Oihana Etxebarrieta kazetaria eta Bilgune Feministako kidea eta Ariane Kamio Naiz-eko kazetariarekin izan dira gurean, eta Lan osasunaren nazioarteko eguna eta “gazteak eta prekarietatea” aipatu ditugu.
Category Archives: Mahai ingurua
Mahainguruan
Gaurkoan Mikel Goñi kazetaria eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako kideak izan dira gurekin eta Poloren kalapita, Guardia Zibilaren bisita Zintruenigoko eskolan eta klima aldaketaz hitz egin dugu.
Mahainguruan
Gaurkoan Gotzon Barandiaran idazlea eta Ahotsenea ekimeneko arduraduna eta Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolaria izan dira gurekin eta euskarazko teatroa eta euskal sortzaileak nazioartean aipatu ditugu.
Mahaingurua
Markel Ormazabal Aztikerreko langilea eta Donostiako Piraten sortzaileetakoa, eta Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea izan dira gurekin eta Donostia 2016 eta instituzioetako politika eta herritarrekiko harremana gaien inguruan aritu gara.
Mahaingurua
Oihana Etxebarrieta kazetaria eta Bilgune Feministako kidea eta Kontxita Beitia frankismo garaiko lehen ikastoletako andereñoarekin Etxarri Aranazko galdeketa, Gure esku dago eta Aske guneaz jardun gara.
Mahainguruan
Gaizka Amondarain irakaslea eta Hala Bedi irratiko laguna eta Arantza Santesteban historialariarekin eraldaketa soziala eta ezkerreko erakundeen ardura eta gakoak aztertu ditugu.
Mahainguruan
Maritxu Lopepe Laborari aldizkariko koordinatzailea eta Mikel Goñi kazetaria izan dira gaur mahainguruan. EHKOlektiboa, tokiko monetak eta Trikifolia dokumentala hartu dituzte hizpide.
Manuel Vals-en zentralizazio planaz hausnartu dugu
Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitateaz hausnartu dugu gaurko Kalegorrian. Iparraldeko Hitza egunkariko Aitor Renteriaren laguntzaz, aste honetan bertan Manuel Valsek, lehen ministro frantsesak, aurkeztu duen “deszentralizazio plana” aztertu dugu.
Mahainguruan
Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolaria eta Iñaki Petxarroman Berria egunkariko zuzendari ordearekin Palestina eta euskara aztertu ditugu.
Mahainguruan
Unai Gartzia historialaria, irakaslea eta Hala Bedi irratiko laguna eta Kontxita Beitia frankismo garaiko ikastoletako andereñoarekin egon gara eta Euskara eta Aske Gunearen lehen urteurrenaz jardun gira.