Zer nolako balioa dute Nobel Sariek?

Literatur Nobel Saria Bob Dylani eman diotela jakin berritan literatur sariei begira jarri gara tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Egokia da saria musikariari eman izana? Zertarako balio dute Nobel Sariek?

Joxe Mari Lopetegi bertsolari errepublikanoa gogoan, ekimen ugari antolatu ditu Irungo bertso eskolak

Joxe Mari Lopetegi bertsolaria ezagutu dugu gaur, Kalegorrian saioan. 1875an Irunen sortu eta, 67 urte geroago, 1942an zendu zen Arrueta-Sarrikotan, Baxe Nafarroan. Bertsolaria eta politikari errepublikanoa izan zen. Bertsolaritza politikoa egiten zuela dio Wikipediak. Eta berari buruz gehiago dakigu, batez ere, Joxan Elosegi itzultzaile eta idazle irundarrak duela 12 urte Lopetegiren bizitza ardatz zuen liburua idatzi zuelako.

Bertsolaritza eta generoa

Bertsolaritzaren erpin hainbat aztertuko ditugu hemendik aurrera hilabetean behin Ane Labaka bertsolariarekin. Gaztea izanagatik esperientzia duena alor honetan, hamabi urterekin hasi zen bertso eskolan eta hogeitalau ditu egun. Sari hainbat irabazitakoa. Bertsolaritza eta generoa aztertu dugu gaur.

“Politika egiten da uneoro Zinemaldian”

Alfonbra gorria jasota amaitu da Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa. Izar eta sari nagusien eremuz besteko kontuak ekarri dizkigu edizio honetan Ion Olanok. Argi du, zinema tresna politikoa dela eta honen industria estrategikoa dela. Zergatik ez eduki Braveheart bat euskaldunok?

“Beti izan dut etxezulo ez jokatzeko ardura”

Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartuko duen euskal film luze bakarra da Sipo Phantasma. Koldo Almandoz zuzendariarekin jarri gara pelikulara eta zineaz berak duen begiradara begira. Argi du, euskal zinemak nazioartean mugitu behar duela.

Zineak emakume aurpegia ere badu

Kursaaleko Nineu tabernatik egin dugun saio berezian hainbat emakume zinemagile elkartu ditugu: Lur Olaizola, Miren Aperribai eta Las chicas de Pasaik-eko Maria Elorza eta Maider Fernandez. Aurtengo Zinemaldiari eta, oro ar, euskal zinemari begira jarri gara.

Aniztasunaren Zinemaldia

Pelikula kopuruari zein aniztasunari dagokionean aurtengo Zinemaldia oparoa izango dela adierazi digute antolatzaileek. 200 filmetik gora ikusi ahal izango dira eta aurtengoan euskal ekoizpenak sail ezberdinetan zabalduko dira. Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendari ordeak eman dizkigu xehetasunak.

 

Euskal ekoizpenek ze leku izango dute Zinemaldian?

Zinearen tartea egingo dugu hilabetean behin zinea.eus atariko lagun Maialen Goñirekin eta gaur Zinemaldira begira jarri gara. Aurtengoan Sail Ofizialean euskal filmerik aurkeztuko ez den arren euskal ekoizpenek leku garrantzitsua izango dutela baieztatu digu. Gomendio hainbat ere eman dizkigu.

Nola kantatu diogu euskaldunok itsasoari?

Euskal Kantugintza atala martxan jarri dugu ikasturte honetan ere geure kantugintza ezagutu eta trasmisio lana egiteko. Uda giroan gauden honetan “itsasoa” ekarri digu gaitzat Andoni Tolosak. Argoitia nebarrebak, Txomin Artolaren Olaxta diskoa, Oskorriren Gaztelugatxe edota Benito Lertxundiren Balearen bertsoez gozatu dugu.

Zinemira euskal ekoizpenen erakuslehio

Euskal zineari eskainitako Zinemira sailean 17 lan aurkeztu dira, gehienak dokumentalak. Gainera, Zinemira Saria Ramon Barea aktore eta errealizadoreari emango diotela kontatu digu zinea.eus-eko Maialen Goñik. Horrez gain, bihar kartelerara iritsiko den Lejos del mar filmaz hitz egin digu.