Giorgiuo Bassmati etorri zaigu Donostiako estudiora Oso Fan taldearen lehen diskoa aurkeztera. “21 minutu eta 44 segundu” izeneko lanean pop doinuak bildu dituzte Bassmatik berak eta Oriol Floresek.
Category Archives: Musika
13 batukada, 190 perkusiojole… Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa bihar Arrasaten!
Dena prest dute antolatzaileek Arrasate batukada doinuez, eta bestelakoez betetzeko. Bosgarrenez egingo dute Euskal Herriko Batukaden Topaketa, inoiz baino talde gehiagoren parte hartzearekin. Berrikuntzarik ere bada, Mallorkako Saravá batukada gonbidatu dute.
Elektro musikaren berrikuntzak Revolutionary Grooves irratsaioan
Aste honetako Revolutionary Grooves saioan, elektro musikaren berrikuntzak izan dira, artista hauekin: Bochum Welt, Datapop, Crotaphytus, Iconic Black Suit, Inhumna Inspired, Jhon Talabot, Maschine Brennt, Megatron, Pl-anet…
“Euskaraz kantatzen hasi eta plazetatik jendea joan egiten zen”
Oraingoan berriz, lehen egunean agortu dira Akelarreikusteko kontzertuko sarrerak. Gaur eta bihar Hernaniko Oialumen ariko dira “Gauero zuzenean” diskoa kaleratu zutela 30 urte igaro direla ospatzeko. Berrikuntza ugari ekarri zituen plaza talde honek 70-80 hamarkadan eta arrasto luzea utzi du gaur arte. Nork ez du ezagutzen “Hotel California” kantua?
Emakumeen ikusgarritasuna vs ikusezintasuna oholtzan
Euskal Kantugintza atalean emakume musikariek duten ikusgarritasunaz edo ikusezintasunaz aritu gara Leire Palaciosekin. Musikariek eurek jasan behar izaten dituzten komentarioak, gutxiespenak edo biolentzia anitzak aipatu ditugu. Baita hainbat musika jaialdik (Azkena Rock edo Ze Premikin!) agertu duten emakume presentzia eza ere. Oholtzaz kanpoko ikusezintasunak ere nabarmendu dizkigu Palaciosek.
“Injustiziak mugiarazten gaitu baina baita poztasunak ere”
Erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin, hori du bereizgarri Itziarren Semeak taldeak. Altsasuko gertakariek edota Iñigo Cabacasek kantu bana dute “EH Republik” disko berrian baina Mirentxu Patxaran 2.0 bezalako kantu alaiek ere badute lekua. Hamar urte bete ditu taldeak eta hasierako ilusio eta grinarekin jarraitzen dutela ziurtatu digute Manex eta Ibon Altunak.
Zapore ezberdinetako gozoki sorta eskaini du Burdinola saioak
Nazioarteko nobedadeen artean, Koloradoko Cellador taldearen “Off The Grid” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Aldaria, Blaze Bayley, Bloodbound eta Darkblazers banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Bizkaiko Knives taldearen “Superiorem Status Spiritualitatis” diskoa nabarmendu dute, Vhäldemar eta Deimocracy banden musikarekin batera. Bat egin heavy metalarekin!
Nola kantatu diete gizonek emakumeei?
Euskal kantugintza atalean gizonezkoek emakumezkoei buruz idatzi eta kantatutako abesti sorta ekarri digu Andoni Tolosak. Aipagarriak 1976 urte inguruan egindako Ama hil zaigu (Mikel Laboa), Adela (Oskorri, Gabriel Aresti) eta Perttoli (Errobi).
Galdutako zirrara berreskuratuta
Euskal musikaren iruditegian geratu den bikotea da Alaitz eta Maider, zalantzarik gabe. 2004an amaiera jarri ziotenetik musikatik aldenduta egon da Maider Zabalegi, duela hiru urte inguru ordea, aitonaren heriotzarekin batera ekin zion konposatzeari eta bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du orain, “Zuei” izenekoa.
Pott Banda, inoren aginduei men egin gabe
Euskal kantugintza atalean gaur Pott Bandari begira jarri gara Gotzon Barandiararenekin, talde hau sortu zela 40 urte diren honetan. Bereziki Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikaren uztarketaz aritu gara, aipatu ditugu Joseba Sarrionaindia eta Joxemari Iturralde “Jimu” ere.