Mahaingurua

Markel Ormazabal Donostiako Piraten sortzaileetakoa eta Mikel Garcia Argiako kazetaria izan dira gurekln, eta igandeko giza katea eta jai herrikoiak aipatu ditugu.

Mahaingurua

Unai Gartzia historialaria, irakaslea eta Hala Bediko laguna eta Kontxita Beitia frankismo garaiko Ikastoletako andereñoarekin izan gara Gure Esku Dago ekimena eta igandeko giza katea aipatu ditugu.

Gure Esku Dago, herritarren sarea

Herritarrak izan ziren protagonista atzoko giza katean eta herriz herri, auzoz auzo egindako lanketak egin du posible, hain zuzen, atzoko ekimen arrakastatsua. Gure Esku Dago ekimenak sortu duen sare horri begira jarri gara, atzokoan sentitu eta bizitutakoa kontatu eta aurrera begira jartzeko. Barakaldoko Koldo Castañosekin, Nafarroako lan taldeko Txetxu Ezkurrarekin eta Hernaniko Miren Lukas eta Ander Txintxurretarekin hitz egin dugu.

Aitor Renteria, “Txato”, gogoan gaurko tertulia berezian

Ostiralero, Kalegorrian saioaren tertulian parte hartzen zuen Aitor Renteria kazetariak. Gaur ordea, bere hutsunea nabaritu dugu. Aurreko larunbatean zendu zen “Txato” eta hori dela eta, Idoia Eraso eta Allande Boutin kazterien laguntzarekin, gure omenalditxo xumea egin nahi izan diogu.

Mahainguruan

Gotzon Barandiaran idazlea eta Ahotseneako arduraduna eta Ixabel Etxeberria irakaslea izan dira gurekin ta Gure Esku Dago ekimena eta erregearen abdikazioaren ondoren sortu diren errepublika eta independentzia eskariak aztertu ditugu.

Mahainguruan

Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea eta Danele Sarriugarte itzultzaile eta idazlea izan dira gurekin eta, kultur aniztasuna, euskara eta feminismoa aipatu ditugu.

Mahainguruan

Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko laguna eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetaria izan ditugu mahaiaren bueltan ereserkiez eta euskal kantagintza tradizional eta garaikidearen uztarketaz aritzeko.