako revolutionary grooves irratsaioan, artista hauek entzun dira: punky data, urlaub In berlin, groove love, ronie size, dj food, dj spinna, dan the automator, les rythems digitales, back tho the beat, siriusmo, dash…
The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The Oldians, Reggae Fever saioan
Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat iritsi da. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!
Mateo Albéniz donostiarra, Mozart eta beste autore batzuk Klasikoak irratsaioan
Maite Idirin sopranoaren eskutik, Mateo Albéniz donostiarraren pieza batekin hasi dugu aste honetako Klasikoak irratsaioa. Euskal musikarekin topatzeaz gain, jatorri eta garai ezberdinetako konpositore ospetsuen lanak entzuteko aukera ere izan dugu.
Maurice Ravel lapurtarraren Boléro kantua, Bach, Purcell, Vivaldi, Pergolesi, Verdi eta Moussorgski
Maite Idirin sopranoaren eskutik, besteak beste, Maurice Ravel konpositore lapurtarrak 1928an sortutako “Boléro” lana entzun dugu. Euskal musikari eskeinitako tarte honetaz gain, jatorri eta garai ezberdinetako konpositore ospetsuen lanak entzuteko aukera ere izan dugu: Johann Sebastian Bach-en Brandenburgoko Kontzertuko “Allegro”, Henry Purcell-en “Indiako Erregina”, Vivaldiren “Udazkena”, eta Pergolesi, Verdi edo Moussorgski-ren beste lan batzuk… Amaitzeko, zinemako musikaren tartean, ‘Kramer contra Kramer’ filmaren soinu bandan erabilitako Vivaldiren lana entzun dugu.
Negu giroa alaitzeko, besteak beste Pablo Sarasateren Jota Navarra kantua entzungai.
Maite Idirin sopranoaren eskutik; Johannes Brahms, Gioacchino Rossini, Maria Callas, Mozart eta Maurice Ravel konpositoreen obrak entzun ditugu. Bukatzeko, astero bezala, zinemari tartea egin dio, gaurkoan Harry Potter filmako soinu banda entzuteko parada izan dugu.
“Bowieren elegantziak eta estetikak inpaktatu gintuen”
Igor Elortzak David Bowie zuzenean ikusteko aukera izan zuen duela hogei urte Katalunian. Musikariaren elegantzia eta estetikaren zainketa nabarmendu dizkigu berak. Hertzainak bezalako euskal taldeen bitartez ezagutu zituela Bowie, Lou Reed eta beste hainbat aipatu digu. “Ziggy stardust” kantua aukeratu du Elortzak.