“Arrate Mardaras idazle abadiñoarrarekin aritu gara bere opera primaz, ‘Pendrive’ deitu dion ipuin liburu ezohikoaz. Horrez gain, erreportajea osatu digu Lander Arretxeak twitteraturaz, Jon Iraolak Rafael Chirbesen ‘En la orilla’ liburuaren komentarioa egin digu, eta saioan hondarrean, ITU bandakoak izan ditugu gurean, idazle gazte bat elkarrizketatuz, besteak beste.
Category Archives: Kultura eta artea
Mikel Soto, euskara hizpide duen “Berriro eta behin” liburuaz
Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok liburu berri bat aurkeztu digu gaurkoan. Zehazki, Joxe Austin Arrietak idatziriko “Berriro eta behin. Euskara dela eta (Txillardegi gogoan)” lanaz hitz egin digu Sotok.
Obabako testiguak Durangoko Azokan
“Gaur osteguna da eta Obabako Testiguok Durangoko azokan gaude. Nola da posible, galdetuko duzue, nola da posible gaur abenduak 12, osteguna, Obabako Testiguak Durangoko azokan izatea? Ba guk ere ez dakigu, baina hemen gaude, eta ez bakarrik. Mahaiaren bueltan dugu Obabako Testiguon kolaboratzaile mordoa: Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula, Lander Arretxea, Iraitz Ugalde eta ITU bandakoak. Garazi Arrulak iritzi zutabea irakurriko digu, Durangoko azokak euskal kulturan duen eraginaz, Iraitz Ugaldek gustuko liburuetako testu hautatuen irakurketa osatuko digu, eta saioaren hondarrean, ITU bandakoek beren fanzinearen hirugarren alearen lagin bat aireratuko dute.
Horrez gain, Durangon harrapatu ditugun idazle eta kazetari batzuei galdera aski serioak egingo dizkiegu. Gure artetik igaroko dira Beñat Sarasola, Igor Susaeta, Juan Luis Zabala, Iñigo Astiz eta Garazi Goia.
Atsedenik ez literaturarik gabe. On egin!”
STDLP: Txoriak (BIGA)
Esanahi ugari ditu txoriak gure kantagintzan
Gaztezulo aldizkariko abenduko alea
Aitor Abaroak Gaztezulo aldizkariko abenduko aleko xehetasunak eman ditu.
Idazleak eta literatura gure bizitzan
Eneko Barberena, Abenduaren 3,an ikasle batzuekin izandako solasa bat aitzakiz hartuz, idazleek eta literaturak gure bizitzan daukaten edo ez daukaten garrantziaz inguruan ari da.
Obabako testiguak 18. irratsaioa
Azaroa da, azaroa izatea merezi du, eta gaurkoan azaroarekin lotura estua duen eleberri ezagun bat izan dugu saioaren ardat Truman Capoteren Odol hotzean 1959ko azaroaren 15ean, Kansas estatuko Holcomb herrixkan Cluttertarren familia nola hil zuten azaltzen du eleberriak. Nobela beltzaren eta erreportajearen arteko nahasketa gisa sailkatu daiteke, Capotek berak non fiction novel’ gisara bataiatu zuen. Kontu gehiago ere izango ditugu gurean, ordea. Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrulak bi autore plazaratuko dizkigute Clarice Lispector eta Paula Meehan. Iraitz Ugaldek Aiztoa eta arkatz (rati Jimenez)eta ‘Idazten ari dela idazten duen idazlea Iban Zaldua liburuen komentarioa egingo digu, eta saioaren hondarrean, ITU bandakoek subjektibitate iraultzailearekin lotutako testuak irakurriko dizkigute.
Aste honetan liburu gomendioak
Gaurkoan, Koldo Izagirreren “Parisen bizi naiz” eta Marcelo Expositoren “Walter Benjamín. Productivista” liburuak aipatu dizkigute Iruñeako La Hormiga Atómica-ko lagunek.
Aste honetan liburu gomendioak La Hormiga Atomica-ren eskutik
Gaurkoan, Koldo Izagirreren “Parisen bizi naiz” eta Marcelo Expositoren “Walter Benjamín. Productivista” liburuak aipatu dizkigute Iruñeako La Hormiga Atómica-ko lagunek.
Mendi ibilaldi proposamena
Gaurkoan, Antxon Iturrizak Belate ingurutik abiatu eta Saioa mendi tontorrera igotzeko proposamena luzatu digu.