Eraginkortasuna eta sinesgarritasuna garaile

Atzo gaueko hauteskunde emaitzak aztertu ditugu Iñaki Petxarroman, Gaizka Aranguren eta Mertxe Aizpuruarekin. Zergatik irabazi du Podemos-Ahal duguk? Zergatik galdu EH Bilduk? Nafarroan zer gertatu da Aldaketa hautagaitzarekin? Madrilgo gobernua nola osatuko da?

Euskal identitatea babesteko guneak

Tolosak bertan jarraitzea erabaki duela eta, UEMA Udalerri Euskaldunen Monkomunitateari begira jarri gara lehenik. Hizkuntzarekiko erakundeek hartu beharreko konpromisoez aritu gara baita erakunde eta eragileen arteko elkarlanaz ere. Nafarroan, batera aritzeko foroa sortzeko proposamena egin du Kontseiluak. Ana Eizagirre eta Marisa Barrenarekin hausnartu dugu.

Hauteskunde giroa Katalunian eta Madrilen

Estatuan zer nolako hauteskunde giroa dagoen eta alderdien arteko lehia zer nolakoa den jakin nahi izan dugu. Horretarako, Kataluniara eta Madrila jo dugu. Samara Velte Berriako kazetariarekin hitz egin dugu Kataluniako giroaz eta bereziki boto independentistaren egoeraz. Madrildik berriz, Mikel Arregi Radio Euskadiko kazetariak gako nagusiak eman dizkigu.

Zer utzi du agerian Abel Azkonaren erakusketa ondoko kalapitak?

TERTULIA Aldaketaren alde, guztion Iruñea. Fundamentalismorik ez lelopean ehunka lagun atera zen atzo kalera fundamentalismoa arbuiatu eta udalari babesa agertzeko. Abel Azkonaren erakusketa ondotik sortu den auziak zer islatzen du? Nolakoak izan dira alde desberdinetatik egon diren erantzunak? Eta udalaren kudeaketa? Mertxe Aizpurua eta Gaizka Arangurenekin hausnartu dugu.

Zergatik da Alderdi Komunista lurralde elkargo bakarraren kontrako etsai sutsua ipar Euskal Herrian?

Lurralde elkargo bakarraren eztabaida puri-purian da ipar Euskal Herrian eta aste honek albsite ugari utzi ditu gaiarekin lotuta.

Nolakoa izango da azkenean ipar Euskal Herriak izango duen erakunde propioa?

Pepe Aizpuruak (Gure Irratia) eta Pantxika Arranbidek (Irulegiko Irratia) parte hartu dute gaurko tertulian eta ostiralero bezala, ipar Euskal Herriari loturiko gaiak hartu ditugu hizpide bi kazetariekin.