“Barrura begira jartzen asmatu eta ahots hori aurkitu izanak du balioa”

Pozik eta umil agertu zaigu Gipuzkoako bertsolari txapelduna, Beñat Gaztelumendi. Txapelketan oso ondo pasa duela baina ez dela erraza izan aitortu digu “oso argi nuen zer nahi nuen, lortu dut baina oso muturrera eramanda”. Lorpen kolektiboa ere gehitu dio finalari, Alaia eta bien arteko buruz burukoa, belaunaldi baten ordezkaritza mahai gainean jarriz. Finala zortzien artean eraiki zutela ere gaineratu du. Alaia Martin eta Agin Laburu gustora, 2. eta 3. postuarekin.

“Emakumezkoak bertsotan ikusteak izugarrizko poza ematen dit”

Inaxi Etxabek jarriko dio bihar txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari. 1933an Oikian jaioa eta gaur egun Zarautzen bizi da. Etxe giroan sortu zitzaion bertsozaletasuna eta gazte-gaztetatik hasi zen bertsoak egiten. 50eko hamarkadan zenbait sari ere jaso zituen. Baina garaiko bertsolari emakumeen moduan, bertso jarduera ezin izan zuen plazetara eraman, gizonezkoen eremua zelako. Orain, plaza ukatu zaien bertsolari emakumeen belaunaldi oso baten ordezkari gisa jarriko dio txapela irabazleari.

Bukatu da Getxoko Komiki azokaren XIV. edizioa.

Aurten eguraldi kaskarrak gogor astindu du Areetako geltokiko plazan kokatzen den karpa, baina haren aterpean ez da eguraldi txarrik igarri.  Makina bat ekitaldi, erakusketa, hitzaldi. Publikoaren aldetik ere ederto, behintzat iazkoak baino hobeak izan direla aurtengo salmentak azaldu digute saltoki ezberdinetan.  Bere 14. urteurrenean azoka osasunez ederto dabilela ematen du.

Albaola Itsas Kultur Faktoria: Nola doa San Juan Baleontziaren eraikuntza?

San Juan Baleontziaren eraikuntza aurrera doa. Hala kontatu digu Albaolako itsas kultur teknikariak. Prozesuaren nondik norakoak kontaktu dizkigu, orain ontziaren hezurdura egiten ari dira, pieza gogorrak dira, handiak, Ternuatik bueltan,  itsasoko harroaldiei aurre egin behar baitzieten garaiko ontziek.Bestetik,  Enara komunikazio arduradunak, egun hauetan Albaolan izango diren tailer eta ekintzen inguruan eman digu informazioa. Asko bada ikusteko eta ikasteko Albaola Itsas Faktorian.

Gaizka Izagirre: Abentura espazial errealista eta hunkigarria

Lehengo astean estreinatu zen Euskal herriko zinema aretoetan Ridley Scott zuzendari Ingelesaren lan berria: The Martian.  Lehengo astean estreinatu zen Euskal herriko zinema aretoetan Ridley Scott zuzendari Ingelesaren lan berria: The Martian.

Fito Rodriguez: Literaturan, zer da kopia zer metatestua? non dago marra-gorria

Fito Rodriguez: Literaturan, zer da kopia? zer metatestua? non dago marra-gorria?

Alex Gurrutxaga Afrikak eta Afrikako literaturek ze nolako presentzia eta oihartzuna izan dute euskal literaturan

Alex Gurrutxaga Afrikak eta Afrikako literaturek ze nolako presentzia eta oihartzuna izan dute euskal literaturan

Animazio Digitalak nola sortzen dira?

Gaurko Amaia Eluren talaiatiken, animazio digitalaren modu ezberdinak ikusteko aukera ematen digu. 2D eta 3D animazioa nola sortzen diren azaldu digu. Baina nola lortu gizakiaren mugimenduak digitalera pasatzea? Nola funtzionatzen du? Eta nolakoa da erabiltzen den teknologia?