[TERTULIA] Lehenik eta behin Sortuko zuzendaritzara ez aurkezteko Hasier Arraizek gurean iragarritako erabakiari begira jarri gara Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Modu positiboak baloratzeaz gainera zenbait galdera ere bota dituzte airera. Errefuxiatuen krisiari eta Idomeniko kanpalekuarekin Greziako gobernua egiten ari den kudeaketari begira ere jarri gara.
Category Archives: Mahai ingurua
Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen Lan Erreformaren kontrako protestak azkartuz doaz
Idoia Eraso (GARA), Pantxika Arranbide (Irulegiko Irratia) eta Pepe Aizpuru (Gure Irratia) kazetariek asteak eman dituen albiste esanguratsuenetako batzuk aztertu dituzte. Besteak beste, Lan Erreformaren kontrako greba orokorra eta lurralde elkargo bakarraren afera bezalako gaiak landu dituzte hiru kazetariek.
Independentismoa eta euskara bultzatzea, batera doazen bideak?
[TERTULIA] Ipar Hegoa fundazioak eta Parte Hartuzek Euskal Estatuaren inguruan joan den astean kaleratu zuten ikerketari begira jarri gara Gaizka Amondarain eta Zigor Etxeburuarekin. Bereziki, euskalgintzatik eta euskarari eta euskal kulturari dagokionean agertu diren kezkei begira jarri gara.
Zaborrak, osasuna eta interesak
[TERTULIA] Hondakinen kudeaketarekin lotuta azken aldian gertatu direnei begira jarri gara Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin: Lezoko alkatearen dimisioa, Ordizia eta beste herri batzuetako galdeketak edota erraustegiaren aurkako mugimendua.
Gerra estrategia lehen eta orain
[TERTULIA] 30 urte dira Euskal Herriak ezetz esan ziola NATOri, Nato ekonomikoa bezala ezagutzen dugun TTIP akordioa ere hor dugu eta Europa ekonomiko horretan azken krisia errefuxiatuena da. Duela 30 urteko mugimendu antimilitaristak gaurkotasuna du egun? Gerraren aurka ekitetik urrun gaude?
Teoria eta praktika feminista, non dago oreka?
[TERTULIA] Martxoak 8aren ondorenari begira jarri gara Zaloa Basabe eta Amagoia Mujikarekin. Mobilizazio indartsuak baina borroka esanahiez hustutzeko keinuak ere ikusi ditugu? Teoria feminista eta eguneroko praktika, non jarri behar da indarra? Eta guztion denborak berdin balio al du?
Ordungo eta egungo langile borrokak, eskubideetan atzera egin dugu?
[TERTULIA] Martxoak 3ko gertakariak oinarri hartuta orduko eta egungo langile borrokei eta lan erreformei begira jarri gara Marisa Barrena eta Ixabel Etxeberriarekin. Eskubideetan atzera egin dugu? Zer garrantzia dute sindikatuek?
Gaituenak zigortuenak
“Gaituenak zigortuenak” hala izan direla Nafarroako LEParekin adierazi digute Zaloa Basabe eta Zigor Etxeburuak. Gobernuaren kudeaketa desastrea izan dela uste dute eta kolperik handiena euskaldunek jaso dutela. Gizarte mugimenduen aktibazioa beharrezkotzat jo dute.
Salbatu daiteke 2016 Hiriburutza?
Kritiko, oso kritiko agertu zaizkigu Axier Lopez eta Lorea Agirre Kultur Hiributzarekin eta zehazki larunbateko ekitaldiarekin. Zerbait salbatzekotan egitarauaren zati bat salbatuko luke Agirrek, gainerakoan zentzu guztia gadu duen eta izan nahia eta ezina agerian geratzen ari den ekimena dela adierazi digute.
“Ez dugu onartzen bi mailatako hiritartasunak eta migranteak sortzea”
Urte berriak zaharrak berri migranteen eta errefuxiatuen errealitateari dagokionean. Bi lekutan jarri dugu fokoa guk gaurkoan. Batetik, Hendaian, bertako erretentzio zentroa hustu eta egoera irregularrean dauden pertsonak Bordele eta Tolosara eramaten ari direlako. Bestetik, Alemanian, Kolonian urtezahar gauean gertaturiko eraso sexisten eztabaida errefuxiatuen esparrura desbideratu delako. Cimade elkarteko Amaia Fontang eta Alemanian errefuxiatuei arrera egiten diharduen Isa Marinekin hitz egin dugu.