Negu Gorriak taldearen Sampleen ikerketan hamaikagarren atala egin dute Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastik. Primizia ere eman digute, Kaki Arkarazorekin izan dira eta hainbat sampleren berri eman die, beraz badugu NG Samples luzerako, ze poza!
Category Archives: Musika
LUMA donostiarren Rock ‘n’ Roll proiekzioduna
Le Bukowskiko Axier Aizpuruak Luma donostiarren doinuak ekarri dizkigu: Xabi gitarra eta ahotsean eta Adrian baterian. Aizpuruaren esanetan, proiekzioa eduki dezakeen bikote gaztea da Luma. Zuzeneko geroz eta indartsuagoa dute donostiarrek. “Euren bigarren lanean hobekuntza nabari da, eta perla bat baino gehiago du” Le Bukowskiko kidearen esanetan.
Ez dago herri musikarik aldatzen ez denik
Oiartzungo Juan Mari Beltranekin aritu gara herri musikaren inguruan. Pasioa da berea, txalaparta, alboka, dultzaina eta txistua jotzen ditu. Zer eta 30 mila urte dituen txirula baten erreplika ere jo du guretzako.
Euskal Kantugintza, azken uzta: NG, “Ruper”, Gozategi, Juan Carlos Perez eta Aneguria
Euskal Herriko kantugintzak izugarrizko ondarea du, egunez egun handituz doana. Euskal kantugintza atala Gotzon Barandiaran, Urko Rodriguez eta Arkaitz sagasti, Maixa Lizarribar, Jon Eskisabel eta Leire Palaciosekin osatu dugu kurtso honek. Gaur, amaitzeko, kantu bana eskatu diegu.
Napoka Iria: “Euskal Herrian daukagun gauza ederrenetako bat gaztetxeen sarea da”
Badoa Napoka Iria, 12 urteko bidea, maketa bat, bi disko eta 11 kolaborazio utzita. Uztailaren 7an azken kontzertua eskeiniko dute Miren Narbaiza eta Ander Mujikak. Etena egin zuten duela bi urte, eta azkenean fase bat itxi eta taldearen ibilbideari amaiera jartzea erabaki dute. Bitartean, sortzen jarraitzen dute, Mirenek, bakarlari gisa, Mice lana urte amaieran kaleratzea espero du. Ander, berriz, Anarirekin dabil, baita Javier Muguruzarekin ere. Gaztetxeen balioa azpimarratu dute biek: “Euskal Herrian daukagun gauza ederrenetako bat gaztetxeen sarea da, opari bat da”.
Negu Gorriakek mundu osotik edan zuen, sanpleek erakusten duten moduan
Euskal kantagintza atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin Negu Gorriaken kontuen tripei begiratu diegu kurtso honetan. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleek zein abestitan duten jatorria azaldu digute. Kurtsoko azken kolaborazioa No Problem, Hitzaurrea, Hitz egin eta Radio Rahim kantuk ekarri dizkigute. Plazer bat izan da bikote!
“Bizitzaren ospakizuna izango da gaurkoa”
Fermin Muguruza irundarrari Adarra saria emango diote gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta kontzertu berezia eskainiko du Micaela Chalmeta Big Bandarekin. Epaimahaiak ebatzi du “beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara”. Gurean izan dugu Moskuko abeslaria.
Grises, Euskal Herrian ugarituz doan musika elektronikoaren ikur
Ostiralero bezala musikari egin diogu tartea Kale Gorrian saioan. Popa eta elektronika hautatu ditugu asteari amaiera emateko. Horretarako Grises taldeko Amancay Gaztañaga gonbidatu dugu, uda ate joka dugun honetan Zestoako taldea jaialdiz jaialdi ibiltzeko lanak prestatzen ari den honetan.
Irauten, Mikel Kartonen diska berria; euskaraz bizitzeko, euskarak irauteko
2014ean Protesta ahotsa kaleratu ostean, Irauten izeneko bigarren diska esku artean du Mikel Karton bakarlari donostiarrak. Musika pasio duela nabari zaio, eta argi dio bere sorkuntzan euskara ardatza dela.
Zuzenekoak sailaren seigarren atala eskaini du Burdinola irratsaioak
Oraingo honetan, Norvegiako Dimmu Borgir taldearen “Forces Of The Northern Night” zuzeneko diskoa izan dute protagonista. Horrez gain, Amorphis, Arch Enemy, Avulsed, Between The Buried And Me, Metal Church, Luca Turilli’s Rhapsody eta Stratovarius banden zuzeneko abestiak eskaini dituzte. Metal kontzertu batean bezala sentitu!