Garilak 26 izena dute, erromeri taldea dira eta, batik bat, Bizkaiko plazak alaituz dabiltza. 2011ko abenduan sortu ziren, 150 zuzenekotik gora eskaini dituzte eta orain lehen diska kaleratu dute: Adrenalinaren zain. Baga Bigarekin kaleratu dute. Rock doinuak eta euskal musika tradizionala uztartzen dituzte.
Category Archives: Musika
Rap kantu bat Bidebietari
Donostiako Bidebieta auzoak euskarazko rap kantua du. Kontadores Gazte Zentroan euskarazko rap laborategian parte hartzen duten lagunek egin dute. Auzoko jaietan aurkeztu zuten pasa den ostegunean kuadrillen jaitsieran. Unai Neira Norzzone rap kantugileak eman dizkigu xehetasunak.
Thrash metala askotarikoa dela erakutsiko du Burdinola irratsaioan
Nazioarteko nobedadeen artean, AEBetako VEKTOR taldearen “Terminal Redux” diskoa izan da protagonista. Bestalde, Game Over, Destruction, Sinnery eta Artillery banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, EVILSEEDS bizkaitarren “From The Abyss” diskoa nabarmendu dute, Valkyria eta Segabathor taldeen doinuekin batera.
Operan zer da ongi kantatzea eta gaizki kantatzea? Bi adibide hemen
Astorroxa umore tartean bi emakume soprano ekarri dizkigu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoak. Batetik, Florence Foster Jenkins eta bestetik, Maria Callas ezaguna. Lilletik egin digu kontakizuna Olaizzolak.
Punk rock feminista, ingurua aldatzeko
Musika proposamenen tartean pasa den larunbatean Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan izan zen Mefsst!jaialdira begira jarri gaitu Leire Lopezek. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, punk rock feminista oinarri duena. Aurtengoan eta aurreko edizioetan parte hartutako hainbat talde ekarri dizkigu: Pottors ta klitto, Las Kasettes, Turbulentas, Baula eta Perlata.
Skinhead Revolt bilduma eta astebururako plana
Aste honetan martzianoarekin hasi dugu, Colonel Elliot & The Lunatics taldea izan da Asteko Klasikoaren protagonista.
“Nire abestiekin bizitzeko beste era bat aldarriaktu nahi dut”
Gure ostiraletako Elkarrizketa Akustikoei fidel, gaur , Mikel Uraken Santutxuarraren bisita jaso dugu. Gitarra eta ahotsa, ez du gehiago behar bizkaitarrak. Azaroan kaleratu zuen “Neguaren ostean” diska eta gurean zuzenean egin ditu hainbat abesti. Gosez geratzen bazarete, jakin datorren maiatzaren 6an, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean eskainiko duela kontzertua. Besteak beste,kKantuak sortzeko influentziaz ere aritu gara solastean, eta Mikel Laboaren influentzia ere baduela dio Mikel Uraken Santutxuarrak. Hau bigarren diskoa du, lehendabizikoan ingelesez abestu zuen, bigarren honetan aldiz, euskaraz egin du eta emaitza “gordinagoa” dela dio.
Ska eta reggae klasiko instrumentala entzuteko aukera Revolutionary Grooves irratsaioan
Aste honetan ska eta reggae klasiko instrumentala entzuteko aukera izan dugu, artista hauekin: augustus pablo, herman markis, lester sterling, don dumond, jhon DC more, los caballeros orchestra, tony mc´cook, loid chambers, the up sisters…
Opera izan da protagonista Klasikoak irratsaioan
Opera izan da presente Klasikoak irratsaioan, ondorengoak ere izan ditugu entzungai: Jose Maria Usandizaga, Hendell, Sibelius, Maria Callas, Rossini…
“Iraganeko esperientzietatik ikasiz guk hartu nahi ditugu gure erabakiak”
Oso gazteak diren arren bost urteko ibilbidea dute Belako talde bezala eta oso argi dute eurek hartu nahi dituztela euren erabakiak, industria eta diskoetxeen atzaparretatik aske. Horregatik sortu dute Belako Records zigilua eta koproduzioan kaleratu berri dute “Hamen” diskoa. Europako bira abiatuko dute laister.