La tertulia de Kalegorrian

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participa en la tertulia Juan Ibarrondo, y contamos con una intervención de Fede Garcia de Sos Racismo Araba.

Tertulia: opor garaia eta ondorena giza harremanetan

Bikote banaketa gehien gertatzen diren garaia omen da uda eta opor garaia. Era berean, familiaz gozatzeko eta elkartzeko momentuak ere badira baina guraso asko haurrak eskolan noiz hasiko desiatzen ere egoten da. Opor garaiko giza harremanez eta oporrek gure bizitzetan hartu duten garrantziaz ere hausnartu dugu gaurko tertulian Unai Gartzia irakasle eta Hala Bedi irratiko lagunarekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin.

Tertulia: alardea zeren sintoma? nork du giltza? pribatua ala publikoa?

Hondarribiako alardearen egunean gai horixe izan dugu aztergai tertulian Arantza Santesteban historialariarekin eta Danele Sarriugarte itzultzaile eta idazlearekin. Hondarribi nahiz Irungo alardeen gatazkaren jatorria non dagoen aztertu dugu, zein emakume eredu bultzatu nahi den edota jaiak publikoa ala pribatua izan behar duen. Instituzioen papera ere aipatu dugu, baita alarde parekidearen aurka agertzen diren emakume gazteen jarrera ere.

Ipar Euskal Herriko aktualitatea mahai-inguruan

Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko gaien inguruan solastu dugu. Gaurkoan Idoia Eraso, Jose Luis Aizpuru eta Allande Boutin izan dira gurekin.

Mahaingurua

Ohiko formatoan jarraituko dugu Kalegorrian saioaren denboraldi berrian eta tertuliarekin emango diogu hasiera bigarren zatiari. Horretarako, joan den ikasturteko hainbat lagun izango ditugu baina berriei ere zabaldu diegu atea eta horietako bat izan da gaur gurekin, Axier Lopez Argiako kazetaria. Berarekin batera gure tartean eta irratian ere laguna dugun Oihana Etxebarrieta kazetaria eta Bilgune Feministako kidea aritu da. Biekin gogoeta egin dugu nazioartean eta gurean ere ikusten ari garen biolentzia forma ezberdinen inguruan.

Tertulia Karelean saioan

Gaurko tertulian solaskide izan ditugu Kattalin Miner eta Gorka Bereziartua. Euskal Herriko jaien ereduaz mintzatu dira alde batetik. Bestetik, lan munduan eta batik bat osakidetzan euskal hiztunek euskaraz hartatuak izateko dituzten zailtasunez hausnartu dute.

Tertulia Karelean saioan

Brasilen ospatutako mundiala bukatu berri, txapelketaren inguruan aritu gara solasean Berriako Jon Ordonez kazetariarekin eta Benat Zarrabeitia kazetariarekin. Aurtengo txapelketak marka egin du sare sozialetan eta telebista sarean. Zer nolako jarraipena izan du Euskal Herrian? Zer gertatuko litzateke Euskal Selekzioa ofiziala balitz? Zilegia al da oinarrizko hainbeste behar duen herrialde batean Munduko Kopa jokatzea? Eta etxeko kontuetan…ez al dira Euskal Herrian ere kirol alorrean gehiegizko inbertsioak egiten?

Mahainguruan

Eneritz Otamendi baserritarra eta EHNE sindikatuan ardurak izandakoa eta Maritxu Lopepe Laborari aldizkariko koordinatzailea izan dira gurekin.