Negu Gorriaken fonoteka #SeigarrenRound

Euskal kantugintza atalean aurten ere jarraituko dugu Negu Gorriak taldearen kantuak aztertzen, atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertzen. Horretarako gurean izan ditugu Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti eta bi kantu ekarri dizkigute aztertzeko: “nere bizitza osoa” eta “Arnaldo Otegi aske”.

“Gustatzen zait draman umorea bilatzea, drama queen bat naiz”

Neighbor taldeko kantari, hitzen egile eta musikaria da Maite Larburu. Biolin jotzaile eta aintzinako musikan espezializatua ofizioz eta orain gitarra hartuta herri kantagintza berrian sakontzen ari dena. Josh Cheatham-ekin batera osatzen duen taldeak “Hau” diskoa kaleratu du. Zuzenean aurkeztu digu, bi kantu ere jota.

Protesta kantutik sorkuntzaren autonomiara

Euskal kantugintza atalean idazle eta musikagileak uztartu ditugu ohi bezala Gotzon Barandiaranekin. Protesta kantuetatik sorkuntzaren autonomiara eta album kontzeptualagoetara salto egin dugu ikasturte honetako lehen atalean.

Negu Gorriaken sanpleetatik Negu Gorriak sanpleatzera

Euskal Kantugintza atalean Negu Gorriaken kantuak aztertzen ditugu #NGSamples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Ikasturteko azken atalean bira osoa eman dugu, Negu Gorriakek bere kantuetan erabili zituen sanpleak aztertzetik Negu Gorriaken kantuak sanpleatu dituzten taldeetara igaro gara.

Nola kantatu diogu euskaldunok itsasoari?

Euskal Kantugintza atala martxan jarri dugu ikasturte honetan ere geure kantugintza ezagutu eta trasmisio lana egiteko. Uda giroan gauden honetan “itsasoa” ekarri digu gaitzat Andoni Tolosak. Argoitia nebarrebak, Txomin Artolaren Olaxta diskoa, Oskorriren Gaztelugatxe edota Benito Lertxundiren Balearen bertsoez gozatu dugu.

Rural Zombies zestoarrak uda honetako oholtzetako arrakasta

Zestoarrak dira eta Donostiako Jazzaldian izan dira berriki, baita Biarritzeko eta BBKlive festibaletan ere, eta datozen asteetan hainbat kontzertu eskainiko dituzte, Euskal Herrian eta nazioartean. Musika arloan bereizitutako aldizkariek diote Rural Zombies dela aurtengo talde izarra. Donostiako estudioetara hurbildu dira gaur Julia Urreaga eta Luken Etxeberria.

Denboraldiko azken atala iritsi da, eta itzaletik ibili da Burdinola heavy metal irratsaioa

Nazioarteko nobedadeen artean, Australiako BE’LAKOR taldearen “Vessels” diskoa izan dute protagonista. Bestalde, In Mourning, The Hypothesis eta Hyde Abbey banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko ELFFOR taldearen “Malkhedant” lan berria nabarmendu dute, Corrosive eta Mind Trap taldeen doinu berriekin batera.

“Taldea nire kantak jotzen zoriontsu dela ikustean oso zorteduna sentitzen naiz”

Izaro izen artistikoaren atzean duela bi urte gitarra erosi, konposatzeko adina ikasi eta behin barruko txorrota zabalduta geratu gabe dabilen Izaro Andres da. Bere lehen diskoa grabatzen ari da Oriol Flores, Iker Lauroba, Ane Bastida eta Yon Bidaurrekin batera, irailean kaleratuko duena. Bertako bi kantu jo dizkigu.

“Nahiago erre eta ez poliki-poliki itzali”

Eguzkiari begietara so disko berria aurkeztera etorri zaigu gaur Joseba B.Lenoir “abesten duen gitarrista”, hala definitu digu berak bere burua. Duela lauzpabost urte hasi zuen bakarkako bidean sakontzeko gogoz dator nahiz eta aitortu digun musikaren kasuan nahiago duela lagunekin aritu, hortik Gang-eko musikariak lagun izatea diskoan.

Heavy zein power metal doinu berri eta interesgarrienak nabarmenduko ditu Burdinola irratsaioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Espainiako SARATOGA taldearen “Vivir en el bien, Morir en el mal” diskoa izango dute protagonista. Bestalde, Iron Savior, ToxicRose, Wings Of Destiny eta Lonewolf banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Biersbreaker, Vakumm eta Mosh taldeen lan berriak azpimarratuko dituzte.