Aurtengo San Ferminetan hiru jai-gune herrikoi izango dira Iruñako Alde Zaharrean

Aldaketa iritsi da Iruñera eta horrek bere isla izango du ere aurtengo San Ferminetan. Gaur bertan, San Ferminetako mahaia bilduko da Iruñeako udaletxean eta bertan zehaztuko dira jai herrikoien aldeko mugimenduak aurten izango dituen espazioak hiriburuan zehar.

“Sotoetan zeuden euskarazko idatziei argia jarri zien Bilintx liburu dendak”

Berrogei urte dira Bilintx liburu denda ireki zela Donostiako Parte Zaharrean eta hogei urte haren sustatzaile Joseba Jaka hil zela. Bera izan zen Elkar taldeko sortzaileetako bat.  Gaur egun ezagutzen dugun argitaletxeari esker “sasi-klandestinitatean zeuden euskarazko idatziei duintasuna eman zitzaien” azaldu digu Jon Jaka, Joseba zenaren anaiak eta Elkarren sortzaileak. Hogei urte ere badira fundazioa bihurtu zutela.

Euskal dantzen bitartez gure historiari begira

Sokaeuskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai dago egunotan Donostiako Koldo Mitxelenan Euskal Kultur Erakundeak antolatuta. Bertan topatu daitezke esaterako, berriki dantzan.eus atariak zabaldu dituen 1921eko irudiak, Santurtzin neskak aurreskuan agertzen direnekoak. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin hitz egin dugu.

“Ez dut flamenkoa euskaraz egin nahi, izatekotan holandesen flamenkotik gertuago nago”

Amorante da bere izen artistikoa, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteri miresmenez. Iban Urizar da bera eta gure kantugintzan berria, desberdina den kantukera da berea. Argi esan digu ez duela euskarazko flamenkoa egiten eta erreferentzia angloparlanteetatik ihes egiten duela. Bere lehen bost kantuekin soinu postala kaleratu du.

Pikadero filma “Desberdina eta polita”

Irailean Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta munduko beste hogei zinema jaialditan erakutsi ondoren gaur estreinatuko da euskal zinema aretoetan Pikadero pelikula. Ben Sharrock eskoziarraren pelikulak bikote gazte baten maitasun harremana kontatzen du. Joseba Usabiaga protagonistarekin eta Irune Gurtubai ekoizlearekin hitz egin dugu.

Sexu aniztasuna pantailara

Gaur abiatu da Zinegoak gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia. 13. edizioa da aurtengoa eta eskaintza zabalarekin dator; otsailaren 29 bitarte 101 zinema ekitaldi eskainiko dituzte. Rose Troche zinemagileari Ohorezko Saria emanez abiatu dute

Ezkerra ere mainstream kulturaren asimilazioan?

Ezkerrak kulturarekin duen harremanaz eta kultur ereduen eztabaidan duen kokapenaz hausnartu dugu Anartz Bilbao eta Ibai Etxezarragarekin. Bigarren mailakoa ote da kultura esparru ezkertiarrentzat? Proiektu handiekiko erresistentzia apurtu behar da?

“Euskal zinemaren loraldira iritsiko gara audientzia berreskuratzen dugunean”

SGAE fundazioaren saria jaso du Miren Manias ikerlari eta gure kolaboratzaileak Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa doktore tesiarekin. Euskal zinemak bizi duen balizko loraldiaz galdetu diogu baita industriaz ere. Argi du euskal zinemaren industria badugula baina loraldi erabatekoa publikoak euskarazko fikzioa ikusten duenean iritsiko dela dio.

Larunbatean inauguratuko dute “Zizpa”, Baionako gaztetxe berria

Urteetako lanak bere fruituak eman ditu. Larunbatean irekiko ditu bere ateak estreinekoz Baionako Zizpa gaztetxe berriak. Egun osoko egitaraua osatu dute egun handia merezi duen moduan ospatzeko. Gaueko kontzertuetarako sarrerak gainera, aspaldi agortu dira. Baionako gazteek gaztetxe gosea dutenaren seinale. Unai Arkauzek, Baionako Gazte Asanbladako kideak, eman dizkigu larunbateko inaugurazioaren eta gaztetxe berriaren inguruko xehetasun guztiak

“Hollywooden erabaki bakoitzak 10.000 euro balio du gutxienez”

Datorren otsailaren 28an desberdin bizituko dugu Oscar Sarien banaketa jaialdia, “begi desberdinekin” jarraituko duela Loreak pelikulako lan taldeak aitortu digu Xabier Berzosa ekoizle eta Moriartiko kideak. Euskaraz egindako pelikula azkenean Hollywoodeko lehiatik kanpo geratu da baina lortutakoa handia izan da. AEBetan egindako promozioaz, euskal zinemaren industriari egindako ekarpenaz eta erronkez hitz egin dugu berarekin.