Zinea.eus atariko Maialen Goñik aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerak izango dituen aldaketak aipatu dizkigu. Euskarazko filmen jaialdi bakarra urriaren 16tik 23ra izango da aurten. “70ko hamarkadaz geroztik, euskal zinegile, aktore, ekoizle eta industriako lagunen topaleku bilakatzen da urtero”. Bestetik, bihar zinemetan estreinatuko den “Kubo and the Two Strings” abenturazko animazio filmaz hitz egin digu Goñik.
Category Archives: Kultura eta artea
Non du jatorria eta zein esanahi du lauburuak?
Asteartero gisan Joseba Aurkenerena etorri zaigu estudiora. Euskal ikur edo sinboloen barnean ezagunena dugun lauburuaren inguruan hitz egin digu. Horretaz gain, bazenekien euskal egutegia nolakoa nola banatzen zen? Ba entzun adi, Josebak xehetasun guztiekin eta pasioz kontatu digulako.
“Gai-jartzailearen figura baloratu eta errespetatu behar da”
Bertsolaritzaz aritu gara gaur solasetan Josu Goikoetxea bertso gai-jartzailearekin. Hedabideetaz maiz dute bertsolariek lekua, eta gutxi gai egile eta gai jartzaileek, eta horrekin bukatzeko Goikoetxea gonbidatu dugu gurera. Dozenaka galdera egin dizkiogu bat bestearen atzetik. Noiz da gai bat ona? Zein da inspirazio iturria? Bertso saio batean zein da gai jartzailearen ardura? Idatzita ez dagoen legerik badago? Eta noski, bertso tramen inguruan ere hitz eign dugu, nola ez ba!
Eugenio Arraiza, euskal kulturaren bultzatzaile nekaezina
Eugenio Arraiza hala definitu digu Mikel Haranburu Euskokultur fundazioko kideak. Memorian, toponimian, komunikabideetan, bertsolaritzan edo kantugintzan egindako ekarpena aipatu ditugu. Hura gogoan 40 urtez euskal kultura:Eugenio Arraiza gogoan mahaingurua antolatu dute gaur arratsaldeko 17:30ean Iruñeko Kondestable jauregian UEUk antolatutako Udako Ikastaroen baitan.
“Taldea nire kantak jotzen zoriontsu dela ikustean oso zorteduna sentitzen naiz”
Izaro izen artistikoaren atzean duela bi urte gitarra erosi, konposatzeko adina ikasi eta behin barruko txorrota zabalduta geratu gabe dabilen Izaro Andres da. Bere lehen diskoa grabatzen ari da Oriol Flores, Iker Lauroba, Ane Bastida eta Yon Bidaurrekin batera, irailean kaleratuko duena. Bertako bi kantu jo dizkigu.
“Euskal kulturak urteak daramatza autodeterminatzen”
Eta kultura autodeterminatuko balitz? izenburupean bi eguneko jardunaldia antolatu dute UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean. Hamabost aditu ariko dira gogoetan eta sei kultur egitasmo eredu ere aztertuko dituzte. Uztailaren 6 eta 7an izango da Baionako Zizpa gaztetxean. Lorea Agirre antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.
“Euskal klasikoetan perla ederrak aurki daitezke, benetan balio du denboran bidaiatzeak”
Jende askok esan izan omen dio Alex Artzelusi euskarazko testu zaharrak irakurtzeak ez duela balio, ia denak erlijio katolikoari buruzkoak direlako. Artzelus ados dago horretan, baina ez du uste euskaraz idatzi den guztia erlijioaren ingurukoa denik. XVI. mendean, adibidez, Bernat Etxepareren poemetan sexuaren inguruko xehetasunak topa daitezkeela nabarmendu du Artzelusek, Etxepare abadea izan arren. Badira, ordea, garai hartako poema gehiago maitasun istorio konplikatuei buruzkoak ere. Baita neska gazteen ikuspuntutik idatzitakoak ere, emakumeak erabat bazterturik zeudela kontuan izanda.
Lydia Davisen ekonomia linguistikoa
Literatura proposamenen tartean Lydia Davis eta haren obra ekarri dizkigu Danele Sarriugartek. Idazle, itzultzaile eta irakasle estatubatuarraren fikziozko lanari begira jarri gaitu, haren ipuin laburren bildumari begira. Hizkuntzaren erabilera doia, zorrotza eta biluzia aipatu dizkigu. Hiru ipuin ere irakurri ditugu.
“Emakumea, euskalduna, borrokalaria…pastorala izateko gai guztiak ditu”
Igandean aurkeztuko da Baionan Katalina de Erauso pastorala. Libre izateko borrokatu zen emakume baten istoria biltzen du; XVII. mendean Donostiako komentutik ihes egin zuen emakume izateagatik zuen etorkizunari ihes egiteko. Lehen aldia da Euskal Herrian emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzi eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Ithurbide Berrogain da idazlea.
Euskaraz sortu bai baina iritsi?
Euskal kulturak komunikazioan eta trasmisioan dituen zailtasunek kezkatuta plazara ateratzea erabaki dute hainbat eragile eta norbanakok, hortik gaurtik hasi eta hilaren 29 bitarte Aiaraldean izango den Jalgi euskal plaza ibiltaria. Ostegun eta ostiralean gogoeta jardunaldiak antolatu dituzte, larunbatean jai egun handia eta horrez gainera hamaika ekimen euskal kulturaz liluratzeko.