Pantaila handian estreinatzen ez diren filmak lehiatu behar dute zine jaialdietan?

Cannes zine jaialditik bueltan etorri da gurera Kristina Zorita kazetaria. Berarekin errepasatu ditugu edizio honetako harribitxiak eta baita desilusioak ere. Sail ofizialean Loveless ekoizpen errusiarra asko gustatu zaiola aitortu digu Zoritak. Baina pelikula on eta ez hain honen artean ere, izan dira bestelako eztabaidak,  Netflix-en inguruan egondako polemikaren inguruaz aritu gara.

Ez gara bakarrak munduan

Munduko kantu inprobisatuei begira jarri gara Ane Labakarekin egiten dugun bertsolaritza tartean. Badira urte batzuk munduari zabaltzea erabaki zuela Bertsozale Elkarteak eta hortik, munduko kantu inprobisatuak ezagutu eta gurea mundura zabaltzeko egin diren ekimen desberdinak. Beñat Gaztelumendik zuzendurikoa da, besteak beste, Mundu bat ahoz ahoz dokumentala. Biak izan dira gurean.

Pott banda: apostu literario, musikal eta estetikoa

40 urte dira Pott banda sortu zela. Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionaindiak, Joxemari Iturraldek, Jon Juaristik, Ruper Ordorikak eta Manu Ertzillak osatu zuten. Hiru urteko ibilbidea egin arren, bertako partaideak erreferentzia nagusi bihurtu dira euskal kulturgintzan. Taldearen ibilbidea eta ekarpena aztertu ditugu Beñat Sarasola eta Rafa Ruedarekin.

Txillardegiren liburua inspirazio iturri

Euskal kantugintza atalean liburu bat eta disko bat uztartu ditugu Gotzon Barandiaranekin batera, ez da gure ariketa izan, Zura taldearena baizik. 2015ean kaleratu zutenEgunkari ezkutua diskoa Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuan oinarrituta. Xabi Strubell eta Txillardegi, nabarmendu beharreko bi izen.

Bidea ireki zuen

Euskal zinea existitzen ez zela esaten zen garaietan bera jada ari zen egiten. 1985ean Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea egin zuen eta ondotik etorri ziren beste hainbat. 66 urte zituela zendu zen pasa den ostiralean Juanba Berasategi. Haren ibilbideari eta pertsonari begira jarri gara Euskadiko Filmategiko Jon Lopezekin eta Joserra Senperena musikariarekin.

Udaberriko Poesia Kaierak: Rich, Storni eta Thomas

Udaberriarekin batera iritsi dira Susa argitaletxeak kaleratzen dituen Munduko Poesia Kaiera berriak. Maialen Berasategik ekarri du euskarara Adrienne Rich, Uxue Alberdik Alfonsina Storni eta Iker Alvarezek Dylan Thomas. Ohi bezala, kaieren zuzendari Beñat Sarasolak aurkeztu digu bakoitza eta Maite Bidarte Sotak irakurri dizkigu ahozgora bakoitzaren poema bana.

Lorca-Lauaxeta, bi kultura balio unibertsaletan bat eginda

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira antolatutako egitarau oparoaren baitan Gernika Batzordeak eta Independentista Sareak bultzatuta “Ele! Lorca-Lauaxeta” ikuskizuna eskaniko da bihar Gernikako Lizeo Antzokian. Poeta andaluziar errepublikarraren eta abertzalearen balioak bateratuko dituzte Josu Camara zuzendari eta Jon Maia gidoilari eta aktore dituen ikuskizunean. Biak izan dira gurean.

“Esandakoak esanda, zauria dezente goxatu dudala sentitzen dut”

Larunbateko finaletik hiru bertso kendu beharko balitu horiek azkeneko kartzelakoak liratekela esan digu Julio Sotok. Izan ere, duela bi urteko bere anaiaren istripu eta galerak eraginda trenbide ertzean kokatu zuen bere burua, bertara botatzeko prest. “Ez ziren egia baina ez ziren gezurra” gaineratu du eta ziklo bat ixten duela sentitzen du “hurrengo txapelketetan alaiago eta beste aurpegikera batekin aritzeko”. Laugarren aldiz segidan da Nafarroako txapelduna.

Ikus-entzunezkoak: Giza Eskubideen Zinemaldia + Korrikahttp://i7audioak.naiz.eus/i7saioak/2017/0403_kalegorrian_ZIneaeus.mp3

Maialen Goñi zinea.eus-eko lagunarekin egiten dugu zinea eta ikus-entzunezkoei buruzko atala hilabetean behin. Aste honetan bi ekimenei buruzko xehetasunak bildu ditugu. Batetik, Donostian martxan den Giza Eskubideen Zinemaldia, bertako zuzendari Josemi Beltranekin hitz egin dugu. Eta bestetik, Korrikak sortu dituen ikus-entzunezko piezen atzean dagoen Hiru Damatxo Ideia Faktoriako Kepa Matxain izan da gurean.

Hasier Etxeberria oso presente

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da aste honetan, minbiziak eraman du 59 urte zituela. Gaur egingo zaio Ekitaldi zibila, 19.00etan, bere jaioterrian, Elgoibarko Kalegoen plazan. Asko idatzi da egun hauetan Etxeberriaz. Horietako hainbat bildu eta laburpena hauxe egin dugu, gure omenaldi propioa eskainiz.