Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu aurten. Programazio berezia jarriko dute gaur martxan urtemuga ospatzeko. 50 urte bete dituen ‘Ama Lur’ filma proiektatuko dute Tabakaleran eta hilabete guztian luzatuko da ekimena. Jon Lopez, Filmategiko zuzendari kontserbatzaileak esan digunez, oso ilusionatuta daude urtemugarekin. 1896ko pelikula bat dute Filmategiko zaharrena, eta gaur egun batik bat modu digitalean jasotzen dituzte ekoizpenak.
Category Archives: Kultura eta artea
Baserritarrek heroi bilakatu zuten Tretatxu bandoleroaren bizitza berreraiki du Hektor Ortegak
“Tretatxu, Lapurren Gobernadorea” historia liburua kaleratu du Hektor Ortegak. Ahozko tradizio bidez iritsi da gaurdaino 1716an jaio eta 1761ean espetxean hil zen Bautista Landa, Tretatxu, bandolero bizkaitarraren istorioa. Ezohikoa den dokumentazio piloa arakatu du Ortegak Tretatxuren lapurreta, ihesaldi eta segadak liburura eramateko. 1753an atxilotu zuten Azkoitian Tretatxu eta bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu.
Paul Urkijo: “Patxi Errementaria ipuinarekin nire imaginazioak hegan egin du”
Pasaden astean estreinatu zen Hego Euskal Herriko zinemetan Paul Urkijok zuzendutako ‘Errementari’ pelikula. ‘Putada’ bat den arren, Ipar Euskal Herrian bai ala bai aurki estreinatzea espero du Urkijok. Patxi Errementariren liburua altzoan, ipuinak falta zituen pertsonen, giroaren eta istorioaren eraikuntzan ‘hegan’ egin duela esan digu. Lehen pelikula luzea egin du, eta nabaritu du jauzia, batez ere ‘presio gehiago’ eduki du zuzendariak.
Kepa Errasti (aktorea): “Ohorea da ‘Mami Lebrun’ antzezlanarekin Donostia Antzerki Saria jasotzea”
‘Mami Lebrun’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko egunean, Donostiako Viktoria Eugenian taularatuko dute. Sariarekin oso pozik mintzatu zaigu Kepa Errasti gidoilari eta aktorea. Xake Produkzioaren lehen lana izan da ‘Mami Lebrun’ eta horrelako sari berezi bat jasotzea ohorea dela esan digu Errastik.
Sortzaileak.eus: euskal kultur sortzaileen erakuslehio.
Berriak emandako bekari esker, hilabete haseran aurkeztu zuen Gotzon Barandiaranek sortzaileak.eus atari digitala. Euskal Herrian arlo ezberdinetan dauden sortzaileen ikusgarritasuna bermatzea du helburutzat besteak beste. 2230 fitxa daude dagoeneko atarian, baina berritu eta elikatzeko finantziamendua behar dela adierazi du Barandiaranek. Ekarpen publikoa izaki, erakunde publikoen inplikazioa batik bat.
Aitor Arregi (Handia): “Lagun askok jaso dute saria eta oso pozik gaude”
Hamahiru hautagaitza zituen ‘Handia’ pelikulak Goya sarietarako, eta hamar eskuratu ditu. Aitor Arregi, filmeko zuzendarietako batek esan digunez, urte askotan elkarrekin lan egin duten lagun askok jasotako aitortzagatik ilusio handiz bizi zuten larunbatekoa. Arantzatxo bat geratu zaie film onenaren eta zuzendari onenaren saria ez zutelako jaso, ‘behin hasita, hori ere nahi genuen’ aitortu digu umoretsu.
Mikel Martinez ‘Kalitate handia egon da teatro laburren gidoietan’
41 gidoi aurkeztu dira aurten ‘Cafe Bar Bilbaok’ hamabosgarrenez antolatu duen ‘Teatro Laburreko Sarien’ lehiaketara. Euskarazko gidoi onenaren saria Oier Guillanek irabazi du ‘Ero, Ia’ lanarekin eta gaztelaniazkoa IƱigo Cobok, ‘Oaxaca En Dos’ gidoiarengatik. Mikel Martinez aktore eta antolatzaileak aurkezturiko lanen kalitatea goraipatu du, eta batez ere lehiaketa honek gidoia idaztera animatzen duela jendea.
Hitzez eta Ahotsez’ euskal literatur zaletasuna ereiten
‘Hitzez eta Ahotsez’ literatur ekimenaren bosgarren edizioa abian jarriko da ostiralean. Aurtengo gaia lurra izango da. Auzolanean haziak erein eta uzta ondoren biltzeko ahaleginez egiten dute ekimen kulturala Durangon Marisa Barrenak esan digunez. Euskal literaturarekiko zaletasuna sustatzea beti ortzimugan, hilabete oso bereziak direla esan digu Barrenak.
Euskaldunon ilargi-egutegiaz Joseba Aurkenerena
Aitzin-aitzinetik gizatalde ezberdinek euren egutegiak egiteko zeruko astroak hartu zituzten erreferentzia gisa, eta beraien mugimenduan oinarriturik, beren denbora eta eguraldi neurketak atera zituzten. Batzuk eguzkiaren mugimenduaz baliatu ziren, besteak, berriz, ilargiarenaz. Azkenekoen artean gure arbaso zaharrak, garai bateko euskaldunak.
“Bertsoa eta burua oso gauza sorginak dira”
Barakaldoko finaleko nekeak edo ajeak zearo gainditzeke oraindik, finala nola bizi izan zuen azaldu digu Maialen Lujanbiok, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleak. Kontatu digu ez dela erraza izaten BEC-eko saioan komenigarriena den aldartean egotea. Hori, finean, ez dela txar-txarra ere azaldu digu, horri esker bertsolaritza “oso gauza sorgina” delako.