Musikariak dira Maite Larburu eta Josh Cheatham. Euskalduna bata, estatubatuarra bestea. Hiri berean bizi dira, Amsterdamen, elkarren ondoan, horregatik izena du Neighbor (Bizilagun) beren proiektuak. Musika barrokoa jotzen dute normalean, baina “Ura patrikan” diskoan musika barrukoa egiten dute, intimoa, barru-barrutik isuri eta barru-barruraino sartzen dena.
Category Archives: Kultura eta artea
Musikaren mugak
Baga Bigako Ritxi Aizpuruk musika eta bizitzaren inguruko gogoeta luzatu du.
Gaztezuloko azaroko ale berriko xehetasunak
Gaztezulo aldizkariko Aitor Abaroak azaroko alearen edukia aurketztu digu, Kirmen Uriberen elkarrizketa tarteko.
Cárceles en Llamas
Cárceles en Llamas
Obabako testiguak 16. irratsaioa
“Xabier Gantzarain, Anjel Lertxundi eta Lorea Agirre “Pre(nt)sa(z)ko literatura”-ri buruz hizketan aritu ziren orain astebete, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean antolatzen dituzten literatura topaketen baitan. Hirurak elkarrizketatu genituen, eta haiek esandakoekin osatu dugu irratsaioaren zatirik handiena. Uztartu litezke presa eta literatura? Presa beti al da kalterako literaturari dagokionean? Ze trikimailu erabiltyzen dituzte zutabegileek? Non daude kazetaritzaren eta literaturaren arteko mugak? Galdera horiek eta gehiago erantzuten saiatu dira hiru hizlariak. Kontu gehiago ere izan ditugu gurean: Jon Iraolak Donald Ray Pollocken The Devil All The Time liburuaren kritika egin digu, Jon Urzelaik Egun ederra da gaurkoa puntukako ipuinari errematea eman dio, eta saioaren hondarrean, ohi moduan, Itu bandako kideak izan ditugu gurean.
Presarik ez baduzue geldi zaitezte gurean, eta presaka bazabiltzate ere bai. Gaur ez duzue aitzakiarik. On egin!”
Vocentok desideologizazioa birtute bihurtzea lortu du
Eneko Barberenak Vocento komunikazio taldearen inguruko gogoeta luzatu du.
Gaurko liburu gomendioa: Daniel Chavarria idazle kubatarraren Adiós muchachos
Asteazkenro bezala, argitaratu berri den liburu bat gomendatu dizuegu Kalegorrian saioan eta gaur Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotoren txanda izan da. Txalapartako kideak Daniel Chavarria idazle kubatarraren Adiós muchachos liburua irakurtzeko proposamena egin digu.
STDLP: Txoriak (BAGA)
Harri bat bota mahai gainera, harribitxia, liburu bat: Juan Gorostidik idatzitako “Lau kantari” (Achiary, irudian; Laboa; Larzabal eta Ordorika). Baina liburuaren hegoak zabaldu orduko, milaka txorik egin digute ihes. Txoriek gure kantagintzan eta gure hizkuntzan duten presentzia handiaz jabetzeko saiakera txikia da honako hau.
Gaurko liburu gomendioa Iruñeako La Hormiga Atómica-ko lagunen eskutik
Asteazkenero bezala, kaleratu berri diren liburu, DVD edota bestelako argitalpenak ezagutzeko tartea hartu dugu Kalegorrian saioan eta gaur Iruñeako La Hormiga Atómica-k egin digu proposamena.
Obabako testiguak 15 irratsaioa
Genero ariketak liburua aurkeztu dute Edo argitaletxekoek Hernaniko Biteri kultur etxean, errezitaldi, performance, musika emanaldi eta abarrez osatutako ekitaldi ezohiko batean. Transfeminismotik edaten duten testigantza eta gogoetaz osatutako liburuan jende askok hartu du parte, eta horietako zenbait elkarrizketatu ditugu Isa Castillo, Amaia Alvarez eta Danele Sarriugarte lehenik, Kattalin Miner ondoren. Horrez gain, sail berria estreinatu dugu: Lander Arretxeak erreportajeak ekarriko dizkigu hilean behin. Oraingoan, musika eta literaturaren arteko harremanaz aritu da, tartean Ruper Ordorikaren eta Jon Benitoren hitzak sartuta. Elearazi atariko Garazi Arrulak hil honetan plazaratu dituzten Kubako ahotsen berri eman digu, eta ITU bandakoek lapurtu digute azken ordu laurdena, ohi dutenez.On egin.