20 urtetan 33 milioi errefuxiatu izatetik, 65 izatera, eta egoera konpontzetik urrun, okertu egin daiteke

Errefuxiatuen nazioarteko egunaren biharamunean gaiaz aritu gara tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Errefuxiatuen aurrean xenofobia handitzen ari dela, auzia jatorrizko herrialdeetan konpondu behar dela, mendebaldeak duen ardura edota klima aldaketaren mehatsua aipatu dituzte, baita, egoera konpontzetik urrun ikusten dutela ere.

1,80 metro garai eta 45 kilo. Norentzat da hori ederra?

Moda pasareletan lan egiten duten modeloak argalak direla bista da, argalegiak maiz, eta horregatik hainbat herrialde hasi dira hori eragozteko neurriak hartzen. Azken Frantzia: pasareletako modelo guztiek egiaztatu beharko dute gorputz masaren indize (GMI) egokia dutela, mediku baten ziurtagiria aurkeztuta. Baina zergatik eta nork ezartzen ditu edertasun kanon horiek? Amagoia Mugika eta Marisa Barrenarekin egin dugu hausnarketa.

Zer balore dute Errekaleor bezalako guneek?

Atzoko Errekaleorreko gertakariei begira jarri gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Antzeko proiektua izan daitekeen Frantziako ZAD guneaz ere egin dugu gogoeta eta Iberdrolaren jardunetik tiraka energia alorrean lortu beharreko burujabetzaz hitz egin dugu. Lasalleren hitzak ere ekarri ditugu.

Pasatzen utzi ala salatu?

Gertatu zen lehenago beste batzuekin eta gertatu da orain Miren Gaztañagarekin lehenik eta Itziar Ituñorekin ondoren, euskal aktoreen aurkako boikota sustatu dute beste behin ere estatu espainiarretik. Nola bizi dute aktore zein zuzendariek? Nola jokatu? Nahikoa babes badute euskal aktore zein zuzendarik? Itziar Ituño, Tessa Andonegi eta Jon Garañorekin hitz egin dugu.

Bidea ireki zuen

Euskal zinea existitzen ez zela esaten zen garaietan bera jada ari zen egiten. 1985ean Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea egin zuen eta ondotik etorri ziren beste hainbat. 66 urte zituela zendu zen pasa den ostiralean Juanba Berasategi. Haren ibilbideari eta pertsonari begira jarri gara Euskadiko Filmategiko Jon Lopezekin eta Joserra Senperena musikariarekin.

Handira jokatzen segi behar

Larunbatean Baionan izan zen armagabetzeari begira jarri gara tertulian Lorea Agirre eta Goizeder Tabernarekin. Egunaren esanahiaz haratago, aurrera begira politikoki, sozialki eta era komunitarioan egin beharreko lanketan hitz egin dugu. Korrikari begira ere jarri gara.

Katalunia eta Eskozia aurrera, eta gu?

Erabakitze eskubideari eta burujabetza prozesuei begira jarri gara tertulian Marisa Barrena eta Mikel Jauregirekin. Katalunia eta Eskoziatik iritsitako erabakiak aztertu ostean gure herrira begira jarri gara. Zer garrantzia dute asteburu honetan egingo diren galdeketek?

“EITB kikildu egin da”

Mertxe Aizpurua GARAko eta Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariekin aritu gara hausnartzen EITBko “Euskalduna naiz eta zu” saioaren inguruan gertatutakoarekin. Defentsarako tarte gutxi dute saio egile eta partehartzaileek, telebista pubikoak erretiratu egin baititu saioak. Erabaki egokia da hori? Bestale, EITBk esan du hemendik aurrera kontrolatu egingo dituela edukiak. Eta hor dago koxka: hori zentsura da edo ez? Nor hausartuko da orain espainiari buruz zerbait esaten?

Ipar Euskal Herrian ere kanpaina egingo du Le Pen-en Fronte Nazionalak

Ostiralero bezala Ipar Euskal Herriko aktualitatearen errepasoa egin dugu gaur Ihintza Arrieta kazetariaren eskutik. Besteak beste, hauteskunde presidentzialak hartu ditu hizpide Arrietak eta Le Pen-en Fronte Nazionalak ipar Euskal Herrian geroz eta babes zabalagoa duela ohartarazi du.

Ze itxura du Jaurlaritzaren hizkuntza politikak?

Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu berriak legegintzaldi berrirako marraztu dituen ildoei begira jarri gara tertulian Zigor Etxeburua eta Mikel Jauregirekin. Bereziki, hizkuntza politikari erreparatu diogu.