Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Printzipal antzokian. Nondik datoz egungo fruituak, belaunaldi berriak? Zein da Arabako bertsolaritzaren historia, Bertsozale Elkarteak izan duen ibilbidea eta txapelketak markatu duena? Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak kontatu digu.
Category Archives: Kultura eta artea
Loreetatik Loraldira, Pete Seeger
Where Have All the Flowers Gone kantuarekin egin bezala Pete Seeger AEBetako folk kantari garrantzitsuenaren kantu hainbat euskarara ekarri, musika jarri eta emanaldi berezia eskainiko du Lou Topet musika talde zarauztarrak igandean Loraldian. Proiektuko bi arimak izan ditugu gurean: Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano.
Euskal dantzak, plazatik antzokira
Hogei urte bete ditu Aukeran dantza konpainiak Edu Murumendiaraz dantzaria buru duela. Euskal dantza tradizionalak garaikidearekin uztartzen aitzindariak izan dira eta baita erreferente bihurtu ere. Oso bizirik jarraitzen du konpainiak eta Maurizia ikuskizuna dute azken harribitxia, gaur Donostiako Victoria Eugenian eskainiko dutena. Edu Murumendiarazekin egin dugu 20 urteko ibilbidearen errepasoa.
Noiz aitortuko zaie gai jartzaileei duten garrantzia?
Bertso batekin eman dio sarrera gaur ere Ane Labakak gaurko tarteari. Gai jartzaile munduaz aritu gara gaur “bertsolaria luzitu dadin ezin besteko figura da gai jartzailearena, eta ez zaio merezi duen baina nabarmendu du azken aldian inoiz baino presenteago dagoela gaia. Eta horren adibide bertsoa.eus atarian Josu Goikoetxea eta Maite Berriozabal gai jartzaileei egindako elkarrizketa. Goikoetxeak esandakoak kontutan hartuta, Maite Berriozabal elkarrizketatu dugu eta hausnarketa polita egin egoeraren inguruan.
“Kuaderno Zuri” antzezlana Bastero Kulturgunean ostiral honetan
Hika Teatroaren “Kuaderno Zuri” antzekia ikusteko aukera izanen da ostiral honetan Andoaingo Bastero Kulturgunean. 3 emakume dira protagonista, ama eta bi alaba. Bizitzak oso bide ezberdinetik eraman ditu baina. Martxoak 8 eguna dela eta aukera bikaina obra hau ikusteko. Miren Gojenola aktore protagonistetako bat da eta berekin hitz egin dugu.
“Lehen marrazkia beti paperean egiten dut eta ez dut ohitura hori aldatuko”
Donostiako Komikigunean dagoen “Marra eta hitza” erakusketa bisitatu dugu, primerako gidari batekin: Antton Olariaga marrazkilaria. Hain zuzen, bere lanak daude erakusgai:Ipurbeltz, Anaitasuna, Zeruko Argia, Euskaldunon Egunkaria edo BERRIArako egindako lanak; Hamaseigarrenean aidanez, Altza Porru edo Itzal zaunkarako ere egindakoak bereak direlako. Berarekin solastu dugu bere ibilbideaz, somenaz…
Andoainen NAGARE hip-hop ikuskizuna gaur
Bastero Kulturgunean NAGARE dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da gaur. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak batzen dituen emanaldi ikusgarria da. Ostiralean, 21:30tan hasiko da emankizuna, gazteentzako 3 euroko sarrera berezia izanen da gainera. Ez da hori Bastero Kulturgunean egonen den ekitaldi kultura bakarra. Entzun hemen agenda.
“Oholtza berak eman dizkit antzezlana egiteko ideia gehienak”
“Atte hil aurretik” antzezlana ezagutu dugu gaur Miren Tirapu aktore eta protagonistarekin. Zuzenketa lanetan aritu da, aldiz, Miren Etxekopar. Tirapuk aitortu digu “aldaketa dezente egon dira hasieran nuen ideiatik, gaur oholtza gainean defendatzen dudanera”, baina bada zerbait hasieratik zuena garbi: amonaren baserria eta bertako harategia izango zirela antzezlanaren oinarria.
Gehiegi eskatzen diogu euskara eta euskal kulturari?
Tertulian Ixabel Etxeberria eta Jon Garmendia izan ditugu gaurkoan. Korrikaren kantu berriari, 20. edizioari eta bere mezuari begira jarri gara. Ramon Saizarbitoriak urrezko domina jaso berritan egin dituen adierazpenei ere erreparatu diegu.
“Ez nuen ni goratzeko liburu bat egin nahi, istorioa garbi kontatzea zen garrantzitsuena”
Kirmen Uribe idazlearen “Elkarrekin esnatzeko ordua” eleberria da aurtengo Durangoko azokako izen nagusietako bat. Letamendi-Urresti familiaren urratsak jarraituz Euskal Herrian XX.mendean izan den erresistentzia politikoaren erretratua osatu du idazleak. Uribe berak eman dizkigu xehetasunak.