Mikel Jauregi (GARA) eta Asier Lopez (ARGIA) kazetariak izan ditugu gaurko mahai inguruan bidelagun. Besteak beste, asteburuan Beñat Zalduak idatzitako artikulua hartu dugu hizpide ¿Votar es cosa de ricos? Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlari diren Braulio Lópezek eta Manuel Trujillok egindako ikerketata oinarri, erreportaiak dio, behartsuek aberatsek baino askoz gutxiago hartzen dutela parte hauteskundeetan, batez ere, hirietan.
Category Archives: Mahai ingurua
Agurtu dute Fidel, iraultzaren balioei eutsiz
Kubatik bueltan gurean izan ditugu Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarroman kazetariak, bidali berezi gisa aritu dira Gara eta Berriarako Fidel Castroren agurraren berri ematen Kubatik. Bereziki beltzen komunitateak emandako agurra nabarmendu dute. Fidelik gabeko Kubak dituen erronkei begira ere jarri gara.
Lan egun testimoniala, antolatzen ez den bitartean
Tertulian gaurko egunari, konstituzio espainiarraren egunari, begira jarri gara Zigor Etxeburua eta Gaizka Arangurenekin. Lan eguna edo ohiko jai eguna gurean? Indepentziarekin lotuta Urkulluk egindako adierazpenak hizpide izan ditugu baita Nafarroako gobernuak egin berri duen inkesta ere.
Normaltasun keinu bat?
Gaur abiatuko ditu irakasle lanak Habanako unibertsitatean Joseba Sarrionandiak. Asteburuan kaleratutako elkarrizketa eta irudiek zer esana eman dute, horien inguruan hausnartu dugu Mikel Jauregi eta Iñaki Petxarromanekin. EAJ eta PSEren arteko akordioaz ere hitz egin dugu.
Altxako ote dugu burua?
Hautsak harrotu ditu Txinan gertatu den ezbeharrak, bi urteko haurra hil da autoak harrapatuta eta haren ama bizpairu metro atzera zioan smartphone-ari begira. Hemen ere gerta liteke horrelakorik? Ba ote du mugarik smartphonekiko menpekotasunak? Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin hausnartu dugu tertulian.
Eskuin muturra indartsu Europan, Trumpekin indartsuago?
Trumpen garaipenari eta honek Europako eskuin muturrean izan dezaken eraginari begira jarri gara tertulian Goizeder Taberna eta Axier Lopezekin. Trumpen garaipenak bultzada emango dio indartzen ari den eskuin muturrari? Ezkerra herritar klaseetatik aldentzen ari da?
Azalaren koloreak nola eragin du erantzunean?
Elhadji Ndiayeren heriotzari eta honi emandako erantzunari begira jarri gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Jatorri senegaldarra duelako ez gara kalera atera edo, oro ar, gutxiago mobilizatzen garelako? Joseba Sarrionaindia ere aipatu dugu.
Ipar Euskal Herriko albisteak tertulian Idoia Eraso eta Pantxika Arrambiderekin
Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitateaz aritu gara Pantxika Arrambide eta Idoia Eraso kazetariekin. Nagusiko bi gai landu ditugu. Batetik, larrialdi egoeraren baitan, terrorismo ekintzengatik epaituak izan direnen fitxategia osatzen ari dira Frantzian eta fitxategi horren baitan Parisek 35 euskal preso eta zazpi preso ohi sartu dituela aipatu dugu.
Pobrezia eta bakegintza
Pobrezia eta prekarietatea areagotzen ari dira gurean, gero eta txiroagoak gara. Ohartzen al gara ordea? Eta bazterketa soziala handitzeak zer eragin izan dezake bakegintzan edo gatazkaren konponbidean? Elkar loturik al doaz bi eremuak? Mertxe Aizpurua eta Ana Eizagirrerekin egin dugu gogoeta.
Zer nolako balioa dute Nobel Sariek?
Literatur Nobel Saria Bob Dylani eman diotela jakin berritan literatur sariei begira jarri gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Egokia da saria musikariari eman izana? Zertarako balio dute Nobel Sariek?