“Orain arte bezala jarraituko dugu Bidehutsen, bestela guk hilko dugu”

10 urte bete ditu bIDEhUTS ekimenak eta hori ospatzeko festa antolatu dute bihar Donostiako Bukowski aretoan. Anari, Lisabö, Inoren Ero Ni eta Hotel taldeekin hasi zen plataformak 14 talderi eman die aterpe eta 39 argitalpen osatu ditu. Egindako ibilbideaz hitz egin dugu bIDEhUTSeko Karlos Osinaga eta Asier Zuluetarekin.

Jamaikatik datozen Dancehall doinuetaz gozatzeko aukera Revolutionary Grooves saioan

Socca, reggae eta ragga doinuekin nahasturik doan estiloa dugu dancehall-a. Gehiengo abestiak elektronika eta sampler zein makina elektronikoekin sorturik doaz.

Liquidator Music-en nobedadeak Reggae Fever irratsaioan

Aste honetakoa urteko azken saioa izan da. Liquidator Music-ek azken hilabeteetan atera dituen lan berrietan zentratu gara: Roy, Panton, Smooth Beans eta The Upsttemians. Asteburuko eta urte berrirako plan proposamenak ere ez dira faltan izan. Asteko Reggae txuteaz…GOZATU!

Jimmy Muelles bakarlariaren diska berria ezagutu dugu: “Ladridos de pájaro”

Entzuleen tartea da “Hartu Hitza”; zuen iritziak, deialdiak edota kanta proposamenak egiteko irrati-tartea. Eta baita diska berriak aurkezteko ere. Aste honetan adibidez, Jimmy Muelles bakarlariak bere azken lana, “Ladridos de pájado” diska aurkeztu digu.

Ereñotzun…maldan gora eta maldan behera!

Xabi Solanoren diska berriak Ereñotzu du izena, eta maldan gora eta behera dabiltza Huntza taldekoak. A ze arrakasta izan duen sare sozialetan publikatu duten kantu bakarrak. Huntzak ere Durangon aurkeztuko du Ertzetatik diska. Trikitixa protagonista beraz, baina zer du trikitixak horrelako arrakasta izateko, lehen eta orain? Solanok ere liburua plazaratu du, bere kantuen partiturekin, eta HUNTZAko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz trikitixarekin etorri dira eta zuzenean egin dizkigute bi kantu.

Willis Drummond en Tabula Rasa

2 urteko atsedenaldia eta gero bueltan dira Willis Drummond taldekoak, gaur bertan eskainiko dute Euskal Herriko lehen kontzertua, Plateruenean. Kide berri bat ere gehitu da taldera, Joseba Lenoir, bera gerturatu da estudiora. Oholtza gainean egondua da Willis Drummondekin baina hau da diskaren grabaketan parte hartzen duen lehen aldia.

“Nerabezarora itzultzen ari naiz”

Joseba Tapia esan eta burura datorkigun istrumentua trikitixa da. Imaginarioa berritu beharrean gaude ordea, zeren gitarra elektrikoa hartuta dator Joseba Tapia & Besamotzak bere proiektu berrian. Tapiaren ibilbide oparoko hainbat kantu hautatu eta zuzenekoak eskaintzen ari dira, ostiral honetan Egiako Bukowskin dugu hitzordua info7 irratiaren urteurren jaialdian.

Musikaren identifikazioak

Musikaren identifikazioa garbiago ikusiko dugu musika beraren ezaugarriak argi daudenean. Testu egokia melodia gogoraerrazarekin batzen denean, kantua gogoangarri bilakatzeko hurbilago egongo da eta atenporalitatea irabaziko balu, identifikagarriagoa litzateke belaunaldiz belaunaldi.

Begirada xaloa

“Geroarte” esanez dator Bide Ertzean taldea Zutaz kantatzeko liburu-CDarekin. Hemezortzi urteko ibilbidearen erakusgarri den liburua idatzi du Jon Eskisabel kazetariak, eta liburu barruan hamalau kantuz osatutako CDa dator. Emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan. Taldeak egindako ekarpenaz hitz egin dugu Eskisabel eta Imanol Ubedarekin.

Joera berriei begirakoa izan da Burdinola heavy metal saioa

Nazioarteko nobedadeen artean, Korn estatubatuarren “The Serenity of Suffering” diskoa izan dute protagonista. Bestalde, Amaranthe, Avenged Sevenfold, Heaven Shall Burn eta Temperance banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Dawn Of The Maya taldearen “Colossal” lan berri nabarmendu dute, Hibakusha, Fallen Kingdom eta Melmak taldeen musikarekin batera.