STDLP: Bandarik txarrena

Hizpide har genezakeen koroa edo giza-katea, baina bitxiak direnez bidelapurraren bideak, bazterreko bidexka hartu dugu gaurko harribitxira heltzeko. Jose Carlos Fernandes portugaldarrak atalka argitara emandako kultuzko lana da “Munduko bandarik txarrena” komikia. Iaz ekarri zuen euskarara Txalaparta argitaletxeak, Bego Montorioren itzulpenean, Harkaitz Canoren aitzin-solasa lagun. Komikizaleentzat zinez gomendagarria, bizizaleentzat aproposa.

Obabako testiguak: 30. saioa

“Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko dituzte. On egin!”

Bertso musikatuak

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan Agin Laburuk idatzi dizkigu bertsoak pasa berri ditugun hauteskundeen bueltan. Mila esker bikote!

Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea]: Estetika gure seme-alaben etorkizuna baino garrantzitsuagoa al da

Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea]: Estetika gure seme-alaben etorkizuna baino garrantzitsuagoa al da

Ostegunean, Iruñeako Katakrak-en, “Dabilen Harriari Goroldiorik Ez” lanaren aurkezpena

Ostegun honetan, arratsaldeko 19tan, Joxemi Zumalabe elkarteko lagunek militantziaz eta horizontaltasunaz hausnartzen duen “Dabilen Harriari Goroldiorik Ez” lana aurkeztuko dute. Aitzaki hori hartuta, Unai Txurruka, Joxemi Zumalabeko kidea elkarrizketatu dugu gaur.

Katakrak eko lagunek, E.P Thompsonen La formación de la clase obrera en Inglaterra liburua gomendatu digute

Katakrak eko lagunek, E.P Thompsonen La formación de la clase obrera en Inglaterra liburua gomendatu digute

Borrokaren kluba liburua euskaraz irakurtzeko aukera Txalapartaren eskutik

Borrokaren kluba liburua euskaraz irakurtzeko aukera Txalapartaren eskutik

Gaztezulo aldizkariko maiatzeko alea

Aitor Abaroak Gaztezulo aldizkariaren maiatzeko alearen xehetasunak eman ditu: Martxel Arribillaga, EHZ, Ernai eta feminismoa

Sartu da lapurra: Txoriak HIGA

Hirugarren aldiz heldu diogu txorien gaiari, eta oraingoan, txori jakin bati: txantxangorria. Gure artean oso ezaguna eta aski maitatua da papar gorridun txoritxoa, eta hala ageri da gure kantagintzan ere. Itoizen “Hegal egiten” sonatuaz gain, kopla zahar batzuetan ere ageri da: “Txantxangorria txantxate, birigarroa alkate, xoxua dela mediante, txepetxa preso sartu dute”. Koplen hainbat bertsio dira ezagunak. Zein da zurea?

Obabako testiguak: 27. saioa

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatura ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, Paul Karasik eta David Mazzucchellik egina. Bigarrena, ostera, ‘Alokairuan’, Pernan Goñirena. Saioaren azken ordu laurdenean ITU bandakoek hezkuntzari lotutako testuak izango dituzte hizpide.

On egin!