Kalakan taldea utzi eta proiektu berria pentsatzeari ekin zion Thierry Biscaryk. Emaitza Manez eta Kobreak proiektua da. Abeslari Anhauzearrak alboan bost musikari ditu, kobreak. Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartuz kondaira eta istorio ezberdinak kontatzen ditu. Doinu berrien freskotasunak oso entzungarri egiten du diskoa bera.
Category Archives: Musika
Agur Lauroba, ‘hemen eta han arteko lekuren batean ikusiko dugu elkar’
Lauroba taldeak 14 urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Bihar emango du azken kontzertua Donostiako Dokan. Azken urtetan musika ‘modu duin batean’ plazaratzen jarraitzea zaila egin zaiela aitortu digu Iker Laurobak. Lau disko luzeren ondoren utziko dute taldea, ‘nostalgia puntuarekin eta ingurukoek emandako maitasunarekin’ ordea.
Jendarteko ‘Tenpluak Erre’tzera dator LIHER
Liher talde donostiarraren ‘Tenpluak erre’ diskoak argia ikusi berri du. Urtebetez egon dira disko berria prestatzen eta gogotsu daude kontzertuetarako, Lide Hernandok eta Iñigo Etxarrik aitortu dutenez. Taldea bera gorpuztuta eta indartuta, aurreko lanarekin eman zituzten 100dik gora kontzertu emateko prest dira taldekideak.
London International Ska Festival Reggae Fever irratsaioan
London International Ska Festival jaialdi famatuak 30 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko 4 egunetako egundoko jaialdia montatu dute. 16 ekitaldi 4 egunetan. Besteak beste, The Clarendonians, Ken Boothe, Derrick Morgan, Fredie Notes… Informazio guztia Reggae Fever irratsaioan!
Death metalaren joera melodikoa landu du Burdinola irratsaioak
Death metalaren joera melodikoa landu du Burdinola irratsaioak. Suediako Tribulation taldearen “Down Below” diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. In Vain, Kalmah, Bloodshot Dawn eta Moonloop banden berriena ere eskaini dugu. Herriko Burdina atalean, berriz, Arabako Amankomun taldearen “Hombre Animal” diskoa nabarmendu dugu, Recreate eta After Life banden doinuekin batera. Bat egin heavy metalarekin!
2018aren erritmoan sartu da Burdinola irratsaioa
Nazioarteko nobedadeen artean, Galiziako Strikeback taldearen “The Plague” diskoa izan dute protagonista. Era berean, Cruentator, Archspire, The Haunted eta Alien Weaponry banden berriena eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Iruñerriko Herabe taldearen “Egiari Zor” diskoa nabarmendu dute, Meltdown eta Lurgorr banden doinuekin batera. Metalzaleak tarteak osatu du programa. Bat egin heavy metalarekin!
Haize freskoa dakar NOGEN taldeak
Abuztuan kaleratu zuen NOGEN boskoteak LYS izeneko EPa. Hiru kantu bildu dituzte, baina kontzertuetan hamarretik gora abestiko zerrenda dute. Jone Lazpiurrek, Olatz Cuevasek eta Jokin Guilisagastik taldearen ibilbidearen eta anbizioen berri eman digute.
Xabier Montoiaren ‘Gorraizea’, proposamen soil eta akustikoa.
Pianoa eta soka laukotearekin kaleratu du ‘Gorraizea’ izeneko lan berria Xabier Montoiak. Bere estudioko zazpigarren lanaz mintzatu zaigu ibilbide luze eta aberasgarriko abeslaria. Musikari profesionalekin lan egitea berria izan da Montoiarentzat, bere ideiak segituan moldatu zituzten partituretara, eta grabazioa bera ere oso laburra izan zela kontatu digu.
PELAXen ‘Talka egiten du didaktika’ diskoa
Unai Pelayo PELAX taldeko esentziak zortzi kantuz osatutako diska berria aurkeztu digu. Iñigo Irazokiren Atala estudioan grabatutako diskoan alboan izan ditu Cowboy Orchestra Saioak diskoko musikariak. Proiektu ezberdinetan dabil, tartean Pelax&Telmo Trenor lanarekin.
Geldirik ezin egon eta HIRI GALDUAK proiektuari ekin dio Josu Calvok.
Iadanik kontzertu batzuk eman ditu Josu Calvok modu akustikoan Hiri Galduakekin. Hi Exekutiboko kidea da proiektuaren arima eta gorputza. Zortzi kantuz osatutako Paititi dizkoa kaleratu du. Bakarka eta akustikoan diharduen arren, ez du baztertzen proiektua garatu eta musikariak batzea.