Hasteko eta behin, urriaren 12 honi begira jarri gara Mikel Jauregi eta Zaloa Basaberekin tertulian. Jai egun arrotza baina praktikan ez ote da ohiko jai eguna? Borroka egun bat izatetik urrun?
Category Archives: Mahai ingurua
Nola bizi nahi dugu zahartzaroa?
Galdera horri erantzunez bidu ditugu mahaiaren bueltan tertulian Mertxe Aizpurua eta Ana Eizagirre. Zahar egoitzak, eguneko zentroak, norberaren etxea, etxe kolektiboak…eredu berriak behar ditugu? Horretarako prestatuta dago gure jendartea?
“Independentziaren aurkakoak ere mobilizatzeak emango dio legitimitatea erreferendumari”
Kataluniako parlamentari subiranistek Puigdemont presidenteari konfiantzazko botoa eman ondoren, berriro Katalunian irekitzen den agertokira begira jarri gara Samara Velte Berriako kazetariarekin. Sintonia ona berreskuratu dute subiranistek? Zer beharko da hurrengo erreferenduma loteslea izan dadin?
Tradizionala, berritzailea? Zer nolako pedagogia ereduak ditugu?
Metodologia berritzaileek gero eta leku gehiago dute gure ikastetxeetan. Zeintzuk dira horiek eta zein irizpideen arabera jartzen dira martxan? Zein erreferente dituzte gure ikastetxeek? Ikastolen Elkarteko pedagogia arduradun Abel Ariznabarreta eta Euskal Eskola Publikoaren baitako BIHE institutu publikoen elkarteko zuzendari Josu Etxaburu gurean.
Zineak emakume aurpegia ere badu
Kursaaleko Nineu tabernatik egin dugun saio berezian hainbat emakume zinemagile elkartu ditugu: Lur Olaizola, Miren Aperribai eta Las chicas de Pasaik-eko Maria Elorza eta Maider Fernandez. Aurtengo Zinemaldiari eta, oro ar, euskal zinemari begira jarri gara.
Debekuak boomerang efektua eragingo al du?
Zigor Etxeburua eta Iñaki Petxarromanekin aztertu dugu tertuilan, herritarren ordezkari izateko Arnaldo Otegiri auzitegiek ezarritako debekua. Herritarrek EH Bilduren aldeko botoa ematea areagotuko al du? Diadara begira ere jarri gara.
Eraso sexisten aurka urratsa eman da uda honetan?
Jaizkibel konpainiaren Berdintasun saria jaso du Iruñeko herriak eraso sexisten aurka emandako erantzunagatik. Ez da kasualitatea. Oso gogoan dugu San Ferminetan kalean ikusi genuen argazkia. Nolatan urrats hori? Zeri esker lortu da? Mertxe Aizpurua eta Garbiñe Elizegirekin hausnartu dugu.
Normaltasuna lortu edo normalitatea irauli?
Sexu askapenaren alde urratsak eman dira diskurtsoan baina eta praktikan? Zenbat Orlando txiki dago munduan eta gurean? Homofobia eta transfobia ez da iraganeko kontua eta horregatik kalera aterako dira gaur LGTBI kolektiboko kideak eta, oro ar, sexu askapenaren alde dauden herritarrak. Gurean izan ditugu Medeak taldeko Josebe Iturrioz, Gehituko Aintzane Muguruza eta Ibai Fresnedo sexu askapenerako militantea.
Biolentzia matxistari “drama familiarra” deitzen zaionean eta inor gutxik salatzen duenean
Aste honetan Angelun izan den erahilketa matxista hirukoitzak terminologia kontu hutsetik haratago doan afera mahai-gaineratu du. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen arabera, emaztea eta bi alaba hil zituen gizonaren krimenean «ez da genero indarkeria kasurik aipatzen ahal, ez dagoelako senar-emazteen artean bortizkeriarik egon zen zantzurik».
Orlando hainbat munduan eta gurean
Astebete da Orlandako eraso larria gertatu zela. Ixiltzen eta ezkutatzen direnak ordea asko dira mundu zabalean eta horietan harreta jarri nahi izan du LGTBI kolektiboak. Euskal Herrian ere ez gaude homofobia eta transfobiatik salbu. Hortik, ekainaren 28an kalera ateratzeko deia egin izana. Iruñea eta Bilboko lagunekin hitz egin dugu.