Nerea Mujika (Gerediaga) “Durangoko azokak euskal herrian ez ezik, kanpoan ere badu zer esana”

2016ko Durangoko Azokak ateak ireki aurretik hitz egin dugu Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikarekin. Durango Euskal Herriko erromesaldi bilakatuko da datorren astearterarte. Bisitariak 349 nobedade topatuko ditu 246 erakustokitan. 200 ekitaldi baino gehiago izango dira aurten. Mujikarekin aurtengo leloaren zergatiaz aritu gara, baita Argizaiola sariaz ere. Aurten, inurri lana egiten duten horiek jasoko dute errekonozimendua, lurralde bakoitzatik batek.

Amets Arzallus “Kezkatzen naiz andamio hutseko bertsogintza ikusten dutenean”

10. urteurren hau ospatzeko egiten ari garen #ezpalak elkarrizketa sortan, bertsolaritzaz ere aritu gara. Nola ez, gure erredakzioan, Agin Laburu izan badugu. Nola ahantzi bere umorea, bai “bostetako diligentzia” saioan baita “jokoa jolas” saioan ere. Berriro ere lanean jarri dugu, eta aurrean beste bertsolari bat: Amets Arzallus. Bertsolaritzaren inguruko klase magistrala izan da hau, Ametsen bertso nabarmengarrienak aztertuz eta hendaiarraren ibilbidearen garapenean sakonduz.

Zein film egin dira euskaraz? Ganbaran topatuko dituzu

Euskarazko zinemagintzaren memoria denen eskura online jarri dute Zinea.eus eta Zinea Sortzen enpresek, euskarazko zinemagintzaren biltegitzat jo daiteken Ganbara datu-basea sortu baitute. 200dik gora film, 400 profesional eta 50 enpresa inguru topa daitezke bertan gaur egun. Eta berrikuntza nagusia filmeen gidoiak eskura daudela. Maialen Goñik eman dizkigu xehetasunak.

Etxekoandreen borrokatzeko grina

Hala erakusten du Nosotras, mujeres de Euskaldunadokumentalak. Euskaldunako ontziolaren itxieraren kontra borrokatu zuten emakumeen historia kontatzen du Zinebi jaialdian aurkeztu berri den filmak. 1983 eta 1988 urte arteko industria giroko Bilbora garamatza, emakume haien kontzientzia eta ahalduntzea erakusten duena.

“Behin labur bat egin eta etxean pitxer txinatar bat bezala geratzea da larriena”

Hogeitamar urtetan sartuta krisi existentzialak harrapatu zuen Maite Bidarte eta pentsatu zuen “mundu honetan ni bezain izorratua dagoen norbait egon behar du”. Horrela hasi zen bere hospital berean eta momentu berean jaio zen horren bila. Eta bilaketa hori kontatzen duen Karta Astrala egin du Koldo Garciarekin batera. Euskal Zine Bileran saritua eta berriki Trueban eskainia.

Sustrai Colina “Ondokoen kausak konpartitzea dagokigu txikioi”

Zubigile izatea, ideia hori nabarmendu zuen Sustrai Colinak Xilabako txapela irabazi berritan kantatu zuen agurreko bertsoan. Ideia horretan sakondu dugu berarekin baita larunbateko saioan ere. Txapela berriak konfidantza eta askatasuna emango diolakoan gustura agertu da egindako lanarekin.

Udazkeneko Poesia Kaierak

Udazken honetan ere etorri dira eta egin diegu leku Susa argitaletxeak kaleratzen dituen Munduko Poesia Kaierei, gustura gainera. Nijole Miliauskaite, Stephane Mallarme eta Miroslav Holub poetak gerturatu dizkigu Beñat Salarasolak. Leonard Cohenen musika lagun irakurri ditugu zenbait olerki.

“Gure herriaren zaurietan dantzatzen da obra”

“Ez da Francori buruzko antzerki bat, Francok ez du antzerki bat merezi” argi dio Ximun Fuchs zuzendariak. Gure herriaren historia biltzen duen obra bada ordea, zauriak erakutsi eta aldi berean sendatzeko bidea jartzen duena. Francoren bilobari gutuna antzezlana Artedramak, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarrekin egin duten hirugarrena.

“Gehitzera gatoz”

Bilboko kultur eremuan eragiteko jaio den ekimena da Biba. Euskal kulturaren eta sortzaile hasiberrien aldeko ekarpena egin nahi du Erronda kaleko bigarren zenbakian zabaldu duten guneak. Baina espazio bat izatetik haratago, ikerketan ere sakondu nahi dute baita kultur agenda bat sortu ere. Oihana Bartrak eman dizkigu xehetasunak.

“Gure sorpresarako ehunka lagunek eman zuten izena, tartean Sarrionaindiak”

Joseba Sarrionaindia Habanan dago eta bertako unibertsitatean irakasle ariko da Euskara eta Euskal Kultura irakurletzan. Atzo jakinarazi zuen Etxepare Institutuak, bertako zuzendari Aizpea Goenagak eman dizkigu xehetasunak. Pozik agertu da Sarrionaindia bera “sekulako gogoz dagoelako eta ekarpen ikaragarria egingo duelako” gaineratuz.